Motoziklismoa
2019/11/03 - 14:38
Alex Marquez, munduko txapeldun Moto2 mailan
Malaysiako Sari Nagusiko Moto2 mailako lasterketan 2. izan da kataluniarra, eta munduko txapeldun berria da. MotoGPn, Maverick Viñalesek irabazi du lasterketa, eta Marc Marquez bigarren izan da.
2019/11/02 - 19:36
Marquezek sustoa eman du Malaysiako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialean
Marc Marquez (Repsol Honda) erori egin da polea lortu duen Fabio Quartararori (Yamaha) jarraitzeko ahaleginean.
2019/10/06 - 17:38
Marc Marquez pilotua zortzigarrenez gailendu da munduko txapeldun gisa
Cerverako pilotuak "amestutako garaipena" erdietsi duela adierazi du, bigarren tokian helmugaratu den Quartararorekin eta laugarren tokian iritsi den Doviziosorekin final zirraragarria bizi ostean.
2019/10/06 - 17:23
Marc Marquezek munduko txapelketa irabazi du Tailandiako Sari Nagusian
Cerverako pilotuak seigarren titulua erdietsi du MotoGP mailan eta zortzigarrenez gailendu da munduko txapelketa batean. Garaipnez josita du pilotu gaztea bere palmaresa.
2019/09/22 - 19:44
Marc Marquez, garaile Alcañizen
Marc Marquezek irabazi du Aragoiko MotoGP mailako Sari Nagusia, Andrea Dovizioso izan da bigarren, eta Jack Miller hirugarren.
2019/09/16 - 00:47
Marquezek garaipena lortu du San Marinon, Rossiri 'eskaini' dio, eta titulua gertu du
Marc Marquezek denboraldiko zazpigarren garaipena lortu du MotoGP Mailako San Marinoko Sari Nagusia irabazita. Fabio Quartararo izan da bigarren, eta Maverick Viñales hirugarren.
2019/08/25 - 20:58
Rinsek 13 milesimagatik gainditu du Marquez Britainia Handiko Sari Nagusian
Alex Rinsek (Team SUZUKI ECSTAR) irabazi du MotoGP mailako Britainia Handiko Sari Nagusia Marc Marquez (Repsol Honda) gaindituta, 13 milesimagatik.
2019/06/30 - 21:48
Maverick Viñales garaile MotoGP mailan, aspaldiko partez
Yamahako pilotua Marc Marquezi gailendu zaio Herbehereetako Sari Nagusiko amaiera estuan.
2019/06/05 - 14:44
Ander Valentin. txapelketa gorenean nagusi
Oso denboraldi bikaina egin Ander Valentinek, astebururo podiuma egiten azkenean MX1eko titulua eskuratu ahal izateko.
2019/06/03 - 01:01
Petruccik irabazi du Italiako Sari Nagusia, ustekabekoa emanda
Danilo Petruccik (Ducati Desmosedici GP19) irabazi du MotoGP mailako Italiako Sari Nagusia, bigarren izan den Marc Marquezi 43 milesima aterata.
2019/04/02 - 17:36
Baiko Racing taldearen aurkezpena
Taldea prest dago denboraldiari ekiteko. Moto2 mailan Edgar Ponsek eta Benny Solisek ordezkatuko dute Baiko Europako Txapelketan. Moto3 mailan, Gerard Riuk eta Iñigo Iglesias gipuzkoarrak.
2019/04/01 - 01:20
Marc Marquez, garaile Argentinako Sari Nagusian
Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) denboraldiko lehen garaipena eskuratu du. Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) izan da bigarren, eta Andrea Dovizioso (Ducati Desmosedici GP19) hirugarren.
2019/03/11 - 00:34
Doviziosok Qatarreko Sari Nagusia irabazita ekin dio denboraldiari
Andrea Dovizioso (Ducati Desmosedici GP19) izan da irabazlea MotoGP mailan, Losaileko zirkuituan. Marc Marquez (Repsol Honda RC 213 V) izan da bigarren. Cal Crutchlow (Honda RC 213 V), hirugarren.
2019/02/26 - 20:19
Jaime Busto, bigarren Granadako X-Trialean
Trialeko euskal pilotua bigarren izan zen Granadako X-Trialean eta hirugarren da Teilatupeko Munduko Txapelketako sailkapenean, amaierarako hiru probaren faltan.
2019/01/14 - 11:59
Rally Dakar 2019ko argazki galeria
Hauek dira Rally Dakar 2019ak utzi dizkigun irudirik onenak.
2018/11/19 - 18:21
Sari banaketa ekitaldiarekin amaitu da motoziklismoko denboraldia
Motoziklismoko Nazioarteko Federazioak egindako sari-banaketa ekitaldiarekin amaitu dira Moto GP, Moto2, eta Moto3 mailetako denboraldiak.
2018/11/18 - 19:14
Doviziosok irabazi du Valentziako Sari Nagusia
Andrea Doviziosok (Ducati) irabazi du MotoGP mailako Valentziako Erkidegoko Sari Nagusia. Alex Rins (Suzuki) bigarren izan da, eta Pol Espargaro (KTM), hirugarren. Marc Márquez (Honda) erori egin da.
2018/11/04 - 14:42
Jorge Martin, Moto3ko munduko txapeldun; Bagnaia, Moto2ko munduko txapeldun
Jorge Martin espainiarra da Moto3 mailako munduko txapelduna. Moto2 mailan Francesco Bagnaiak lortu du Mundiala irabaztea. Marc Marquez izan da MotoGP mailako Malaisiako Sari Nagusiko irabazlea.
2018/11/03 - 16:21
Euriteak direla medio, aurreratu egingo dira Malasiako Sari Nagusiko lasterketak
Lorenzo (Ducati) minduta dago eta ez da Malasian lehiatuko, Mundialeko azken aurreko proban. Michele Pirro arituko da bere ordez.
2018/10/29 - 15:26
Jorge Lorenzo, irabazle Qatarko Sari Nagusian
Munduko txapelduna onena izan da Losail zirkuituan. Andrea Dovizioso izan da bigarren, eta Marc Marquez, hirugarren. Valentino Rossi podiumetik at geratu da, laugarren bukatu ostean.