MotoGP
2021/04/05 - 00:33
Quartararoren lehenengo garaipena denboraldian
Fabio Quartararo frantsesak (Yamaha YZR M 1) denboraldiaren lehen garaipena lortu du MotoGPko Dohako Sari Nagusian.
2021/03/25 - 19:27
Dena prest motoziklismoko Munduko Txapelketei hasiera emateko
Martxoaren 28an Qatarren hasiko dira MotoGP, Moto2 eta Moto3 mailetako Mundialak.
2021/03/24 - 11:17
MotoGP-ko egutegi eta lasterketa guztiak
Martxoaren 28an hasiko da Qatarreko Losail zirkuituan eta azaroaren 14an amaitu Valentziako Ricardo Tormo Cheste.
2020/11/10 - 20:22
Kirol Arbitrajeko Auzitegiak lau urteko zigorra ezarri dio Iannoneri
Andrea Iannonek ezingo du MotoGP mailako Munduko Txapelketan parte hartu 2023ko abenduaren 17ra arte. Pilotu italiarrak positiboa eman zuen destranolona esteroideagatik.
2020/11/10 - 17:28
Marc Marquezek ez du Munduko Txapelketan parte hartuko 2021era arte
"Denboraldi honetan gehiago ez lehiatzea erabaki dut. Datorren urtean itzultzea dela onena uste dugu", adierazi du pilotu kataluniarrak "twitter" sare sozialean.
2020/11/09 - 00:23
Joan Mirrek Europako Sari Nagusia irabazi du
Joan Mirrek Europako Sari Nagusia irabazi du MotoGP kategorian eta Munduko Txapelketa lortzetik gertuago dago. Marco Bezzechi irabazi du Moto2n eta Raul Fernandez Moto3n.
2020/10/25 - 20:00
Morbidelli, Lowes eta Masiá gailendu dira Terueleko Sari Nagusian
Morbidelli jaun eta jabe izan da MotoGPko lasterketan, Lowes bere aurkariak baino askoz gehiago izan da eta Masiak bigarren garaipena jarraian lortu du.
2020/10/19 - 15:01
Alex Rinsen garaipena Motorlandeko zirkuituan
Garaipen handia lortu zuen MotoGP mailan; Alex Marquezek bigarren postu ikusgarria lortu zuen eta Joan Mir hirugarren postuarekin sailkapeneko lehen postura igo egin zen.
2020/10/17 - 22:16
Quartararo, ospitaletik MotoGPko 'pole'ra, Aragoiko Sari Nagusian
Frantziarrak eroriko gogorra izan du hirugarren entrenamendu libreetan. Ospitalera eraman dute, hausturarik ez duela konfirmatu eta Q1ean lehiatzeko itzuli da, denbora onena egiteko.
2020/10/14 - 13:49
Chesteko bi lasterketak ateak itxita jokatuko dira
1.500 pertsona inguru, tartean, pilotuek, taldeetako eta antolakuntzako langileek, eratuko dute burbuila Chesten bertan.
2020/10/12 - 14:03
Petrucci, Lowes eta Vietti garaile, Frantziako Sari Nagusian
Danilo Petrucci izan da azkarrena MotoGP kategoriako lasterketan Alex Marquezen eta Pol Espargaroren aurretik.
2020/09/21 - 11:49
Maverick Viñalesen lehen garaipena
MotoGPko Emilia Romagnako Sari Nagusian Maverick Viñalesen (Yamaha YZR M 1) lehen garaipena ikusi zen, ondoren, Joan Mir (Suzuki) eta Pol Espargaró (KTM RC 16) geratu ziren, hurrenez hurren.
2020/08/23 - 21:32
Maverick Viñalesen ustekabekoa eta Oliveiraren garaipen historikoa
Maverick Viñalesek bere Yamahatik jauzi egin behar izan du 200 km/h abiaduran freno barik geratu dela konturatzean.
2020/08/22 - 19:47
Marc Marquezek bi edo hiru hilabete emango ditu lasterketetan parte hartu gabe
MotoGP mailako egungo munduko txapelduna den pilotu kataluniarrak ia agur esan dio denboraldiari besoko lesioaren ondorioz. "Ez da itzuliko ehuneko ehunean egon arte", adierazi du HRC taldeak.
2020/08/16 - 22:07
Istripu ikusgarria izan da Austriako Sari Nagusian
Johann Zarco eta Franco Morbidelli gidarien gurpilek elkar ukitu dute eta bi motorrak hegaz atera dira Maverick Viñalesen eta Valentino Rossiren gainetik.
2020/08/09 - 19:48
Binder, nagusi Txekiar Errepublikako Sari Nagusian
Brad Binderrek bere lehen garaipena eskuratu du MotoGP mailan, Brnoko zirkuituan Txekiar Errepublikako Sari Nagusia irabazita. Franco Morbicelli izan da bigarren eta Johann Zarco hirugarren.
2020/07/31 - 23:30
Tailandia, Malaysia eta Argentinako lasterketak bertan behera geratu dira
Tailandia, Malasia eta Argentinako Sari Nagusiak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Hala ere, abuztuaren 10ean beste lasterketa bat aurkeztuko dute.
2020/07/25 - 19:05
Azkenean, Marquez ez da igandean Jerezen lehiatuko
Asteartean ebakuntza egin zioten igandean izandako erorikoaren ondoren eta ostegunean medikuek lehiatzeko baimena eman zioten. FP3an eta FP4an aritu da, baina Q1ean ezin izan du jarraitu.
2020/07/23 - 12:48
Marc Marquez igandean berragertuko da, asteartean ebakuntza egin ostean
Pilotuak osasun azterketak gainditu ditu eta lehiatzeko baimena jaso du, besoan ebakuntza egin eta bi egunera.
2020/06/11 - 15:15
MotoGP txapelketa uztailaren 19an hasiko da
Jerezeko Angel Nieto zirkuituak hartuko ditu lehenengo bi lasterketek. Abenduaren 13an amaitu daiteke Sari Nagusi gehiago jokatzen badira.