Nerea Eizagirre
2024/11/16 - 16:00
Nerea Eizagirre: ''Derbiak jokatzea ez da erraza izaten, emozio asko daudelako''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean Reale Arenan, 18:00etan hasita. Partida zuzenean emango dute ETB2k eta eitb.eus-ek.
2023/06/02 - 15:26
Eizagirre: ''Polita da zure bizitzako taldean jarraitzea''
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2023-2024 denboraldi amaierara arte. Tolosako jokalariak adierazpen hauek egin ditu kontratu berria sinatu ostean.
2023/04/02 - 16:54
Eizagirre. ''Zapore txarra uzten digu partidak, hiru puntuak nahi genituen, eta, azkenean, bakarra etxean''
Nerea Eizagrirre Realeko jokalariak Athleticen aurkako F Ligako euskal derbiko berdinketaren analisia egin du norgehiagoka amaitu ostean.
2023/03/31 - 17:25
Eizagirre: ''Taldea gogotsu dago, derbia irabazi nahi dugu denboraldi amaierara sentsazio onekin iristeko''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Athleticen aurka igandean Reale Arenan jokatuko duen F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/01/22 - 16:05
Nerea Eizagirre: ''Garaipena nahi genuen, ez dugu lortu, baina taldeak lan ona egin du''
Realak porrota jaso du Bartzelonaren aurka Superkopako finalean (0-3), eta Nerea Eizagirre jokalariak norgehiagokari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.
2023/01/21 - 12:58
Nerea Eizagirre: ''Ez daukagu beldurrik, gauzak ondo egin beharko ditugu irabazteko, baina prest gaude''
Realak Superkopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka urtarrilaren 22an, eta Nerea Eizagirrek finalari buruz hitz egin du.
2022/09/30 - 01:44
Nerea Eizagirre: ''45 minututan kanporaketa galdu dugu''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariaren esanetan, Bayern Munichen aurkako porrotak Europan dagoen maila erakusten du. Bigarren zatian jokalariek erakutsitako indarra azpimarratu nahi izan du.
2022/09/28 - 22:53
Eizagirre: ''Espero dugu partida ona egitea, irabaztea eta multzoen fasean egotea''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Bayern Munichen aurka ostegunean jokatuko duen Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzuliko partidari buruz hitz egin du.
2022/09/21 - 01:15
Nerea Eizagirre: ''Bayern bezalako aurkari baten aurrean aurpegia eman dugu''
Relak partida ona egin du Bayernen aurka baina ezin izan du mendean hartu. Nerea Eizagirre kapitainak partidaren balorazioa egin du, begirada Municheko partidan jarrita.
2022/09/19 - 21:19
Nerea Eizagirre: ''Guk konfiantza dugu, gurea ondo eginez gero, aukerak izango ditugu''
Txapeldunen Ligako debuta egiteko bezperan, Realeko kapitainak prentsaurrekoa eman du. Tolosarrak lasai dagoela adierazi du eta gogoz dago txapelketako multzoen fasera sailkatzeko.
2022/08/01 - 17:15
Nerea Eizagirre, baikor denboraldi berriari begira: "Ea tituluren bat irabazteko aukerarik dugun"
Nerea Eizagirre Realeko jokalaririk nabarmenetakoa da, eta berarekin izan gara datorren denboraldiari buruzko nondik norakoez aritzeko. Tolosarra baikor agertu da talde txuri-urdinak izango dituen erronka ugariei begira.
2022/03/09 - 18:15
Nerea Eizagirre: ''Zergatik ez irabazi Bartzelonari?''
Natalia Arroyoren Realak erronka handia du datozen egunetan. Larunbatean Betis Ligan eta gaur zortzi Bartzelona Kopan. Nerea Eizagirrek konfiantzaz hitz egin du.
2022/01/09 - 15:57
Eizagirre: ''Derbian, baloia bakarrik ez, sentimendu asko ere jokoan daude''
Nerea Eizagirrek egin du txuri-urdinen gola Reale Arenan jokatutako Athleticen aurkako euskal derbian. Aurrelaria oso pozik dago garaipenarekin.
2022/01/09 - 15:04
Nerea Eizagirreren golak garaipena eman dio Realari Athleticen aurkako derbian (1-0)
Bi taldeek izan dituzte aukerak; donostiarrak hobeak izan dira lehen zatian eta bilbotarrak, berriz, bigarrenean, baina ez dira berdinketa lortzeko gai izan.
2021/10/15 - 17:55
Nerea Eizagirre: ''Etxean dena irabazi behar dugu hor goian egoteko''
Reala sasoi betean da, sailkapeneko lehen tokian, Bartzelonarekin berdinduta. Igandean partida garrantzitsua dute Levanteren aurka (zuzenean, 16:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en).
2021/09/08 - 16:56
Nerea Eizagirrek 2023ra arte jarraituko du Realean
Nerea Eizagirre Tolosako erdilariak 2023ra arte luzatu du Realarekin zuen kontratua. Tolosako erdilaria Natalia Arroyok zuzentzen duen taldeko kapitaina eta ikurra da.
2020/12/15 - 09:53
Nerea Eizagirre, golegile aparta
Golak bata bestearen atzetik sartzen ari da, zein baino zein ikusgarriagoa. Sevillan sartu zuena txapela kentzeko modukoa da, bost gol sartu ditu guztira, lau azken hiru neurketetan.
2019/05/11 - 00:10
Nerea Eizagirre: 'Kopa altxatzea denboraldia perfektu bukatzea litzateke'
Nerea Eizagirre Realeko jokalariaren adierazpenak Erreginaren Kopako finala jokatzearen bezperan.