Novak Djokovic
2020/10/08 - 02:00
Djokovicek eta Tsitsipasek Roland Garroseko finalerdietan neurtuko dituzte indarrak
Novak Djokovicek garaipena lortu du Pablo Carreñoren aurka (4-6, 6-2, 6-3 ea 6-4) eta Stefanos Tsitsipasek irabazi egin dio Andrey Rublevi (7-5, 6-2 eta 6-3).
2020/10/04 - 01:17
Djokovic eta Tsitsipasek aurrera egin dute Roland Garrosen
Novak Djokovic serbiarra eta Stefanos Tsitsipas greziarra arazorik gabe sailkatu dira Roland Garroseko final-zortzirenetara. Matteo Berrettini italiarra, berriz, ezustean kanporatu dute.
2020/09/07 - 15:10
Djokovic, txapelketatik at epaile bati pilotarekin emateagatik
Novak Djokovic AEBko Irekiatik kanpo utzi dute Pablo Carreñoren kontrako partidan nahi gabe epaile bati pilotarekin gogor emateagatik.
2020/08/30 - 13:06
Djokovicek irabazi du Cincinnatiko txapelketa
Serbiarrak Milos Raonic kanadiarra mendean hartu du final handian, hiru setetan: 1-6, 6-3 y 6-4.
2020/06/23 - 16:50
Djokovicek positibo eman du koronabirusean
Novak Djokovic serbiarrak berak iragarri du bera eta bere emazteak positibo eman dutela.
2020/06/07 - 22:35
Djokovicek zail ikusten du AEBeko Irekia jokatzea, neurriak oso muturrekoak direlako
Novak Djokovic tenislariak esan duenez, oso zaila da Estatu Batuetako Irekia aurrera ateratzea, neurriak oso mutirrekoak baitira. Adibidez, tenislariek ezingo lukete Manhattanen sartu.
2020/02/02 - 15:03
Djokovicek Australiako Irekia irabazi du, finalean Thiem mendean hartuta
Novak Djokovicek urteko lehen Grand Slama irabazi du. Finalean Dominic Thiem gainditu du, 4-6, 6-4, 6-2, 3-6 eta 4-6ko emaitzarekin.
2020/01/28 - 17:26
Djokovic eta Federer lehiatuko dira lehen finalerdian
Novak Djokovicek 6-4, 6-3 eta 7-6(1) irabazi dio Milos Raonici, final-laurdenetan. Roger Federerrek 6-3, 2-6, 2-6, 7-6(8) eta 6-3ko emaitzarekin hartu du mendean Tennys Sandgren.
2020/01/28 - 14:12
Djokovic vs Federer, finalerdietan
Belgradekoak Raonic gainditu du final-laurdenetan. 26 partida irabazi eta -23galdu egin ditu suitzarraren kontra.
2020/01/26 - 15:45
Djokovic, Federer, Raonic eta Sandgren, final-laurdenetarako txartelarekin
Australiako Irekiak ezagutzen ditu jada final-laurdenak jokatu behar dituzten zortzi tenislarietako lau. Djokovic, Federer, Raonic eta Sandgren, finalerdiak bilatzeko lehian egongo dira.
2019/11/15 - 12:50
Federerrek Djokovic gainditu du, bi setetan
Roger Federer suitzarra Novak Djokovici gailendu zaio multzoko hirugarren eta azken jardunaldian. Emaitza horri esker, Rafa Nadalek ATPko sailkapeneko lehen postuan amaituko du urtea.
2019/09/02 - 11:49
Djokovicek AEBko Irekia utzi behar izan du, minduta
Stan Wawrinkaren kontrako partidaren hirugarren setean agur esan esan dio neurketari.
2019/07/15 - 13:58
Novak Djokovicek historiako hiru tenislari onenen arteko lehia berpiztu du
Serbiarrak Wimbledoneko finalik luzeenean garaipena eskuratu ostean, historiako tenislari onena izateko lehia berpiztu du, Rafa Nadal eta Roger Federerrekin batera.
2019/07/13 - 00:41
Federer eta Djokovic izango dira finalean, Nadal eta Bautista kanporatu ostean
Roger Federer suitzarrak eta Novak Djokovic serbiarrak jokatuko dute igande honetan Wimbledongo finala, Rafa Nadal eta Roberto Bautista kanporatu eta gero, hurrenez hurren.
2019/07/10 - 22:45
Djokovic, Bautista, Federer eta Nadal, finalerdietara sailkatu dira
Djokovicek Goffini irabazi dio (6-4, 6-0, 6-2) final-laurdenetan. Bautistak Pella kanporatu du (5-7, 4-6, 6-3, 3-6), Federerrek Nishikori (6-4, 1-6, 4-6, 4-6), eta, Nadalek Querrey (5-7, 2-6, 2-6).
2019/07/08 - 22:41
Nadal, Djokovic eta Federer final-laurdenetera sailkatu dira
Rafael Nadal, Novak Djokovic eta Roger Federer tenislariek osatzen duten 'Big Three'ak ez du kale egin All England Clubeko zoropilean, eta hirurek final-laurdenetarako txartela eskuratu dute.
2019/06/08 - 19:16
Dominic Thiem Roland Garroseko finalean izango da
Tenislari austriarrak Novak Djokovic garaitu du Roland Garroseko final-aurrekoetan. Beraz, Nadal eta Thiemenen arteko finala jokatu da bihar.
2019/06/06 - 20:52
Djokovic eta Thiem finalerdietan dira; Anisimovak Halep kanporatu du
Djokovicek aise irabazi dio Zverevi, hiru setetean, eta Thiemek gauza bera egin du Kachanoven kontra. Emakumezkoetan, Anisimovak Halep kanporatu du, eta Bartyk garaipena lortu du Keysen aurka.
2019/01/27 - 14:01
Djokovic, 2019ko Australiako Irekiko txapeldun
Novak Djokovicek finala irabazi dio Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarrak bere 15. Grand Slama lortu du, eta Australiako Irekia zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra da.
2019/01/27 - 13:19
Djokovicek irabazi du Australiako Irekia, finalean Nadal gaindituta
Novak Djokovicek hiru setetan irabazi dio finala Rafael Nadali, 6-3, 6-2 eta 6-3ko emaitzarekin. Serbiarra da Grand Slam australiarra zazpi aldiz irabazi duen tenislari bakarra.