Motoziklismoa
2021/09/25 - 18:32
Dean Berta Viñales pilotua hil da Jerezko zirkuituan
15 urteko kirolari gaztea, MotoGP kategorian ari den Maverick Viñalesen lehengusua, Munduko Superbike Txapelketako proba bat korritzen ari zen, lasterketa amaitzeko hiru itzuli falta zirela lurrera joan eta hainbat pilotuk harrapatu egin dute.
2021/09/19 - 21:20
Bagnaia nagusitu da San Marinoko Sari Nagusian
Francesco "Pecco" Bagnaiak (Ducati Desmosedici GP21) bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du MotoGPn; Jordi Torres, bestalde, moto elektrikoetako txapelduna bilakatu da.
2021/09/13 - 18:58
Bagnaiak Marquez mendean hartu du Aragoiko Sari Nagusian
Francesco "Pecco" Bagnaiak garaipena lortu du MotoGP mailan, Aragoiko Sari Nagusian. Marc Marquez bigarren izan da, eta Joan Mir hirugarren.
2021/08/19 - 23:03
Nafarroako Zirkuitua prest da Superbikeseko Munduko Txapelketako lasterketa hartzeko
Abuztuaren 20tik 22ra artean egingo da Superbikes mailako Munduko Txapelketako lasterketa Nafarroako Zirkuituan. Dena prest dago ostiral honetan motorrak asfalto gainean ibiltzen hasteko.
2021/08/16 - 12:02
Brad Binderrek (KTM) ezustekoa eman du
Binder azkarrena izan da euriaren agerpenari esker Austriako Sari Nagusian; Marc Marquezek erorikoa izan du eta podiumetik at geratu da.
2021/08/05 - 20:10
Valentino Rossik erretiroa hartuko du denboraldia amaitzean
Italiarrak bederatzi aldiz irabazi du munduko txapelketak, horietariko zazpi kategoria nagusian. Bere hurrengo erronkak auto-gidaria izatea da eta MotoGPko talde berri baten jabea izatea dira.
2021/07/13 - 22:11
Iker Vicenteren eta Jonathan Rearen arteko erronka Nafarroako Zirkuituan
Nafarroako Zirkuituak Superbikeko Munduko Txapelketako lasterketa hartuko du abuztuaren 22an. Aizkorako munduko txapeldunordeak eta 6 aldiz Superbikeko txapelduna izan denak erronka antolatu dute. Vicentek enbor bat moztu behar du Reak itzuli bat ematen duen artean. Nork irabaziko du?
2021/07/06 - 14:22
Australian, lasterketarik ez
Australian jokatu behar ziren Bat Formulako eta Motoziklismoko lasterketak bertan behera geratu dira koronabirusaren pandemiagatik.
2021/07/06 - 01:12
Ander Valentin Espainiako Txapelketa irabazteko atarian izan da
Ander Valentin moto-kroseko pilotu nafarra azken hatsera arte lehiatu da Espainiako txapeldun izateko aukerari eusteko; aitzitik, azkenerako txapeldunorde izan da.
2021/06/25 - 21:46
Marc Marquezen eroriko latza Herbehereetako Sari Nagusiko entrenamenduetan
Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) erorikoa izan du Asseneko zirkuituan egindako entrenamendu libreetako bigarren saioan. Kataluniarra onik atera da.
2021/06/20 - 20:03
Marc Marquez garaipenen bidera bueltatu da 581 egun geroago
Marc Marquezek MotoGPko Alemaniako Sari Nagusia irabazi du Sachsentingeko zirkuituan, Miguel Oliveira portugaldarraren eta Fabio Quartararo frantziarraren aurretik.
2021/06/06 - 21:57
Miguel Oliveira izan da azkarrena Kataluniako Sari Nagusian
Portugaldarra jaun eta jabe izan da MotoGPn. Moto2n, berriz, Remy Gardner australiarra gailendu da, eta Moto3n, Sergio Garcia Dols.
2021/05/30 - 23:17
Quartararo, Gardner eta Foggia irabazle egunik tristeenean
Fabio Quartararo frantziarrak (Yamaha), Remy Gardner ustraliarrak (Kalex) eta Dennis Foggia italiarrak (Honda) irabazi dute Italiako Sari Nagusiko egunik tristeenean, Jason Dupasquier gidariaren heriotzaren ezagutu baita.
2021/05/30 - 15:09
Jason Dupasquier Moto3ko gidaria hil da
Istripu larria izan zuen larunbatean, Italiako Sari Nagusirako sailkatzeko saioan.
2021/05/17 - 10:51
Millerren garaipena eta Marc Marquezen erorikoa Lemansen
Jack Miller (Ducati Desmosedici GP21) australiarrak erdietsi zuen garaipena Frantziako Sari Nagusian. Johann Zarcok eta Fabio Quartararok bigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren.
2021/05/03 - 11:02
Jack Millerrek bere lehen garaipena erdietsi zuen
Jack Millerrek (Ducati Desmosedici GP21) Fabio Quartararoren (Yamaha) akatsei esker irabaztea lortu zuen Jerezeko Angel Nieto zirkuituan. Marc Marquezek lurrean amitu zuen.
2021/04/27 - 16:11
Ander Valentin, Espainiako Txapelketarako lehian
Ander Valentin moto-kros pilotuarekin izan da EITB. Erronka nagusia Espainiako Txapelketa da gaur egun.
2021/04/18 - 21:55
Quartararo, Fernandez eta Acosta nagusi, Portimaoko zirkuituan
Fabio Quartararo (Yamaha YZR M 1), Raul Fernandez (Kalex) eta Pedro Acosta (KTM) gailendu dira Portugaleko Sari Nagusiko hiru lasterketetan.
2021/04/05 - 00:33
Quartararoren lehenengo garaipena denboraldian
Fabio Quartararo frantsesak (Yamaha YZR M 1) denboraldiaren lehen garaipena lortu du MotoGPko Dohako Sari Nagusian.
2021/03/25 - 19:27
Dena prest motoziklismoko Munduko Txapelketei hasiera emateko
Martxoaren 28an Qatarren hasiko dira MotoGP, Moto2 eta Moto3 mailetako Mundialak.