Mikel Urrutikoetxea
2022/08/23 - 18:31
Anbotok bereganatu du Bizkaia Torneoa, Gorbeiaren aurkako hiru finaletatik bi irabazita
Faboritoak ziren eta Altunaren lesioak are faboritoago egin zituen. Lehenengo bi partidak irabazita, txapelketa bereganatu dute gorriek. Peña II.ak, Urrutikoetxeak, Mariezkurrena II.ak eta Alberdik osatu dute Anboto taldea. Gorbeia, berriz, Salaberriak, Dariok, Martijak eta Egiguren V.ak.
2022/08/14 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, finalerdietatik gertuago Urrutikoetxea eta Rezustari irabazita (16-22)
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a partidaren lehen zatian erraz nagusitu dira. Baina, akatsek zein Urrutiren jokoak gorriak bi tantora hurbildu ditu. Hala ere, gorriek jokoa hobetzea ez da nahikoa izan partida irabazteko.
2022/07/31 - 22:55
Jaka eta Zabaleta bikotea playoffetarako sailkatu da, 22 eta 20 irabazita
Jakak eta Zabaletak 22 eta 20 garaitu dituzte Urrutikoetxea eta Rezusta CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko azken partidan.
2022/07/26 - 13:19
Altunaren eta Imazen bigarren garaipena irabazi gabe dauden Urrutikoetxearen eta Rezustaren aurka (15-22)
Altuna eta Imazek 22-15 irabazi zieten Urrutikoetxea eta Rezustari; hartara, CaixaBank Masterseko ligaxkako lidergoan jarri dira Irribarria eta Albisurekin berdinduta.
2022/07/09 - 23:57
Altuna III.ak eta Rezustak garaipena lortu dute Urrutikoetxea-Imaz bikotearen aurka (22-20)
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak garaipena lortu dute Mikel Urrutikoetxearen eta Ander Imazen aurka, 22-20ko emaitzarekin, San Fermin Torneoan. Urrutikoetxeak eta Imazek agur esan diote txapelketari.
2022/07/08 - 18:24
Irribarria eta Zabaleta, nagusi San Fermin Torneoaren binakako txapelketako estreinakoan
Iruñeko Labrit frontoian, Irribarria-Zabaleta bikoteak 22-21 irabazi du torneoaren lehenengo partida. Urrutikoetxea eta Imaz aurkariek jardun ona izan dute, baina ez da nahikoa izan norgehiagokoa bereganatzeko.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/06/26 - 23:07
Peña II.ak mendean hartu du Urrutikoetxea eta finalerdietara pasa da (22-20)
Urrutikoetxeak gogor jokatu du eta ez dio erraz jarri Peñari Sanfermin Txapelketan aurrera egiteko txartela lortzea. Orain, Peñak Laso eta Artolaren arteko norgehiagokari itxaron beharko dio aurkaria ezagutzeko.
2022/06/18 - 23:47
Anboto taldea, Bizkaia Torneoko finalera
Zierbenan Bizkaia Torneoko lehen finalerdia jokatu da eta Anboto 2-1 nagusitu da Solluberen aurka. Laso-Imaz bikoteak 22-13 galdu du Urrutikoetxea eta Mariezkurrenaren aurka, Agirrek tanto bakarra baino ez du lortu Peña II.aren aurka eta Bakaikoak 18-7 irabazi dio Alberdiri.
2022/06/11 - 23:36
Anbotok Kolitza kanporatu du Bizkaia Torneoan
Gallartan, taldekako Bizkaia Torneoa hasi da. Anboto taldea nagusitu da hiru partidetan (3-0). 4 t’erdian, Peñak 18-14 irabazi dio Artolari. Binaka, Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak 22-17 Jaka eta Albisuri. Buruz burukoan, Alberdik 18-12 irabazi dio Zubizarretari. Kolitza taldea kanporatuta dago.
2022/06/03 - 23:28
Aimar Morgaetxebarriak uztailaren 16an egingo du debuta Baikorekin
Bere jaioterrian jardungo du Unai Lasorekin bikotea osatuz, eta Urrutikoetxea eta Elizegi izango ditu aurkari.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/15 - 22:16
Dariok nagusitasunez kanporatu du Mikel Urrutikoetxea 2015eko txapelduna (5-22)
Bizkaitarra 2 eta 1 aurreratu da markagailuan baina hortik aurrera errioxarrak 17 tanto egin dizkio jarraian. Urrutikoetxeak gaixorik eman ditu aurreko egunak eta horrek eragina izan du bere errendimenduan.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2022/04/04 - 02:41
2022ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2022/03/20 - 20:11
2022ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean geratzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala.
2022/02/19 - 22:10
Ezkurdia eta Tolosa play-offetara sailkatu dira, Urrutikoetxea eta Arangureni irabazita (20-22)
Ezkurdia-Tolosa eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteek hil ala biziko neurketa zuten elkarren aurka, eta Aspeko bikoteak atera du neurketa aurrera. Hartara, play-offetan izango dira; Baikokoak, aldiz, txapelketatik kanpo geratu dira.