Mikel Landa Meana
2023/07/05 - 00:18
Philipsenen bigarren garaipena, Pirinioen bezperan
Belgikarrak bigarren garaipena jarraian lortu du 2023ko Frantziako Tourrean. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/04 - 21:13
Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Laruns (162,7 km)
Goizegi izango da etapako irabazlea Tourreko lider iraunkor izendatzeko, baina baten bat atzean geratzen bada, agur esan diezaioke bere aukerei.
2023/07/03 - 23:13
Jasper Philipsen garaile Baionan, aurtengo Tourreko lehen esprint handian
Bigarren Phil Bauhaus izan da, eta hirugarren Caleb Ewan. Adam Yatesek sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du, hirugarren egunez jarraian.
2023/07/03 - 21:57
Tourreko 3. etapako protagonisten hitzak, Baionako helmugan
Mikel Landa, Gorka eta Jon Izagirre, Alex Aranburu eta Pello Bilbao txirrindulariek 3. etapa nola bizi izan duten kontatu dute Baionako helmugan.
2023/07/03 - 21:37
Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)
Etapa laua da, mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa. Horrenbestez, trantsiziozko eguna izan liteke, kontuan izanik tropelak biharamunean igo beharko dituela 2023ko Tourreko lehen mendate handiak.
2023/07/03 - 20:27
2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroak, Philipsenen garaipenarekin
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko lehen esprint handia, Amorebieta-Etxanon hasi eta Baionan amaitu den etapan.
2023/07/02 - 19:53
2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen azken kilometroak, Lafayren garaipenarekin
Frantziarra azkarrena izan da Donostiako helmugan,Wout van Aerten eta Tadej Pogacarren aurretik.
2023/07/02 - 19:30
Victor Lafayk irabazi du Donostian, Van Aerten eta Pogacarren aurretik
Adam Yatesek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, Gasteizen hasi den 208,9 kilometroko jardunaldian. Pello Bilbaok bosgarren egin du.
2023/07/02 - 16:42
Protagonisten hitzak, 2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen irteeran
Mikel Landa, Gorka Izagirre, Alex Aranburu, Jualian Alaphilippe eta Jonas Vingegaard txirrindulariek 2. etaparako dituzten asmoak agertu dituzte Gasteizko ireetarn.
2023/07/01 - 22:15
Adam Yatesek irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, Bilbon, azken metroetan Simon anaia mendean hartuta
UAE Emirates taldeko txirrindulari britainiarrak bereganatu du etapa garaipena Bilbon, eta liderraren maillot horia jantzi du. Adam Yates ihes eginda iritsi da azken metroetara bere anaia Simonekin batera, eta nagusi izan da azken metroetan.
2023/07/01 - 22:13
Adam Yates da Frantziako Tourreko liderra, Bilboko etapa irabazita
Simon anaiari gailendu zaio helmugan, Bilbo hasi eta Bilbon amaitu den 2023 Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Tadej Pogacarrek hirugarren egin du. Lehen euskal txirrindularia Mikel Landa izan da, 12. postuan.
2023/07/01 - 20:45
Mikel Landa: ''Pozik nago egindako lanarekin''
Baharain taldeko txirrindularia gustura agertu da Frantziako Tourreko 1. etapan egindako lanarekin. Arabarra 12. izan da Bilbon hasi eta amaitu den etapan.
2023/07/01 - 19:46
2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako azken kilometroak, Adam Yatesen garaipenarekin
Adam Yatesek lortu du garaipena Bilbon hasi eta amaitu den Frantziako Tourreko lehenengo etapan. Adam Simon anaiari gailendu zaio azken metroetan. Tadej Pogacar hirugarren izan da.
2023/07/01 - 19:28
Pikera igoera ikusgarri eta jendetsua, 2023ko Frantziako Tourreko 1. etapan
Helmugarako 10 kilomeroern faltan, Pogacarrek eta Vingegaardek indartsu daudela erakutsi dute Pikera igoeran, milaka eusal zalez inguratuta.
2023/07/01 - 14:59
Horrela atera da Bilbotik 2023ko Frantziako Tourra
Lasterketaren 110. ekitaldia San Mamesetik atera da, ohorezko aurreskuaren ostean. Lehenenko pedal kolpeak zalez gainezka izan diren Bilboko kaleetan eman dituzte.
2023/06/30 - 23:05
Maderren heriotzaren ondoren, Tourrak segurtasuna indartu du eta koltxoiak jarriko ditu toki batzuetan
Besteak beste, 17. etapan koltxoiak jarriko dituzte Col de la Lozeko jaitsieran, txirrindulariak eroriz gero amildegietatik erori ez daitezen edo arroken kontra jo ez daitezen.
2023/06/30 - 21:21
Vingegaard eta Pogacar, faboritoak Tourra irabazteko; 31 urteren buruan, lasterketa Euskal Herrian hasiko da
Lehen hiru etapak, Bilbo-Bilbo, Gasteiz-Donostia eta Zornotza-Baiona, Euskal Herrian jokatuko dituzte. 70 mendate puntuagarri izango dira 2023ko Frantziako Tourrean, kopururik handiena 1995etik, eta Cavendishek Tourrean lortutako etapa garaipenen errekorra hausteko aukera du.
2023/06/30 - 15:28
2023ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala eta dortsalak
Uztailaren 1ean hasi eta 23an amaituko den lasterketak 22 talde eta 176 txirrindulari izango ditu Bilboko irteeran.
2023/06/29 - 21:20
Minutu bateko isilunea Gino Mäder zenaren omenez, Tourreko taldeen aurkezpenean
Bahrain Victoriusen aurkezpenean, Frantziako Tourrak omenaldia egin nahi izan dio Gino Mäder txirrindulari suitzarrari, eroriko baten ondorioz Suitzako Tourrean hil zena. Mikel Landa eta Pello Bilbaoren taldekidea iza zen.
2023/06/29 - 00:20
Jon Izagirre, Mikel Landa eta Alex Aranburu, gogotsu Euskal Herrian hasiko den Frantziako Tourrari ekiteko
Jon Izagirre, Mikel Landa eta Alex Aranburu euskal txrrindulariek haurren galderei erantzun diete BECen euskara hutsez egin den ekitaldian. Tourra uzatilaren 1ean hasiko da Bilbon, eta lehen hiru etapak Euskal Herrian jokatuko dira.