Oinatz Bengoetxea
2014/02/15 - 21:18
Irujok Bengoetxea VI.ari irabazi dio ordezkatutako atzelarien neurketa
Eguneko beste partidan, Xalak eta Zubietak Saralegi-Beroiz bikoteari irabazi diote.
2014/01/18 - 12:16
Bengoetxeak eta Zabalak garaipena eskuratu dute Beotibarren
Bengoetxea eta Zabala (Galarzaren ordezkoa) nagusitu dira bosgarren jardunaldiko neurketan, Ezkurdia-Zabaleta bikotearen aurka.
2014/01/18 - 11:42
Oinatz Bengoetxea eta Ibai Zabala, nagusi Tolosan (22-13)
Bikoteak Ezkurdia eta Zabaleta gainditu ditu (22-13) Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako bosgarren jardunaldiko aurreneko hitzorduan.
2013/12/25 - 18:48
Bengoetxea eta Galarza, sufritutako garaipena Binakakoan (22-19)
Jaunarenak eta Barriolak, nahiz eta partida ona egin, ezin izan dute azkenean markagailua irauli. Partida honekin amaitu da Binakako Txapelketako lehen jardunaldia.
2013/12/24 - 16:51
Jaunarena-Barriola, Bengoetxea VI.aren eta Ladis Galarzaren aurka
Jon Jaunarenak Martinez de Irujo lesionatuaren ordez jokatuko du Binakako Txapelketako aurreneko jardunaldiko partidan.
2013/11/20 - 13:57
Irujo-Bengoetxea VI finalerdia Eibarren jokatuko da
Pilotaren nafarren arteko norgehiagoka Eibarko Astelenara aldatazea erabaki dute (abenduaren 1ean), Bilboko Bizkaian jokatuko zela esan ondoren.
2013/11/19 - 16:44
Irujoren eta Bengoetxearen arteko finalerdia atzeratu da
Iberoko pilotariak lesioa du eskuin eskuko hatz erakuslean, eta gaur azken proba egin du, pilotalekuan. Neurketa abenduaren 1ean jokatuko da.
2013/11/19 - 16:40
Irujo: 'Ez nago ehuneko ehunean, eta Oinatzi irabazi nahi diot'
Aspeko pilotariak Bengoetxearen aurkako finalerdia atzeratzea eskatu du, eta norgehiagoka abenduaren 1ean jokatuko da, Bizkaia pilotalekuan.
2013/11/10 - 20:28
Bengoetxea VI.ak partida oso orekatua irabazi du (22-20)
Leitzako aurrelariak bere bigarren puntua lortu du, final-laurdenetako ligaxkan, Mikel Idoateren aurka.
2013/10/29 - 20:20
Bengoetxea VI.ak eta Saralegik materiala aukeratu dute
Ostiral honetan Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida jokatuko dute Atano III.a pilotalekuan, eta asterate honetan aukeratu dute materiala.
2013/06/01 - 18:58
Bengoetxea VI eta Irujo, finalera sartzeko borrokan
Bi pilotariek Atano III.ko partida nagusia jokatuko dute igandean. Zuzeneko emanaldia 17:00etan hasiko da eitb.comen eta ETB-1en.
2013/05/18 - 22:28
Bengoetxea VI.a, finalerdietara (22-10)
Asegarceko pilotariak erakustaldia eman du Jon Jaunarena 22-10 gaindituta, Hendaiako pilotalekuan. Finalerdietara, Martinez de Irujorekin batera sailkatu da.
2013/05/15 - 23:28
Bengoetxea VI.aren eta Jaunarenaren arteko estreinakoa
Elkarren kontra jokatuko dute larunbatean, Hendaian, Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako partidan.
2013/04/07 - 22:53
Irujok eta Zabaletak Bengoetxea VI-Beroiz bikotea garaitu dute
Aspeko bikoteak 13-22ko emaitzarekin irabazi du Bilbon jokatutako partida, eta finalerdietan lortzen duten bigarren garaipena da. Lau bikoteak sailka daitezke finalera.
2013/04/02 - 01:06
Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak lehenengo finalerdia irabazi du
Bengoetxea VI.ak eta Beroizek Berasaluze II-Albisu bikoteari irabazi diote Eibarko Astelena pilotalekuan (17-22), eta lehenengo puntua eskuratu dute finalerdietan.
2013/04/01 - 15:14
Bengoetxea VI.ak eta Beroizek garaipenarekin hasi dituzte finalerdiak
Berasaluze II.ak eta Albisuk ezin izan dute neurketa erabat irauli (17-22), eta partida ikusgarria irabazi du Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak.
2013/03/27 - 16:53
Atzelari gazteak, nor baino nor
Bengoetxea VI-Beroiz / Berasaluze II-Albisu bikoteek astelehenean jokatuko duten neurketarako materiala hautatu dute. Pozik geratu dira.
2013/03/16 - 13:14
Bengoetxea-Apraizek aise galdu dute Ezkurdia-Zubietaren kontra
Asegarceko bikoteak poltsikoan du finalerdietarako sailkapena, eta partida eskasa egin zuen Aizarnazabalen.
2013/03/09 - 18:48
Bengoetxea eta Beroiz espero baino arazo gehiagorekin gailendu dira
Arretxek eta Beginok partidari eutsi zioten haierako tantuetan, eta gorriei kosta egin zitzaien markagailuan aldea zabaltzea.
2013/03/02 - 21:19
Bengoetxea VI.ak eta Beroizek erakustaldia eman dute (10-22)
Asegarceko bikoteak merezitako garaipena lortu du Yves Xalaren eta Abel Barriolaren aurka, Iruñeko Labrit pilotalekuan.