Nerea Arruti
2025/11/23 - 22:01
Arruti, Ezpeleta, Gesalaga eta Garmendia gailendu dira ''Kirol Herri'' saioaren lehen jardunaldian
Nerea Arruti eta Hodei Ezpeleta aizkolariek eta Maddi Gesalaga eta Gari Garmendia harri-jasotzaileek osatutako taldeak 8 puntu eskuratu ditu "Kirol Herri"ren lehen jardunaldian.
2024/11/17 - 16:38
Kanako enborra 43 minutuan bota du Nerea Arrutik
Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.
2024/10/20 - 21:05
Nerea Arrutik irabazi du Lehen Mailako Emakumezkoen Aizkolari Txapelketa, hirugarrenez jarraian
Urnietako aizkolariak aurkariak baino puntu bat gorago dagoela berretsi du Elgoibarren. Egin beharreko lanak 17 minutu eta 33 segundoan amaitu ditu, bigarren sailkatuari hiru minutu eta erditik gora aterata.
2024/01/06 - 15:04
Zer eskatzen diote 2024. urteari Nerea Arruti eta Iker Vicente aizkolariek?
Nerea Arrutik eta Iker Vicentek 2024. urteari begira dituzten asmoak eta helburuak azaldu dizkigute.
2023/12/08 - 18:35
Mikel Larrañaga eta Nerea Arruti dira aurtengo Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako txapeldunak
Bizkaia Frontoian jokatu den Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finalean, Larrañagak minutu bat eta 47 segundoko aldea atera dio Julen Alberdi bigarren sailkatuari. Emakumezkoen finalean, berriz, ez da ezustekorik izan: Nerea Arruti izan da jaun eta jabe hasieratik amaieraraino.
2022/11/06 - 22:16
Nerea Arruti, Euskal Herriko aizkolarien txapeldun berria
Urnietarrak Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du, Mungian jokatu den finalean. Pentatloiko garailea erraz antzean nagusitu da egin beharreko lana osatzeko. Minutu eta erditik gora atera dio Nerea Sorondori, azken hiru urteotako garaileari. Irati Astondoak osatu du podiuma.
2022/09/28 - 19:10
Nerea Arruti indar betean sartu da Pentatloira eta Herri Kirol mundura
Banakako zein binakako Euskal Pentatloiko txapelduna da Nerea Arruti. Denak harrituta utzi ditu. EITB Mediak urnietarrarekin hitz egin du lortu duenaz eta etorkizunerako dituen helburuetaz.
2022/09/25 - 17:05
Arruti eta Izeta VI.a, txapeldun Euskal Pentatloian
Nerea Arrutik jantzi zuen txapela emakumezkoen mailan eta Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a'k gizonezkoenean. Kirolari guztiek ikuskizun bikaina eskaini zuten Azpeitian.
2022/09/25 - 13:08
Nerea Arruti eta Andoni Iruretagoiena, Euskal Pentatloiko txapeldunak
Arrutik jantzi du txapela emakumezkoen mailan eta Iruretagoienak gizonezkoenean. Kirolari guztien artean ikuskizun bikaina eskaini dute.
2022/09/25 - 01:20
Nerea Arruti, emakumezkoen Euskal Pentatloiko txapeldun berria
Nerea Arruti Urnietarrak irabazi du 2022ko emakumezkoen Euskal Pentatloia, 21:09ko denborarekin. Iazko txapelduna, Karmele Gisasola, bigarren postuan iritsi da, eta Lucia Orbe hirugarren.
2022/09/23 - 18:05
Karmele Gisasola, Lucia Orbe eta Nerea Arruti, prest Euskal Pentatloiko finalerako
Larunbat honetan, irailaren 24an, jokatuko dira Euskal Pentatlloiko banakako finalak. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte emakumezkoen zein gizonezkoen probak, 22:00etan.
2022/06/19 - 00:03
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentatloian
24 minututan egin dituzte lanak Tolosako zezen plazan. Garazi Arruti eta Lucia Orbe izan dira bigarrenak 26:52ko denborarekin. Karmele Gisasolak eta Uxue Ansorregik 27:39ko denboran bukatu dute. Datorren larunbatean ikusi ahal izango da proba ETB1en eta eitb.eus-en.