MotoGP
2018/04/09 - 15:34
Marquez-Rossiren arteko istripua eta Cal Crutchlow garaile Argentinan
Antolatzaileek Marc Márquez (Repsol Honda) zigortu zuten 30 segundorekin Valentino Rossirekin (Yamaha1) Argentinako Sari Nagusian izandako istripuagatik.
2017/11/12 - 22:59
Marc Marquez, MotoGP mailako munduko txapeldun
Kataluniako pilotua hirugarren izan da Valentziako Sari Nagusian eta maila goreneko bere laugarren munduko txapelketa irabazi du. Dani Pedrosak irabazi du lasterketa.
2017/11/12 - 18:24
Marc Marquez laugarrenez izendatu da txapeldun MotoGP mailan
Hondako pilotua hirugarren izan da Daniel Pedrosak irabazi duen Valentziako Sari Nagusian. Marquezek laugarrenez irabazi du motoziklismoaren maila goreneko mundiala.
2017/10/29 - 14:59
Doviziosok garaipena lortu du Malaysian eta titulua Valentzian erabakiko da
Andrea Doviziosok (Ducati) irabazi du Malaysiako Sari Nagusia. Marquez (Honda) laugarren izan da. Jorge Lorenzok (Ducati) bigarren postua lortu du, eta Johan Zarcok (Yamaha) hirugarrena.
2017/10/22 - 15:37
Marc Marquezek irabazi du Australiako Sari Nagusia eta oso gertu du titulua
Repsol Honda taldeko pilotua nagusitu da Australian. Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) bigarren izan da, eta Maverick Viñales (Yamaha YZR M 1), hirugarren.
2017/09/24 - 20:32
Marquezek irabazi du Aragoiko Sari Nagusia
Marc Marquez (Honda) nagusitu da Alcañizeko Motorland zirkuituan. Dani Pedrosa (Honda) izan da bigarren eta Jorge Lorenzo (Ducati), hirugarren.
2017/08/27 - 23:50
Doviziosok irabazi du Britainia Handiko Sari Nagusia eta lider berria da
Maverick Viñales bigarren izan da, eta Vanetino Rossi, hirugarren. Marc Marquezek ez du lasterketa amaitu, motorra hautsi zaiolako.
2017/06/25 - 16:49
Rossik irabazi du Holandako Sari Nagusia
Valentino Rossik bere lehen garaipena lortu 2017an Asseneko zirkuituan. Petrucci izan da bigarren eta Marquez hirugarren. Dovizioso da Munduko Txapelketako lider berria.
2017/06/11 - 20:57
Doviziosok irabazi du Kataluniako Sari Nagusia
Andrea Doviziosok (Ducati) bigarren garaipena jarraan lortu du MotoGP mailan. Marc Marquez bigarren izan da, eta Pedrosa hirugarren. Viñales, Mundialeko liderra, hamargarren izan da.
2017/06/11 - 18:26
Doviziosok lortu du garaipena Kataluniako Sari Nagusian
Ducati taldeko pilotu italiarra izan da onena Montmeloko zirkuituan. Marquez bigarren izan da, eta Pedrosa hirugarren. Viñales hamargarren izan da, baina Mundialeko lider mantentzen da.
2017/06/04 - 19:24
Dovizioso, irabazle Italiako Sari Nagusian
Andrea Dovizioso italiarrak irabazi du bere herrialdean egin den Sari Nagusia. Onena izan da Mugelloko zirkuituan. Viñales bigarren izan da eta Petruccik bukatu du hirugarren.
2017/06/04 - 17:12
Doviziosok garaipena lortu du Mugellon
Ducatiko pilotu italiarrak irabazi du Italiako Sari Nagusia. Viñales izan da bigarren eta Petruccik eskuratu du hirugarren postua. Rossik laugarren postuan bukatu du, eta Marquez seigarren izan da.
2017/05/07 - 21:36
Pedrosak irabazi du Espainiako Sari Nagusia; Marquez eta Lorenzo, podiumean
Daniel Pedrosak (Repsol Honda RC 213 V) irabazi du Xerezeko zirkuituan egin den lasterketa. Marc Marquez izan da bigarren eta Jorge Lorenzo (Ducati Desmosedici GP17) hirugarren.
2017/04/10 - 00:21
Viñalesek erakustaldia eman eta garaipena lortu du Argentinan
Maverick Viñalesek (Yamaha) bitik bi garaipen lortu ditu denboraldi honetan MotoGP mailan. Argentinako Sari Nagusia irabazi du. Rossi izan da bigarren eta Crutchlow, hirugarren.
2016/11/13 - 19:23
Jorge Lorenzok irabazi du denboraldiko azken Sari Nagusia
Mallorcako pilotuak garaipena lortu du Valentzian eta agur esan dio Yamaha taldeari. Marc Marquez munduko txapelduna izan da bigarren eta Andrea Iannone, hirugarren.
2016/11/13 - 16:27
Jorge Lorenzok irabazi du denboraldiko azken lasterketa
Baleareetako pilotua izan da nagusi Valentziako Sari Nagusian eta garaipena lortuta esan dio agur Yamaha taldeari. Lasterketan, Marquez izan da bigarren eta Iannone, hirugarren.
2016/10/30 - 23:10
Doviziosok irabazi du Malaysiako Sari Nagusia
Andrea Dovizioso ¡zan da irabazle MotoGP mailako lasterketan. Valentino Rossi bigarren izan da, eta Jorge Lorenzo, hirugarren. Marc Marquezek erorikoa izan du, ta hamaikagarren izan da.
2016/09/04 - 21:41
Bazen eta Pol Espargaroren istripu ikaragarria Silverstonen
Ingalaterrako Sari Nagusiko MotoGP mailako lasterketan gertatu da. Lasterketa gelditu eta berriro hasi behar izan da. Larriagoa izan zitekeen.
2016/06/27 - 01:55
Millerrek ezustekoa eman eta Herbeheretako Sari Nagusia irabazi du
Australiarra izan da onena Assenen. Marc Marquez bigarren izan da, eta Scott Redding, hirugarren. Valentino Rossi erori egin da, eta Lorenzok 10. postuan bukatu du.
2016/06/06 - 00:08
Rossik irabazi du Kataluniako Sari Nagusia
Valentino Rossi izan da onena Montmeloko zirkuituan. Marc Marquez bigarren izan da, eta Dani Pedrosa hirugarren. Iannonek aurretik eraman du Lorenzo, lurrera bota eta lidergoa galarazi dio.