Oinatz Bengoetxea
2021/12/26 - 19:45
Iñaki Artolak bertsoa eskaini dio Oinatz Bengoetxeari, Bilboko bere agurrean
Bengoetxea VI.ak azken aldiz jokatu du Bilboko Bizkaia pilotaleakuan, urtarrilaren 29an Iruñeko Labriten behin betiko erretiroa hartu aurretik. Hori dela eta, partidaren ostean omenaldi berezia egin diote.
2021/12/22 - 22:26
Bengoetxea VI.ak agur beroa jaso du Arrasaten jokatu duen azken partidan
Oinatz Bengoetxeak azkenengoz jokatu du Arrasateko Uarkape frontoian. Bertan bildu diren zaleek zutik eta txalo artean agurtu dute.
2021/12/07 - 21:51
Oinatz Bengoetxea, badoa pilotari handienetako bat
Erretiroa hartuko duela iragarri du Oinatz Bengoetxeak. Urtarrilaren 29an jokatuko du profesional mailako bere azken partida, Labriten. Buruz Burukoa birritan irabazi du, Lau t'erdikoa behin, eta Binakakoa ere behin.
2021/12/07 - 17:03
Bengoetxea: ''Pena pixka bat eman dit, baina harrotasun puntu bat ere badaukat lortu dudanagatik''
Oinatz Bengoetxeak erretiroa hartuko du. Bizkaia frontoian (abenduak 29), Ogetan (urtarrilak 2), Atano III.ean (urtarrilak 16), Beotibarren (urtarrilak 24) eta Labriten (urtarrilak 29) jokatuko ditu azken partidak. Ondoren, herri txikietako frontoietan jokatzea du helburu.
2021/12/07 - 13:37
Oinatz Bengoetxeak amaitutzat emango du bere kirol ibilbide profesionala urtarrilaren 29an
Bengoetxea VI.ak pilotazaleengandik agurtzeko zenbait partida jokatuko ditu frontoi nagusietan eta bere kirol ibilbide arrakastatsuari amaiera urtarrilaren 29an emango dio Iruñeko Labriten.
2021/12/07 - 13:33
Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an emango du amaitutzat bere kirol ibilbide profesionala
Leitzako pilotariak Iruñeko Labrit frontoian jokatuko du bere azken partida, debutatu zuen toki berean, hain zuzen ere.
2021/11/03 - 10:49
Bilbon jokatuko dute finala Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak Buruz Buruko Finala, ekainaren 14an. 9. finala da Goizuetakoarentzat. 2008an txapeldun, 2.a du Leitzako aurrelariak.
2021/11/03 - 10:47
Bengoetxea sasoiko iritsiko dela uste du Aimar Olaizolak
Buruz Buruko finala atzeratzearekin konforme agertu da Goizuetako pilotaria.
2021/11/03 - 10:46
Oinatz Bengoetxea eta Olaizola II.a, elkarrekin kontzentratuta
Hori bai, bakoitza bere erara ari da finala prestatzen. Aimar, esaterako, Itzurungo hondartzan korrikan aritu da. Oinatz, bere aldetik, atzamarrarekin zer gertatuko zain dago.
2021/11/03 - 10:44
Oinatz Bengoetxeak ez du buruz buruko finala jokatuko
Leitzarrak ezkerreko eskua probatu nahi izan du gaur Bizkaia pilotalekuan, baina aurreneko pilotakadan min handia sumatu du hautsita duen hatzean, erakuslean. Urrutikoetxeak jokatuko du finala.
2021/11/02 - 12:39
Olaizolak eta Bengoetxeak buruz buruko berezia jokatuko dute Donostian
Abuztuak 22an gauez eta telebistarik gabe jokatuko dute Aimarrek eta Oinatzek buruz buruko berezia, Leitzarraren lesioak eragotzi zuen lehia. Torneoa 18an hasiko da, eta bi finalerdi izango ditu.
2021/11/02 - 12:37
Bengoetxea VI eta Albisu, Biarritzeko Torneoko finalera
Mikel Beroizek ezin izan du partida bukatu oineko minez. Olaizola II eta bera 8-17 galtzen ari zirela erabaki du neurketa bertan behera uztea baina ordurako urdinek oso bideratuta zuten finalaurrekoa.
2021/11/02 - 12:36
Xala eta Zubieta, Bengoetxea eta Albisuren aurkariak Biarritzen
Partida ikusgarria jokatu dute Xala-Zubieta eta Irujo-Barriola bikoteek. Lehenengoa 20-9 jarri zen, baina iraultzetik gertu egon zen Irujo. Azkenean, Biarritzeko finalean egongo dira Xala eta Zubieta.
2021/11/02 - 12:35
Xala-Zubieta eta Bengoetxea VI.a-Albisu Biarritzeko Torneoko finalean
Aitor Zubietak orkatila bihurritu zuen asteartean jokatutako finalaurrekoan, baina Etxarriko atzelaria Plaza Berrin izango da gaur gauean. Xalak hirugarren finala izango du Biarritzen.
2021/11/02 - 12:34
Bengoetxea VI.ak eta Albisuk erraz irabazi dute Biarritzeko finala
22-13 menderatu dituzte Xala eta Zubieta, Aspeko bikoteak hasieran markagailuan tartea zabaldu arren. Oinatzek eta Albisuk motorrak berotu dituzte, ezinean ibili dira gorriak.
2021/11/02 - 12:31
Bengoetxea VI.a finalerdietara, Altuna III.ari irabazi eta gero
Oinatz Bengoetxeak lau eta erdiko finalerdia jokatuko du Jokin Altunari 22-7 irabazi ondoren Atano III.a pilotalekuan. Leitzarra hasieratik gehiago izan da eta Altunak akats ugari egin ditu.
2021/11/02 - 12:30
Martinez de Irujok eta Bengoetxeak heuren esperientzia baliatu dute
Lan zaila zuten beteranoek azken ihardunaldian,bereziki Bengoetxeak baina 2ek lortu zuten helburua Leitzarrak 7an utzi zuen Altuna,Irujok irabazi egin zion Retegiri Aimarrek bere esku du sailkatzea
2021/11/02 - 11:59
Olaizola II.ak eta Bengoetxea VI.ak jokatuko dute Buruz Buruko finala
Goizuetakoa Juan Martinez de Irujori gailendu zaio finalerdietan , 22 eta 15.
2021/11/02 - 11:56
Finala airean, Oinatz Bengoetxeak atzamar bat hautsita duelako
Leitzakoak astebeteko atzerapena izateko eskubidea dauka, baina, bere ustez, bi aste beharko ditu sendatzeko. Finala ekainaren 14rako aurreikusita zegoen.
2021/11/02 - 11:54
Bengoetxeak ez du finala jokatuko; Urrutikoetxeak ordezkatuko du
Leitzako pilotaria ez da prest egongo final handia jokatzeko eta bere ordez Mikel Urrutikoetxea jokatuko du.