Motoziklismoa
2014/10/19 - 18:12
Rossi nagusitu da Australian
Marc Marquezek erorikoa izan du eta ezin izan du proba bukatu. Efren Vazquez bizkaitarrak laugarren bukatu du Moto3ko mailan.
2014/10/19 - 15:11
Efren laugarrena izan da, eta Rossik denboraldiko bigarrena lortu du
Efren Vazquez 44 milarenera helmugaratu, eta 4. gelditu da Australiako Sari Nagusiko Moto3ko lasterketan. Moto GPn, Rossik denboraldiko bigarren garaipena lortu du, Marquezen erorikoa aprobetxatuta.
2014/10/13 - 16:31
Marc Marquez mito berria
21 urte eta lau titulu, bi jarraian GP edo maila nagusian. Marc Marquezek mitoen bidea hartu du eta motoen historian bere lekua du dagoeneko. Cerverakoa da gaur egun mundialeo piloturik onena.
2014/10/12 - 16:11
Marc Marquez, bigarrenez jarraian Munduko Txapeldun
Marc Marquezek gaur bigarren amaitu du Japoniako Sari Nagusian, eta emaitza hori nahikoa izan du bigarrenez jarraian txapeldun irteteko Moto GPn. Efren Vazquez bigarren izan da Moto 3n.
2014/10/12 - 13:23
Efren Vazquez, bigarren
Alex Marquezek erdietsi zuen garaipena Japonian; pilotu bilbotarra bigarren tokian heldu zen.
2014/10/12 - 11:53
Marc Marquez, munduko txapeldun
Jorge Lorenzok eskuratu zuen garaipena Japonian, eta Marquezek txapelketa, bigarren eginda.
2014/09/14 - 19:12
Rossik denboraldiko bere aurreneko garaipena erdietsi du, San Marinon
Marc Marquez sailkapen nagusiko liderrak erorikoa izan du 10. itzulian, eta 16. postuan bukatu du proba.
2014/08/17 - 18:14
Pedrosa garaile Brnon eta Marquez, podiumetik at
Daniel Pedrosak irabazi du Txekiar Errpublikako Sari Nagusia. Jorge Lorenzo bigarren izan da, eta Rossi hirugarren. Marc Marquezek laugarren postuan bukatu du lasterketa.
2014/08/11 - 21:57
Bizkaiko Foru Aldundiak Efren Vazquez zoriondu du
Pilotu bilbotarrak Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi zuen Moto3 mailan eta Aldundiak ohar baten bitartez zoriondu nahi izan du.
2014/08/10 - 22:21
Efren Vazquez: 'Oso pozik nago, hemen ezin genuen kale egin'
Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi ostean, oso pozik azaldu da pilotu bizkaitarra. Moto3 mailako sailkapen nagusian bigarren postuan dagoen arren, "garaipen honetaz gozatu" nahi du.
2014/08/10 - 21:38
Efren Vazquezek euskal motoziklismoa maila gorenean kokatu du
Bilboko pilotuak Indianapoliseko Sari Nagusia irabazi du, eta euskal motoziklismoa podiumaren gorenean jarri du. 25 urte pasatu dira Herri Torrontegik Brnon lortutako garaipenetik.
2014/08/10 - 20:24
Efren Vazquezek garaipen historikoa lortu du Indianapolisen
Moto3 mailako Honda taldeko pilotu bizkaitarrak bere lehen Sari Nagusia irabazi du. Erakustaldia eman du Indianapolisen eta helmugako marran gainditu du Fenati italiarra.
2014/07/13 - 19:35
Marc Marquezek bikain jarraitzen du
Alemaniako Sari Nagusia irabazi du, Dani Pedrosaren eta Jorge Lorenzoren aurretik, eta jarraian bere bederatzigarren garaipena erdietsi du.
2014/06/17 - 14:35
Efren Vazquez: 'Berriz lehenengo Honda izatea erronka bat da'
Efren Vazquez pilotoa, Kataluniako Sari Handian hirugarren helmugaratu ostean, Moto3ko sailkapen orokorreko hirugarren postuan sartu zen. (Jatorrizkoa gazteleraz).
2014/06/17 - 00:06
Efren Vazquez Bilbon izan da zale eta babesleekin
Kataluniako Sari Nagusian hirugarren postua lortu ondoren, Efren Vazquez sailkapen nagusiko hirugarren tokian dago orain. Bartzelonatik bueltan, Bilbon izan da zaleekin eta babesleekin egoteko.
2014/06/10 - 17:28
Efren Vazquez: 'Montmelon irabaztea edo podiuma egitea dut helburu'
Azken bi lasterketetan ezusteak izan ondoren, Kataluniako Sari Nagusian, denboraldiko zazpigarren lasterketan irabaztea edo podiuma egitea du helburu Efren Vazquez pilotu bilbotarrak.
2014/06/01 - 17:13
Marquezek Lorenzo gainditu du, amaiera ikusgarrian
Moto3n, Efren Vazquez euskaldunak hamabigarren bukatu du.
2014/04/13 - 21:08
Efren Vazquez, hirugarren Ameriketako Sari Nagusian
Azken unera arte garaipena lortzen saiatu da bizkaitarra, baina azkenean hirugarren helmugaratu da. Millerrek irabazi du proba.
2014/03/05 - 20:01
Alex Mariñelarena eragindako komatik esnatu dute
Moto2ko gidariak, koman istripu batean izandako zauriak hobeto artatzeko, mugimendua berreskuratu du beso eta hanketan.
2014/02/28 - 23:02
Alex Mariñelarena moto gidaria koman dago
Istripua izan zuen atzo Alex Mariñelarena nafarrak, eta eroriaren osteko lesioak hobeto aztertzeko eragin diote koma.