Mikel Urrutikoetxea
2021/12/11 - 14:01
Irribarria-Rezusta bikoteak sendo jarraitzen du (15-22)
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak Urrutikoetxea-Aranguren gainditu zuten Zeanurin jokatutako Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian.
2021/12/06 - 00:41
Urrutikoetxea eta Aranguren Peña eta Albisuri gailendu zaizkie (22-16)
Mikel Urrutikoetxeak eta Aitor Arangurenek Binakako Txapelketako bigarren puntua bereganatu dute Joan Ander Peña eta Jon Ander Albisuren aurka, Bilboko Bizkaia Frontoian jokatutako neurketan.
2021/12/01 - 20:06
Peña II.a-Albisu eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak, prest igandeko partidarako
Abenduaren 5ean, igandean, Peña II.a-Albisu eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak elkarren aurka ariko dira Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partidan. Asteazken honetan materiala aukeratu dute.
2021/11/27 - 16:12
Urrutikoetxea eta Aranguren 22-20 nagusitu zitzaizkien Jaka eta Mariezkurrenari
19-11 irabazten izan ondoren, urdinek 20ra berdindu zuten partida. Hala ere, azken bi tantoak gorrientzat izan ziren, Binakako Txapelketako lehen puntua eskuratuz. Jakak eta Mariezkurrenak garaipena ezagutu gabe jarraitzen dute.
2021/11/27 - 12:42
Urrutikoetxea eta Aranguren izan ziren partidako azken tantoen jabe
20 tantora berdinduta joan ostean, Urrutikoetxeak ezinezkoa zirudien pilota altxatu zuen eta Jakak ez zuen tantoa egiteko aukera aprobetxatu. Azken tantoa ere gorrientzat izan zen, Jakak irrist egin ostean.
2021/11/26 - 16:17
Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena, lehen garaipenaren bila
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia gaur hasiko da, Galdakaon. Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena bikoteek porrota jasan zuten aurreko asteburuan. Orain, garaipena nahi dute. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/24 - 18:34
Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, lehen garaipenaren bila Binakako Txapelketan
Lehen jardunaldian porrota jaso zuten Jaka-Mariezkurrena II.a eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteek. Bigarren jardunaldian lortu nahi dute lehen garaipena. Ostiralean Galdakaon jokatuko dute eta pilotak aukeratu dituzte jada.
2021/11/22 - 11:29
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.
2021/11/20 - 21:55
Laso-Imaz eta Rezusta-Irribarria bikoteek irabazi egin dute euren estreinaldian
Laso eta Imazek 9-22 azpiratu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren, Labriten; Bartzelonan, berriz, Rezusta eta Irribarria Altuna eta Martija baino gehiago izan dira (11-22).
2021/11/19 - 20:35
Abian da 2022ko EITB Pilotari Onena lehiaketa
Bozkatu Binakako Txapelketako jardunaldi bakoitzeko pilotaririk onenaren alde, eta parte hartu pilotako kamiseta baten zozketan.
2021/11/03 - 10:44
Oinatz Bengoetxeak ez du buruz buruko finala jokatuko
Leitzarrak ezkerreko eskua probatu nahi izan du gaur Bizkaia pilotalekuan, baina aurreneko pilotakadan min handia sumatu du hautsita duen hatzean, erakuslean. Urrutikoetxeak jokatuko du finala.
2021/11/02 - 11:54
Bengoetxeak ez du finala jokatuko; Urrutikoetxeak ordezkatuko du
Leitzako pilotaria ez da prest egongo final handia jokatzeko eta bere ordez Mikel Urrutikoetxea jokatuko du.
2021/11/02 - 11:09
Urrutikoetxea eta Bengoetxea, prest
Larunbatean Labriteko pilotalekuan nor baino nor ibiliko dira bi pilotariak finalaren bila. Pilota berdintsuak aukeratu dituzte norgehiagoka horretan erabiltzeko.
2021/11/02 - 11:08
Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI, finaleko txartelaren bila
Iruñeko Labriten dute hitzordua gaur arratsaldean. Mikel lehen aldiz aurten iritsi da 4 1/2-koaren finalaurrekora. Oinatzek banaka beti irabazi izan dio baina lanak eman nahi dizkio Zaratamarrak.
2021/11/02 - 10:55
Olaizola II-Urrutikoetxea, nagusi Bengoetxearen eta Untoriaren aurka
Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Binakako Txapelketak zortzigarren garaipena eskuratu dute Bengoetxea VI-Untoria bikoteari 22-11 irabazita.
2021/11/02 - 10:49
Olaizola-Urrutikoetxeak eta Bengoetxea-Untoriak abantaila hartu dute
Balio bikoitza duen puntua 2 bikoteentzat garaipen argiak lortu dituztelako Larunbatean Labriten irabazten duena finalean egon daiteke Eibaren hil ala biziko lehia Irujo-Rezusta/Artola-Albisurentzat
2021/10/30 - 13:13
Pilotariek zoruan botata amaitu dute, Olaizolak Oiartzunen jokatutako azken partidako tanto batean
Urrutikoetxea eta Aranguren txapapean, koadro erdiaren barruan, geratu dira markagailuan 20 eta 15ekoa jarri duen tantoan. Aurrean Olaizola eta Imaz izan dituzte.
2021/10/28 - 13:51
Irabazita zuen partida galdu du Bengoetxea VI-Begino bikoteak (22-21)
Urrutikoetxeak eta Beroizek bosgarren garaipena lortu dute Binakakoan, 17-11ko markagailua iraulita. Emozioa azkenera arte izan du partidak.
2021/10/28 - 13:42
Bengoetxea VI.ak 22-7 irabazi dio Urrutikoetxeari Labriten
Oinatz txapelketako partidarik onena jokatuta sailkatu da bigarrenez Buruz Buruko finalerako. Leitzarrak oso erritmo bizia jarri dio partidari lehenengo pilotakadatik eta ito egin du Urrutikoetxea.
2021/10/28 - 12:17
Urrutikoetxea, finalera Bengoetxeari irabazi ostean
Mikel Urrutikoetxeak 22-18 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Labriten jokatu duten Lau t'erdiko txapelketako finalerdia. Ondorioz, Zaratamoko pilotariak finalerako txartela lortu du.