Mendi kirolak
2024/01/13 - 15:05
Alex Txikonek ezin izan du burutu Annapurnako gailurrera iristeko neguko espedizioa
Alpinista bizkaitarrak amaitutzat eman du 2023ko azaroaren 29an hasitako espedizioa. "Annapurnak esan digu nahikoa dela. Arrisku gehiegi hartu ditugu dagoeneko. Gauza bat da ni harrapatzea, eta beste bat, nire kideak", eta "ez da erabaki erraza izan", esan du Txikonek.
2023/12/03 - 13:05
Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna
Pasaban munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Lorpen horrek izugarrizko arrakasta ekarri zion, baina baita presio handia eragin ere.
2023/11/30 - 17:19
Edurne Pasaban mendizalea, igandeko ''Geldiezinak'' atalean
Edurne Pasaban Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Haren testigantza intimoak eta bere lorpenek ekarritako arrakasta eta presioak ezagutuko ditugu "Geldiezinak" telesailaren 7. atalean.
2023/11/19 - 13:00
Poutarrak Perun
Iker eta Eneko Pou anaiek Perun egindako azken espedizioaren xehetasunak kontatu dituzte erreportaje honetan. 2017an ojan ziren lehen aldiz, eta orduz gero, bost bider egon dira Andeetan, bide berriak zabaltzeko asmoz.
2023/10/15 - 14:43
Kilian Jornetek 3.000 metro baino gehiagoko 117 mendi igo ditu 8 egunetan
Kataluniako ultrakorrikalariak 485,65 kilometro korritu ditu Pirinioetan. Balentria horretan orotara pilatutako desnibela 43.000 metrokoa izan da.
2023/10/10 - 14:04
Pou anaiek "Made in France" bidea eskalatu dute Perun
Azken igoera horrekin, Latinoamerikako herrialde horretan egindako espedizioa bukatu dute Eneko eta Iker Pou anaia gasteiztarrek.
2023/09/26 - 18:34
Iker eta Eneko Pou bosgarren aldiz izendatu dituzte Urrezko Pioleta sarirako
Gasteiztarrekin batera, Aritza Monasterio eta Tasio Martin euskal alpinistak ere 53 hautagaien zerrendan ageri dira. Monasterio Andeetan zabaldutako bideagatik, eta Martin, Indian zabaldutakoagatik.
2023/09/13 - 11:09
Pou anaiek Ranrapalca mendia igo dute lehen aldiz, Peruko Andeetan
6.162 metroko altuera duen tontorra eskalatzea lortu dute Gasteizko anaiek, ipar-ekialdetik. Peruko Andeetako lorpen honetan, Micher Quitoren laguntza izan dute.
2023/07/14 - 21:02
Naiara Irigoyenek urrea irabazi du mendi lasterketen Europako txapelketan
Prokletije parke nazionalean jokatzen da lehiaketa, eta Europako 21 herrialdetako taldeak biltzen ditu, Skay, Skyultra eta kilometro bertikala modalitateetan.
2023/07/09 - 17:05
Jesus Bailo eta Uxue Fraile garaile, Ehunmilak lasterketan
168 kilometro eta 11 mila metroko goranzko desnibela duen lasterketa da Ehunmilak, Gipuzkoari mendiz mendi bira ematen diona. Gizonezkoetan Jesus Bailo gailendu da 24 ordu eta 24 minutu denbora eginda, eta emakumezkoetan, Uxue Fraile, 19 ordu eta 19 minutuko denborarekin.
2023/06/26 - 23:15
Pou anaiek ''4 elementuak'' proiektua amaitu dute Himalaian
Arabarrek Pakistanen sei bide irekiz eman diote amaiera 2017. urtean hasitako egitasmoari.
2023/06/19 - 22:17
Iñigo Macias eta Lide Urrestarazu garaile, 2023ko Camille Extreme lasterketan
32 kilometroko ibilbidea eta bi mila metroko goranzko desnibelarekin, Camille Extreme lasterketak 17. edizioa bete du aurten. Maciasekin batera, Jon Ander Aranburu eta Asier Alonso igo dira podiumera, eta Urrestarazurekin batera, Ainara Alcuaz ta Izaskun Sanz.
2023/06/19 - 19:02
Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketako laburpena
Gozatu ekainaren 11n lehiatu zen Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi lasterketaren laburpenaz.
2023/06/12 - 19:52
Iñaki Olano eta Sarah Ugarte nagusi, Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketan
8. edizio arrakastatsua eta gogorra izan du Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketak. Guztira, 42 kilometro ibilbidea egin behar izan dute parte-hartzaileek, 2800 metroko gorantzako desnibelarekin.
2023/06/04 - 14:00
Lur Uribarren, itsasotik lurrera
Badira itsaso zaleak eta badira mendizaleak, baita itsaso zein mendizaleak direnak ere. Baina gutxi izango dira, batean eta bestean, goi mailako kirolariak bihurtu direnak. Horietako bat da Lur Uribarren, itsasoak eta mendikateak zeharkatuz, Elantxobetik mundura jo duen kirolari itzela.
2023/06/04 - 11:00
Lur Uribarren, gaur, ''Helmuga'' saioan
Gaur goizean, "Helmuga" saioan, Lur Uribarren izango da protagonista, itsasoan traineretan aritzetik mendi gidari izatera pasatu den elantxobetarra. Bizi dituen esperientziak kontatuko ditu, baita nola mendiak bere bizitzako bidea erakutsi dion ere.
2023/05/28 - 11:21
Errobert Larrandaburu ''Pipas'' mendizalea, gaurko protagonista ''Helmuga'' saioan
Errobert Larrandaburu "Pipas" mendizalea izango da "Helmuga" saioko protagonista nagusia. Aitzindaria izan zen ipar euskal herritarren artean 8.000koak egiten. Horrelako hiru mendi ditu igoak: Shisha Pangma, Gasherbrum II eta Everest.
2023/05/26 - 21:33
Pou anaiek Lau Elementuak egitasmoa burutu dute Pakistanen
Airea, ura eta sua egin ondoren, lurra falta zitzaien. Pakistanen osatu dute zikloa, 5.850 metro dituen Little Trango mendian. Beste bi mendizale izan dituzte lagun: Fei Maners eta Andres Martin.
2023/05/18 - 19:30
Euskadiko eta Nafarroako mendi federazioen mendeurrenaren ospakizuna
Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioak 1924ko maiatzaren 18an sortu ziren Elgetan, erakunde bakar batean. Egun, bananduta egon arren bateratuta ospatuko dute euren 100. urtea. Martin Montañes (Mendi Kirolen Napar Federakundea) eta Zigor Egiarekin (Euskal Mendizale Federazioa) egon gara.
2023/05/14 - 17:21
Oemus eta Merillas nagusitu dira 2023ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan
Daniela Oemusek irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia emakumezkoen mailan eta Manuel Merillas izan da nagusi gizonezkoetan. Eguraldia petrala izan bada ere, ikuskizun bikaina eskaini dute kirolariek eta ikusleek ere ezin hobeto erantzun dute.