Oinatz Bengoetxea
2016/11/09 - 18:57
Bengoetxea eta Urrutikoetxea konforme finalaurrekorako materialarekin
Gustoko pilotak aurkitu dituzte biek. Finalaurrekoa Labriten jokatzeko nahia azaldu zuenean desegoki aritu zela esan du Bengoetxeak. Bilbotik kanpora ere jokatu izan duela adierazi du bizkaitarrak.
2016/10/29 - 22:52
Bengoetxea VI.a, Urrutikoetxearen aurkaria finalerdietan
Oinatza Bengoetxeak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Joseba Ezkurdiari 22-6 irabazita. Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari finalerdietan.
2015/05/16 - 14:27
Bengoetxea VI.a, finalerdietara
Leitzako pilotariak Retegi Biri 22 eta 14 irabazita lortu du finalaurrekoetarako txartela, partida gogorRa jokatu ostean.
2015/05/16 - 14:07
Bengoetxea VI.ak eskuratu du finalaurrekoetarako txartela
22-14 menderatu zuen Retegi Bi Donostiako Atano III pilotalekuan. Lehen zatia oso orekatua izan zen baina bigarrenean leitzarra nagusitu zen.
2015/05/09 - 23:32
Oinatz Bengoetxeak 22-20 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Labriten
Txapelketako partida onena jokatu dute bi nafarrek. Ezkurdia aurretik izan da partidaren hondarrean 18-20. Bengoetxea lehertuta zegoen, baina Leitzakoak, arriskuak hartuta, partida irabazi du.
2015/05/09 - 22:15
Bengoetxea VI.ak partida irauli dio Joseba Ezkurdiari (22-20)
Leitzakoak Retegi Biren aurka jokatuko du Buruz Burukoaren final-laurdenetan.
2015/04/30 - 20:12
Oinatz Bengoetxea, beste bi urte Asegarcen
Gaur arteko kontratua zuen leitzarrak bere enpresarekin eta berria sinatu du beste bi urterako. Binakako txapeldun berriak 30 urte ditu eta 2017-ko Apirilaren 30-erarte Asegarceko pilotari izango da.
2015/04/27 - 01:54
Oinatz Bengoetxea: 'Kastarekin irabazi dugu'
Leitzakoa pozez gainezka agertu da finala irabazi ostean. Andoni Aretxabaletarekin gogoratu da, eta berari eskaini dio txapela, Aretxabaleta izan baitzen bere bikotea lehen jardunaldietan.
2015/04/26 - 21:31
Bengoetxea eta Untoria, txapeldunak!
Oso partida serioa eta bikaina egin dute Bengoetxeak eta Untoriak. Berasaluze eta Zubieta, eskas (7-22).
2015/04/26 - 21:20
Bengoetxea VI.a, jaun eta jabe aurreko koadroetan
Oinatz Bengoetxea hasieratik nagusitzen hasi da aurreko koadroetan. Berasaluze II.ak eta Aitor Zubietak ezin zan diote leitzarrari eutsi. 5 eta 8koa horren adibide izan da.
2015/04/26 - 15:29
Berasaluze II-Zubieta eta Bengoetxea VI-Untoria, txapelaren bila
Iritsi da Binakako Txapelketaren egun handia. Ikusmin berezia piztu du finalak. Bizkaia pilotalekua ikuskizunaz bertatik bertara gozatu nahi duten 3.000 pilotazalek beteko dute.
2015/04/26 - 02:00
Berasaluze-Zubieta eta Bengoetxea-Untoria, Binakako final handia
Untoria debutari bakarra da gaurko finalean, eta Berasaluzek II.ak historia egin dezake, azken 34 urteetan txapela janzten duen lehenengo bizkaitarra izan daiteke.
2015/04/22 - 20:42
Irabazteko itxaropentsu daude Oinatz Bengoetxea eta familia
Maila bikaina eman du Oinatz Bengoetxeak aurtengo Binakako Txapelketan. Eskarmentua hartu du binakako azken finala jokatu eta irabazi zuenetik, orain dela 10 urte. Osabak ere itxaropentsu daude.
2015/04/12 - 22:36
Berasaluze-Zubieta / Bengoetxea-Untoria, Binakako finala
Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta binakako txapelketako finalerako sailkatu dira, gaur arratsaldean Astelenean 22-15 irabazi ondoren Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaletari partida gogor batean.
2015/04/07 - 17:30
Bengoetxea VI : 'Finala galdu edo irabazi, gustora geldituko naiz'
Orain arteko 16 partidak jokatu ditu. Ez zegoen faboritoen artean baina oztopo guztiak gainditu eta finalean izango da leitzarra Untoriarekin batera. Txapelketa aparta egiten ari da Oinatz.
2015/04/06 - 16:00
Bengoetxea VI.a eta Untoria, finalean izango dituzten aurkarien zain
Bigarren txartela Berasaluze II-Zubieta bikoteak edo Ezkurdia-Zabaleta bikoteak eskuratuko du, Eibarren irabazten duenak.
2015/04/05 - 21:17
Bengoetxea-Untoria, finalera
Berasaluze eta Zubieta bikoteak Artola-Albisu (22-15) gainditu du eta ondorioz Oinatz eta Alvaro Binakako finalean izango dira.
2015/04/04 - 22:26
Bengoetxea VI.a eta Untoria, finaletik gertu
Bikoteak Ezkurdia eta Zabaleta gainditu ditu (22-18) Labriten jokatutako partida zirraragarrian.
2015/03/31 - 17:39
Oinatz Bengoetxea kezkatuta azaldu da aurkarien pilota baten kontura
Leitzakoari biziegia iruditu zaio Ezkurdia eta Zabaletaren pilota bat; Arbizukoari, berriz, biziagoa iruditu zaio aurkarien bat. Aldiz, bat datoz honetan: Labrit Sakanakoentzat egokiagoa dela.
2015/03/22 - 13:56
Bengoetxea eta Untoria, ikusgarri
Bengoetxea VI.ak eta Untoriak (Aretxabaletaren ordezkoa) finalaurretarako azken txartela lortu dute, Irujori eta Barriolari 22 eta 11 irabazita.