Novak Djokovic
2023/01/17 - 21:06
Djokovicek Carballes garaitu du zaleen babesarekin
Novak Djokovic serbiarrak 6-3, 6-4 eta 6-0 gainditu du Roberto Carballes, bi orduren ostean. Rod Laver Arenan bildutako zaleek babes osoa eskaini diote Djokovici, Australiako Irekiko lehen txandako partida osoan.
2022/12/28 - 20:04
Djokovic, Australian entrenatzen Irekia jokatzeko
Novak Djokovic tenislari serbiarra Australian da jada, eta urtarrilean jokatuko den Irekia prestatzen hasi da. Duela urtebete covid-19aren aurkako txertoa ez hartzeagatik herrialdetik deportatu zuten, eta ez izan zuen bertan parte hartu. Bera da txapelketa irabazteko faboritoetako bat.
2022/11/21 - 13:53
Djokovicek Ruud garaitu, eta seigarren Maisuen Kopa eskuratu du
Bi setetan (7-5 eta 6-3) garaitu zuen tenislari novegiarra, eta tenisaren historiako sari ekonomiko handiena eskuratu zuen: ia bost milioi euro.
2022/11/15 - 22:58
Novak Djokovicek Australiako Irekian parte hartu ahal izango du
Serbiarrak Australian sartzeko debekua jaso zuen 3 urterako, baina badirudi zigor hori bertan behera geratuko dela herrialde ozeanikoak txertoa jartzeko derrigortasuna kendu ostean.
2022/08/26 - 01:18
Djokovicek ez du AEBetako Irekia jokatuko, txertoa hartzeari uko egiteagatik
Djokovicek ezin izan du 2022ko bira amerikarra jokatu, txertoa hartzeari uko egin diolako. Australiako azken Irekia ere ezin izan zuen jokatu arrazoi beragatik.
2022/07/10 - 21:34
Novak Djokovicek bere 21. Grand Slama lortu du Wimbledonen
Serbiarrak lau setetan hartu du mendean Kyrgios (4-6, 6-3, 6-4, 7-6) 3 ordu iraun duen finalean.
2022/03/03 - 20:44
Djokovicek Roland Garrosen parte hartu ahalko du
Novak Djokovicek Roland Garroseko titulua berresteko aukera izango du, martxoaren 14tik aurrera covid ziurtagiria ez baita beharrezkoa izango Frantzian sartzeko.
2022/02/15 - 16:32
Djokovic tinko, torneoei uko egiteko prest
Novak djokovicek ez du covidaren aurkako txertorik hartzeko asmorik eta prest da tenis torneo handiei uko egiteko.
2021/12/26 - 12:18
Djokovicek ez du ATP Kopan parte hartuko
Serbiako hedabideek diotenaren arabera, Novak Djokovic ez da bere selekzioarekin Sydneyn jokatuko den ATP KOPAn izango.
2021/11/21 - 12:01
Zverevek Djokovic garaitu du eta Medvedeven aurka jokatuko du finala
Djokovicek ez zuen hasierako partzialeko set-puntua aprobetxatu eta alemaniarra garaipenarekin atera zen 'tie-break'ean.
2021/09/13 - 13:44
Novac Djokovicek ezin izan du bere laugarren Grand Slama lortu
Medvedevek irabazi du finala, bere kirol-ibilbideko lehen Gran Slama lortuz.
2021/07/11 - 21:26
Djokovicek seigarren aldiz irabazi du Wimbledon txapelketa
Serbiarrak, gainera, Federer eta Nadal tenislarien marka berdindu du, bere 20. txapelketa handia irabazita. Finalean Matteo Berrettini hrtu du mendean lau setetan: 6-7, 6-4, 6-4 eta 6-3.
2021/07/08 - 01:21
Djokovic, Shapovalov, Berrettini eta Hurkacz, Wimbledoneko finalerdietara
Matteo Berrettinik Hubert Hurkacz izango du aurkari lehen finalerdian eta Novak Djokovicek Denis Shapovaloven kontra jokatuko du bigarren finalerdia.
2021/07/06 - 02:13
Djokovic, Federer eta Barty final-laurdenetan izango dira
Novak Djokovicek Cristian Garini irabazi dio (6-2, 6-4 eta 6-2). Roger Federrek Lorenzo Sonego kanporatu du (7-5, 6-4 eta 6-2), eta Ashleigh Barty Barbora Krejcikovari gailendu zaio (7-5 eta 6-3).
2021/07/03 - 00:35
Djokovic, Rublev eta Bautista, Wimbledoneko final-zortzirenetara
Novak Djokovicek gaindiezin jarraitzen du. Bautista eta Rublev maila onean daude. Bestalde, Schwartzmann txapelketatik at geratu da.
2021/07/01 - 02:02
Djokovic, Berrettini, Schwartzmann eta Murray, Wimbledoneko 3. kanporaketan dira
Novak Djokovic, Matteo Berrettini, Diego Schwartzmann eta Andy Murray tenislariek Britainia Handiko Grand Slameko bigarren kanporaketetako partidak irabazi dituzte.
2021/06/29 - 13:05
Djokovicek aurrera, Tsitsipas, kanpora
Novak Djokovicek ez du ezustekorik nahi eta Jack Draper gainditu du nahiz eta galtzen hasi (4-6, 6-1, 6-2 eta 6-2) Wimbledoneko leken partidan.
2021/06/13 - 22:32
Djokovicek 19. txapelketa handia irabazi du, Tsitsipas garaituta
Novak Djokovic serbiarrak bigarren aldiz irabazi du Roland Garros, eta dagoeneko 19 'Grand Slam' edo txapelketa handi bereganatu ditu. Stefanos Tsitsipas greziarraren aurkako bi set irauli ondoren, 6-7 (6), 2-6, 6-3, 6-2 eta 6-4.
2021/06/13 - 22:30
Djokovicek bere bigarren Roland Garros irabazi du, partida iraulita
Serbiarrak aurkako bi set irauli dizkio Stefanos Tsitsipasi (6-7, 2-6, 6-3, 6-2 eta 6-4), 4 ordu eta 11 minutu iraun duen finalean.
2021/06/12 - 02:08
Djokovicek Nadal mendean hartu du eta Tsitsipasen aurka lehiatuko da finalean
Novak Djokovicek garaipena lortu du Rafael Nadalen aurka Roland Garroseko finalerdietan. Serbiarrak Stefanos Tsitsipas izango du aurkari finalean.