Mendi kirolak
2021/04/28 - 00:04
Hiru Haundiak mendi-lasterketa urriaren 9an egingo da
Antolatzaileek baieztatu dutenez, Hiru Haundiaken XXII edizioa urriaren 9an egingo da. Iaz, proba berta behera geratu zen covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez.
2021/04/25 - 14:00
Jokin Lizeaga, ezina ekinez egina
Jokin Lizeaga mendi korrikalariarekin izan gara "Helmuga" saioan. Duela hiru urte pasatxo sima batera jausi zen, eta bueltan da berriro.
2021/04/25 - 13:59
Aritz Egeak Chamonix du buruan
Aritz Egea mendi korrikalari urretxuarrarekin izan gara. Egeak, aurten, distantzia luzeagoetarako jauzia egingo du eta Chamonixen jokatuko den CCC lasterketa du helburu nagusi.
2021/04/23 - 11:46
Alex Txikon Everestera abiatuko da, oxigenorik gabe igotzeko
Berriz ere Nepalera doa Txikon, Everest igotzen saiatuko da oraingoan. Behe-kanpamendura maiatzaren 2an iristea espero du eta ohiko bidetik, Nepaleko aldetik, saiatuko da tontorra harrapatzen.
2021/03/21 - 12:58
Carlos Soria, mendia pasio
Carlos Soria 82 urte dituen alpinistarekin izan gara. Apirilean Dhaulagiri mendira joatekoa da, bere 13. zortzimilakoa igotzera. Ikus ezazu elkarrizketa bideo honetan.
2021/03/17 - 15:30
Alex Txikon, kale egin duen sentsazioarekin
EITB Alex Txikon mendizalearekin izan da bere azken espedizioaz hitz egiteko. Bizkaitarra ez da guztiz kontent.
2021/03/02 - 22:41
Mendi eskiko Mundiala abian da
Andorran egiten ari da mendi eskiko Munduko Txaopelketa. Igone Camposek ezin izan du lehen kanporaketa gainditu eta Nahia Quincoces final-laurdenetan geratu da aukerarik gabe.
2021/02/28 - 17:43
Alex Txikon: ''Pena da, hain gertu egon ostean''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Lemoako alpinistak Manaslu mendia neguan igotzeko espedizioari amaiera ematea erabaki du, eguraldi txarrak eta baimenaren amaierak behartuta.
2021/02/28 - 14:35
Alex Txikonek amaitutzat eman du Manaslurako espedizioa eta etxera itzuliko da
Lemoako alpinistak berak bere sare sozialetan iragarri du espedizioa bukatutzat ematen duela. "Dena batzeko eguna iritsi da... ManasluEki espedizioa bukatu da", idatzi du.
2021/02/22 - 22:03
Alex Txikonek eta haren espedizioak Manasluko kanpamentu nagusian jarraitzen dute
Eguraldia lagun izatearen zain daude berriro gailurrerantz noiz jo dezaketen ikusteko. Ez dute baztertu Manaslun egoteko epea luzatzeko baimena eskatzea, baina oraindik ez dute erabakirik hartu.
2021/02/20 - 22:07
Manasluko tontorrera iristeko Txikonen bigarren saiakeraren irudi ikusgarriak
Alex Txikonek eta bere espediziokideek Manaslu tontorrera iristeari utzi behar izan zioten bigarren saiakeran, 7.050 metrora iritsi ondoren. Haize zakarrarekin egin zuten topo.
2021/02/19 - 22:06
Txikonek badaki Manaslun egoteko denbora mugatua dela, baina azkenera arte saiatuko da
Alex Txikonek eta bere taldeak Manasluko tontorrera iristeko saiakera egin dute, baina haizearen eraginez bertan behera utzi behar izan dute. Beste saiakera bat egiten saiatuko da Lemoakoa.
2021/02/19 - 15:40
Txikonek bertan behera utzi du igoera eta behe kanpalekura itzuli da
Haize zakarraren ondorioz, taldeak buelta eman behar izan du, 4. kanpamentuko arrapala igotzen ari zirenean, 7.050 metro inguruko altueran.
2021/02/19 - 14:12
Manasluko gailurrera igotzeko bigarren saiakera, bertan behera
Alex Txikon eta gainontzeko espedizio kideek, gaur edo bihar zapaldu nahi dute Manasluko tontorra, baina une honetan, beheraka datoz eguraldia dela eta.
2021/02/18 - 20:39
Txikon 6.600 metrora heldu da eta gaur egingo du tontorrera iristeko saiakera
Eguraldia lagun badute Alex Txikon eta bere taldea Manasluko gailurrerantz abiatuko dira gaur.
2021/02/17 - 21:38
Txikon 1. kanpalekuan dago, eta ostiralean tontorrera igotzen saiatuko da
Une honetan eguraldi kaskarra izan arren, hilaren 19rako espero den eguraldi oneko eta haize gutxiko tartea baliatu nahi dute.
2021/02/17 - 14:34
Juanito Oiarzabal etxean da, hamar egunez ospitalean egon ostean
Koronabirusak eragindako "pneumonia larria" gainditu du Txagorritxuko ospitalean.
2021/02/14 - 18:59
Alex Txikon behe kanpalekura itzuli da, haizeak eta elurrak behartuta
7.000 metrora iritsi ondoren, taldeak gehiago ez arriskatzea, buelta ematea eta beste saiakera bat egiteko aukera aproposari itxarotea erabaki dute.
2021/02/13 - 19:44
Txikon igande gauean saiatuko da Manasluko gailurrera iristen
6.750 metrora daude, eta euren asmoa da igandean zehar 4. kanpalekua 7.000 metrora kokatzea, ibilbidea 7.400 metroraino hornitzea eta gauean tontorrerako bidea egiten saiatzea.
2021/02/12 - 23:12
Pilatutako elurra oztopo da Alex Txikonek Manasluko gailurra zapaltzeko
Igoerari berrekin diote baina ez dute 6.500 metroak gainditzea lortu. Bigarren kanpamendura iritsi dira eta gaua han igaroko dute. Egun batean 300 metroko desnibela baino ez dute irabazi.