Oinatz Bengoetxea
2020/03/26 - 20:49
Irujo eta Rezustak 22-15 irabazi diete Bengoetxea eta Untoriari
Juan Martinez Irujok eta Beñat Rezustak binakako txapelketako hamaikagarren garaipena lortu dute. 22-15 irazi diete Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriari Eibarko Astelena pilotalekuan.
2020/03/25 - 01:03
Elezkano-Urritikoetxea, irabazle Bengoetxea-Untoria bikotearen aurka
Zaratamoko pilotariek osatutako bikoteak 22-18 irabazi dio Bengoetx VI.ak eta Untoriak osatutako bikoteari.
2020/02/24 - 21:21
Bengoetxea garaipenarekin berragertu da Binakako Txapelketan
Oinatz Bengoetxeak eta Jon Mariezkurrenak garaipena lortu dute Jokin Altunaren eta Ladis Galarzaren aurka (22-19) ligaxkako 14. jardunaldian. Sailkapenari begira ez da ezer jokoan egon.
2020/02/17 - 17:25
Bengoetxea Binakako Txapelketara itzuliko da azken jardunaldia jokatzeko
Hamargarren jardunaldian baztertu egin zuen Baiko enpresak, eta Victorrek ordezkatu zuen. Mariezkurrenarekin bikotea osatuko du 14. jardunaldian, nahiz eta ez duten aurrera egiteko aukerarik.
2020/01/21 - 16:04
Baikok kirol arrazoiengatik Bengoetxea baztertu du
Victor sartuko da bere ordez eta txapelketako 10. jardunaldia Jon Mariezkurrenarekin batera jokatuko du datorren ostiralean Hendaian, Artola-Imazen aurka.
2020/01/18 - 22:18
Lasok eta Albisuk ia aukerarik gabe utzi dituzte Bengoetxea eta Mariezkurrena
Laso-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin irabazi du Bengoetxea VI.aren eta Mariezkurrenaren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partida.
2020/01/13 - 20:05
Jaka-Zabaleta, lider sendoak; Bengoetxea eta Mariezkurrena, ia aukerarik gabe
Sailkapenaren buruan dagoen bikoteak bi garaipenera zabaldu du bigarren sailkatuekiko aldea; aitzitik, bikote nafarrak garaipen bakarrarekin jarraitzen du.
2020/01/12 - 21:09
Olaizola eta Urrutikoetxea, garaile Bengoetxearen eta Mariezkurrenaren aurka
Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak 22-13ko emaitzarekin irabazi dute Bengoetxea VI.aren eta Mariezkurrenaren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 8. jardunaldiko partida.
2019/12/21 - 20:50
Irribarria-Rezusta nagusi izan dira Bengoetxea-Mariezkurrenaren aurka (22-12)
2017ko Binakakoaren irabazleak nagusia izan dira Lekeition jokatutako partidan eta txapelketako hirugarren garaipena lortu dute.
2019/12/14 - 14:49
Ezkurdia eta Martija, irabazle Bengoetxea-Mariezkurrena bikotearen aurka
Ezkurdiak eta Martijak bigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Bengoetxea VI.ari eta Mariezkurrenari 22-19ko emaitzarekin irabazita.
2019/12/04 - 14:10
Bengoetxea-Mariezkurrena VS Artola-Imaz, ostiralean, Tolosan
Bi jardunaldi jokatuta bi bikote daude partidarik galdu gabe: Artola - Imaz eta Jaka - Zabaleta. EiTBk Tolosa, Iruñea eta Eibarreko jaialdiak emango ditu.
2019/11/30 - 21:52
Irribarria-Rezusta eta Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteen lehen garaipenak
Irribarriak eta Rezustak 22-21 irabazi diote Ezkurdia-Martija bikoteari BInakako Txapelketako bigarren jardunaldian. Bengotxeak eta Aretxabaletak ere 22-21 irabazi dute Laso-Albisu bikotearen kontra.
2019/11/23 - 22:12
Olaizola II. eta Urrutikoetxea, garaile Bengoetxea VI.aren eta Aretxabaletaren aurka
Tanto bakarragatik nagusitu dira Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea, Oinatz Bengoetxearen eta Andoni Aretxabaletaren kontra (22-21) BInakako Txapelketako lehen jardunaldiko partidan.
2019/10/26 - 22:30
Laso, finalerdietara Bengoetxeak lesionatuta partida utzi ostean
Unai Lasok Jokin Altuna izango du aurkari Lau t’erdiko finalerdietan. Lasoren aldeko 11-8koarekin Bengoetxea lesionatu egin da, eta ezin izan du jarraitu. Amaieran, 22-8 Lasoren alde.
2019/10/24 - 20:15
'Sentsazio onak izan ditut eta jokatzeko moduan nagoela uste dut'
Oinatz Bengoetxea pilotariak proba egin du ostegun honetan, Lasoren aurka Labriten jokatzeko moduan dagoen erabaki nahian, eta horrela egin ere, lehiatzea erabaki baitu, sentsazio onak izan ondoren.
2019/10/19 - 15:56
Artolak Bengoetxea menderatu eta finalerdietara sailkatzeko aukererkin jarraitzen du
Iñaki Artolak 22-17ko emaitzarekin irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Lau t'erdiko final-laurdenetako bigarren jardunaldiko partida, eta aukerak ditu finalerdietarako txartela lortzeko.
2019/10/18 - 12:36
Gaur, Bengoetxea VI.a vs Artola, 2. jardunaldiko lehen partida
Asteburu honetan final-laurdeneko ligaxkan partida erabakigarriak daude. Esaterako Etxeberriaren eta Victorren eta Bengoetxearen eta Artolaren artekoak.
2019/10/13 - 23:10
Ezkurdiak garaipena lortu du Bengoetxearen aurka eta B multzoko liderra da
Joseba Ezkurdiak 22-8ko emaitzarekin irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako lehen partida. Lasok 22-9 irabazi zion Artolari. Ondorioz, Ezkurdia lider B multzoan.
2019/08/10 - 14:04
Bengoetxea eta Imaz, Ama Zuria Torneoaren txapeldunak
22 eta 13 irabazi diete Ezkurdia eta Martijari, Ogueta pilotalekuan jokatutako finalean.
2019/08/06 - 17:28
Bengoetxea VI.a eta Imaz, Ama Zuria Txapelketako lehen finalistak
Oinatz Bengoetxeak eta Ander Imazek finalerako txartela lortu dute Gasteizen, finalerdietan Urrutikoetxea-Albisu bikoteari 22-16ko emaitzarekin irabazita.