Oinatz Bengoetxea
2019/07/08 - 14:09
Oinatz Bengoetxeak bi urterako kontratu sinatu du Baiko Pilotarekin
Nafarroako pilotariak baieztatu du Baiko Pilota enpresarekin bi urterako kontratua sinatu duela. Bengoetxeak dionez, goi-mailako pilotariekin lehiatzea izango du helburu.
2019/02/02 - 12:25
Bengoetxea VI.ak eta Imazek ia ezinezkoa dute aurrera egitea
Bikote gorriak 22 eta 15 galdu du dagoeneko sailkatuta dauden Elezkano II.a eta Rezustaren aurka. Partida berdintzear izan diren arren, azkenean garaipenak ihes egin die, polemika tartean.
2019/01/26 - 22:51
Bengoetxea VI.a-Imaz eta Artola-Mariezkurrena bikoteen garaipenak
Bengoetxea VI.ak eta Imazek 22-14ko emaitzarekin irabazi dute Olaizoa II.a-Albisu bikotearen aurka. Artola eta Mariezkurrena nagusi izan dira Lasoren eta Aretxabaletaren aurka (22-11).
2019/01/23 - 21:53
Materialarekin gustora agertu dira Olaizola II - Albisu eta Bengoetxea VI - Imaz
Larunbat honetan, arratsaldeko 17:45etan, ikuskizuna ez da faltako Iruñeako Labriten. Bengoetxea eta Imazek egurra hartu zuten igandean, baina indarberritze lanetan dihardute bete-betean egoteko.
2019/01/20 - 20:58
Irribarriak eta Zabaletak aise menderatu dituzte Bengoetxea VI.a eta Imaz
Bikote urdina 22 eta 6 nagusitu da eta haun eta jabe izan dira bederatzigarren jardunaldiko azken partidan.
2019/01/05 - 21:52
Artola-Mariezkurrena eta Bengoetxea VI.a-Imaz bikoteen garaipenak
Artolak eta Mariezkurrenak 16-22 irabazi diote Ezkurdiari eta Galarzari eta 4. garaipena lortu dute Binakakoan. Bengoetxeak eta Imazek 3. garaipena, Altunari eta Martijari irabazita (22-13).
2018/12/29 - 14:15
Irribarria-Zabaleta bikotea aise nagusitu zaio Bengoetxea VI.ari eta Imazi
Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak laugarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan, seigarren jardunaldiko partidan Bengoetxea VI-Imaz bikotea menderatuta.
2018/12/24 - 18:01
Olaizola II eta Bengoetxea VI, izar distiratsuenak
Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea pilotari beteranoenak dira, baina aurten ere maila bikaina ematen ari dira. Adinean aurrera doazen arren, euren kirol-mailak ez du behera egiten.
2018/12/23 - 01:11
Bengoetxea eta Imaz nagusi, Ezkurdia eta Galarzaren aurka
Arrasaten jokatutako binakako txapelketako partida Oinatz Bengoetxea eta Ander Imazek irabazi dute. Orain arte erdietsitako bigarren garaipena du taldeak (22-18).
2018/12/15 - 14:27
Elezkano eta Rezusta nagusitu dira Bengoetxea eta Imazen aurka
Lehen tantua urdinen alde eta ordutik aurrera amaierara arte, nagusi izan dira Bengoetxea eta Imazen aurka. Arrigorriako frontoian, beraz, Elezkano eta Rezusta garaile.
2018/12/06 - 23:47
Oinatz Bengoetxeak eta Imazek lehen garaipena eskuratu dute binakakoan
Urrutikoetxea eta Aretxabaletan ordez aritu den Ibai Zabalari gailendu zaizkie Bengoetxea eta Imaz binakako txapelketako partidan (22-10).
2018/11/26 - 21:47
Artola-Mariezkurrena, garaile Bengoetxea VI-Imaz bikotearen aurka
Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak 14-22ko emaitzarekin irabazi dute Oinatz Bengoetxaren eta Ander Imazen aurkako Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko partida.
2018/11/11 - 20:02
Urrutikoetxeak hirugarren postua lortu du, Bengoetxeari irabazita
Partida bikaina eskaini dute Mikel Urrutikoetxeak eta Oinatz Bengoetxeak. Zaratamokoa nagusitu da 21-22ko emaitzarekin, eta hirugarren postuan amaitu du Lau t’erdikoa.
2018/11/03 - 22:56
Bengoetxeari gailendu eta Lau t'erdiko finalean izango da Altuna
Leitzarrak hasiera ezin hobea eman dio norgehiagokari eta tantu bikainak egin ditu, baina Altunak markagailua irauli eta partida irabazi egin du, finalerako txartela bere eginez.
2018/11/03 - 21:56
Bengoetxeari gailendu eta final handirako txartela lortu du Altunak
Leitzarrak ezin hobe hasi du jokoa, nagusitasuna erakutsiz, baina minutuek aurrera egin ahala, amezketarrak freskotasun handiagoa erakutsi du eta iazko txapela defenditzeko aukera erdietsi du.
2018/10/30 - 16:53
Bengoetxea ez dago gustura pilotekin; Altuna, konforme
Oinatz Bengoetxeak eta Jokin Altunak larunbatean jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako lehen finalerdia. Material-aukeraketa egin dute Labrit pilotalekuan.
2018/10/30 - 15:25
Bengoetxea eta Altuna, prest
Larunbatean Iruñeko Labritean nor baino nor arituko dira Bengoetxea eta Altuna. Gaur pilotak aukeratu dituzte eta Oinatz Bengoetxea ez da guztiz konforme geratu materialarekin.
2018/10/29 - 16:30
Ezkurdia-Urrutikoetxea eta Bengoetxea-Altuna, finalerdietako partidak
Erabakita daude Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiak. Larunbatean, Labriten, Bengoetxea VI.ak eta Altuna III.ak jokatuko dute. Igandean, Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak jokatuko dute Bilbon.
2018/10/27 - 01:16
Elezkanok erraz irabazi dio dagoeneko sailkatuta zegoen Bengoetxeari
Zaratamokoa 11-0eko partzialarekin aurreratu da, eta ez du inolako zailtasunik izan ligaxkako bere lehen puntua bereganatzeko, nahiz eta aurrera jarraitzeko aukerarik gabe egon.
2018/10/22 - 23:26
Bengoetxeak ez dio inolako aukerarik eman Retegi Biri
Oinatz Bengoetxea leitzarrak oso erraz irabazi dio Retegi Biri Tolosako Beotibarren, eta, bide batez, Lau t'erdiko finalerdietan egoteko sailkatu da.