Motoziklismoa
2013/05/17 - 21:54
Efren Vazquezek lepauztaia hautsi du, Le Mansen
Bilboko gidariak eroriko gogorra izan du Frantziako zirkuituan, eta ebakuntza egin beharko diote. "Haustura ez da garbia izan, eta gunea konplikatua da", adierazi du bere taldeak.
2013/04/22 - 10:42
Marc Marquez, MotoGPn nagusi
Pilotu katalanak Dani Pedrosa eta Jorge Lorenzo gainditu ditu, hurrenez hurren. Moto3-n, Efren Vazquez bilbotarra hamalaugarren postuan sailkatu da.
2013/04/08 - 11:09
Jorge Lorenzok irabazi du denboraldiko aurreneko proba
Rossi izan da bigarren eta, Marc Marquez hirugarren. Moto2ko mailan, Pol Espargaro izan da azkarrena, eta Moto3-n Luis Salomek irabazi du. Efren Vazquezek hamargarren postuan bukatu du.
2013/04/05 - 23:29
Asteburu honetan hasiko da motoziklismoko denboraldia
Marc Marquez izan da onena MotoGPko aurreneko entrenamendu libreetan. Moto3ko mailan, bosgarren sailkatu da Efren Vazquez.
2013/01/17 - 21:02
Verhoeven (Yamaha) holandarrak hamabigarren etapa irabazi du
Frans Verhoeven (Yamaha) Holandako gidariak Dakarreko hamabigarren etapa irabazi du motoetan. Gaurko etapak Argentinako Fiambala eta Txileko Copiapo lotu ditu.
2013/01/11 - 18:12
Thomas Bourgin pilotu frantziarra hil da, Dakarrean
Bourginen autoak Txileko Polizia patruilari batekin talka egin du, eta medikuek ezin izan dute haren bizitza salbatzeko ezer egin.
2012/11/11 - 17:38
Munduko motoziklismo txapelketako sailkapenak
MotoGPko, moto2ko eta Moto3ko sailkapenak.
2012/11/09 - 22:11
Mahindra taldean arituko da Efren Vazquez
Fitxaketa "aukera ona" dela adierazi du pilotuak, eta 2013. urterako duten proiektua "anbizio handikoa" dela aitortu du.
2012/10/28 - 15:28
Jorge Lorenzo munduko txapeldun izendatu da Moto GP mailan
Yamahako pilotua bigarren izan da Stonerrek irabazi duen Australiako Sari Nagusian. Pedrosa erori egin da, eta ez du lasterketa bukatu. Moto2 mailan Marc Marquezek irabazi du munduko txapelketa.
2012/10/27 - 14:06
Efren Vazquez, hirugarren Moto3n eta 'pole'a Stonerrentzat MotoGPn
Euskal pilotuak hirugarren postuan bukatu du Australiako Sari Nagusiko entrenamendu ofiziala. Casey Stoner nagusi izan da maila gorenean Lorenzoren (bigarren) eta Pedrosaren (hirugarren) aurretik.
2012/10/13 - 13:23
Japoniako S.N.: Jorge Lorenzorentzat 'pole'a
Yamahakoa Pedrosa eta Crutchlow pilotuen aurretik sailkatu da. Moto3-n, Efren Vazquez bilbotarrak bederatzigarren bukatu du.
2012/07/15 - 18:09
Jorge Lorenzok denboraldiko bere bosgarren garaipena lortu du
Yamaha taldeko gidariak Dani Pedrosa eta Andrea Dovizioso aise gainditu ditu. Moto3 mailan, Maverick Viñales espainiarrak irabazi du Mugelloko proba.
2012/07/14 - 18:00
Dani Pedrosa Mugelloko zirkuituan azkarrena izan da
Honda taldeko gidari espainiarrak Jorge Lorenzo eta Hector Barbera gainditu ditu. Moto3 mailan Viñalesek 'pole'a lortu du eta Efren Vazquez laugarren postutik irtengo da.
2012/07/07 - 17:39
Casey Stonerrek Sachsenringeko zirkuituan 'pole'a lortu du
Australiako gidariak Ben Spies eta Dani Pedrosa gainditu ditu. Moto3 mailan Sandro Cortese alemaniarrak 'pole'a lortu du, eta Efren Vazquez hamalaugarren izan da.
2012/04/28 - 18:46
Pedrosari aurreneko duelua irabazi dio Lorenzok eta 'pole'a lortu du
Marc Marquezek (Suter) denborarik onena lortu du Moto 2n eta Alex Rinsek (Suter Honda) gauza bera egin du Moto 3n. Efren Vazquez hamaikagarren sailkatu da.
2012/04/09 - 16:34
Jorge Lorenzok garaipenarekin ekin dio denboraldiari
Dani Pedrosa izan zen bigarren eta Casey Stoner, hirugarren. Moto2 mailan Marc Marquezek irabazi zuen lasterketa eta Moto3 mailan Maverick Viñales izan zen irabazlea. Efren Vazquez 16. izan zen.
2012/04/08 - 13:19
Jorge Lorenzok lortu du 'pole'a Losaileko zirkuituan
Yamaha taldeko pilotu espainiarra izan da azkarrena entrenamendu ofizialetan. Stoner izan da bigarren eta Crutchlow, hirugarren. Moto3 mailan Efrén Vazquez euskal pilotuak 21. postuan bukatu zuen.
2012/01/15 - 17:46
Despres motoetan eta Peterhansel autoetan, Dakarreko txapeldunak
Lehengoarentzat laugarren titulua da rally honetan eta auto gidari frantziarrak bere hamargarren Dakarra irabazi du.
2012/01/02 - 19:58
Marc Comak bigarren etapa irabazi du eta lidergoan jarri da
Minutu bat eta 18 segundo atera dizkio bigarren izan den Ciryl Despres frantziarrari. Joan Barreda espainiarrak eskuratu du hirugarren postua.
2012/01/01 - 15:02
Francisco 'Chaleco' Lopez txiletarrak irabazi du Dakarreko lehen etapa
Francisco 'Chaleco' Lopez moto gidaria izan da Dakar 2012ko aurreneko etapako irabazlea, Mar del Plata eta Santa Rosa arteko ibilbidean gailenduz.