Mikel Lopetegi Urra
2026/01/06 - 14:04
Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi "Urra", nagusi "Harri Herri" saioko neguko finalean
Bi harri-jasotzaile zarauztarrak gailendu dira Aian jokatutako "Harri Herri" saioaren neguko finalean. Biak oso pozik geratu dira emaitzarekin, baita urtea txapela jantzita hastearekin ere.
2025/11/09 - 19:01
Urra eta Maddi Gesalaga nagusi, Harri Txikien eta Kintopekoen Euskal Herriko txapelketan
Mikel Lopetegi "Urra"k irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien txapelketa, zazpigarrenez, guztira 12.750 kilo jasota. Maddi Gesalagak, berriz, bigarren urtez jarraian jantzi du Kintopekoen txapela, marka guztiak hautsita guztira 3.900 kilo jasota.
2025/04/22 - 01:30
Mikel Lopetegi 'Urra' eta Imanol Royo: ''Erritmoa gogorra egin zaigu, beraiek izugarri jaso dute''
Bi harri-jasotzaileek finalerako txartela eman diote Laukariz taldeari, Igeldo taldeko bi aurkariak harri baldarrarekin izandako azken lehian gaindituta.
2024/08/21 - 12:09
Urra, Igeldoko Harriaren errekor berriaren jabe
Mikel Lopetegi 'Urra'k Goenatxo II.ak Igeldoko Harriarekin 2002an egin zuen marka hautsi zuen larunbatean. Harri-jasotzaile zarauztarra pozarren da harriari 20 altxaldi eman zizkiolako, marka jasoaldi batean hobetuta.
2024/05/14 - 02:49
Urra: ''Ondo moldatu gara, eta erritmoa ondo eraman dugu hasieratik bukaerara''
Mikel Lopetegi "Urra"k eta Aimar Galarragak ordezkatu dute Igeldo harri baldarrari heltzeko garaian. 22 altxaldi eman dizkiote harriari, euren aurkariek baino hiru gehiago.
2024/05/07 - 01:10
Mikel Lopetegi ''Urra'' eta Izeta IV.a: ''Biak ondo hasi gara eta lan polita egin dugu''
Mikel Lopetegik eta Hodei Iruretagoienak finalerako txartela eman diote Igeldo taldeari, harri baldarrarekin egindako lanari esker. Finalean Albizuri taldea izango dute aurkari.
2024/05/06 - 22:55
Mikel Lopetegi ''Urra'' gipuzkoarrak marka berria ezarri du, 24 jasoaldirekin
Gipuzkoarra, sei aldiz Euskal Herriko txapeldun harri txikiekin, bikain aritu da 125 kiloko zilindro zaharrarekin eta 24 jasoaldi egin ditu, bi minututajn, 2020an lortutako 22 jasoaldiko marka onduta.
2023/10/01 - 17:22
Gisasola eta ''Urra'' hirugarrenez nagusi Bi Harri txapelketan
Emakumezkoetan, Ainitze Zumetak eta Karmele Gisasolak lehia polita izan zuten. Gisasolak 41 jasoaldi eman zizkien 63 eta 51 kiloko harriei, eta garaile izan zen. Gizonezkoetan, berriz, Mikel Lopetegi "Urra" eta Paulo Azpiazu lahiatu ziren. "Urra" izan zen txapeldun.
2022/08/19 - 19:50
Mikel Lopetegi ''Urra''k bosgarren txapela irabazi du Gernikan
"Urra"k marka guztiak hautsi ditu; aurreko errekorrean baino ia 600 kilo gehiago altxa ditu. Igandean, 15:45ean, Euskal Herriko Txapelketa eskainiko dugu ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/19 - 17:58
Mikel Lopetegi "Urra", laugarrenez txapeldun harri txikiekin
Mikel Lopetegi “Urra”k irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa. Gernikan jokatu den finalean nagusitu da. Guztira 12.165,55 kilo jaso ditu. Xabat Olaizolak egin du bigarren, 10.350 kilo altxatuta. Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” Olaizolarengandik 75 kilora gelditu da.