Markel Irizar
2021/04/05 - 19:25
Markel Irizarrek zuzentzen duen taldearen kotxeak duen tresneria erakutsi digu
Txirrindulari ohia Trek-Segafredon arituko da Itzulia honetan, zuzendari gisa. Datozen 6 egunetan bere egunerokoa zein izango den azaldu digu.
2021/04/04 - 19:47
Markel Irizar eta Patxi Vila, bi euskal kirol-zuzendari
Patxi Vila Movistar taldean kirol-zuzendari bezala arituko da eta Markel Irizarrek Trek-Segafredon egingo du lan bera. Biek aurtengo Itzulia aztertu dute.
2019/08/08 - 15:20
Markel Irizarren bizitzari buruzko dokumentala, gaur, 22:15ean
Ostegun honetan, 22:15ean, ETB1 eta eitb.eus webguneak, 'Bizipoz, bakarra eta errepikaezina' dokumentala eskainiko dute.
2019/08/03 - 21:53
Markel Irizar: 'Zale guztiekin zorretan nago'
Oñatiko txirrindulariak 2019ko Donostiako Klasikoan erretiratu egin da. Horregatik, emozioz bizi izan du bere azkenengo lasterketa eta zaleei mezu berez bat bidali die.
2019/08/03 - 18:54
Markel Irizar oñatiarrak ametsak beteta amaituko du hamasei urteko ibilbidea
Minbizia zuela esan ziotenean, bi helburu zituen buruan: seme-alabak izatea eta profesionaletara iristea. Txirrindulariak biak lortu ditu, eta Donostiako Klasikoan amaituko du bere ibilbidea.
2019/07/30 - 11:37
Ostegunean, abuztuak 8, Markel Irizarri buruzko saio berezia
Abuztuaren 8an, Markel Irizarri buruzko erreportaje berezia ikusteko aukera izango dugu, 22:15etatik aurrera. Irizarrek erretiroa hartu du Donostiako Klasikoa korritu ostean.
2019/07/24 - 12:24
Markel Irizar, erreportaje berezia
Abuztuaren 8an, ETBn, Markel Irizarren erreportaje berezia.
2019/05/31 - 15:59
Podiumeko tripak
Markel Irizarrek, eguneko laburpena egiteaz gain, podiumera igo baino lehen txirrindulariak egoten diren gelatxoa erakutsi egin digu.
2019/05/30 - 16:16
Tasmaniako Will Clarke aurkeztu digu Markel Irizarrek
Euskal txirrindularia sufritzen ari da Giroan, sentimendu kontrajarriekin, baina beste taldekide bat aurkeztu digu. Will Clarkek surfa eta Mundaka ditu gogoko.
2019/05/29 - 15:20
Markel Irizarrek Ciccone taldekidea aurkeztu digu
16. etapako garailea izan zen bart Giulio Ciccone, Segafredo-Trek taldeko txirrindularia. Irizarrek ez zuen egun ona pasa, baina taldeak garaipen handia erdietsi zuen.
2019/05/25 - 15:14
Irizar: 'Itzalpean egindako lana barik, hau ez litzateke posible izango'
Markel Irizarrek etaparen analisia egin eta Trek-Segafredo taldeko mekanikoa aurkeztu digu, mekanikoen lana guztiz beharrezkoa dela azpimarratuz.
2019/05/25 - 14:36
Markel Irizar eta taldeko osteopata
Atzo, oñatiarrak Italiako Giroan Trek-Segafredo taldeko osteopata aurkeztu zigun. Zalantzarik gabe paper garrantzitsua betetzen dute txirrindularien errekuperazioan.
2019/05/23 - 17:00
Familiaren indarra
Markel Irizarren azken bideoan familiaren bisita izan du. Gipuzkoarrak zer nolako garrantzia duen senitartekoen presentzia nabarmendu du.
2019/05/22 - 16:48
Markel Irizarrek 'kontrolez kanpo geratzea' zer den azaldu du
Trek-Segafredo taldeko gipuzkoarrak eguneko laburpena egiteaz gain txirrindulari bat kontrolez kanpo heldu den ala ez nola kalkulatu azaldu digu bideoan.
2019/05/21 - 17:00
Markel Irizar, Giroaz gozatzen
Italiako Giroko atseden egunean Markel Irizarrekin izan gara eta orain arte jokatu diren etapen inguruan hitz egin du. Poz-pozik da gipuzkoarra eta bere taldea.
2019/05/19 - 15:15
Irizar: 'Hondakinak errepidera ez botatzen saiatu behar gara txirrindulariok'
Markel Irizarrek 8. etapari buruz hitz egin digu. Gainera, kontatu digu etapetan zehar, saiatzen dela ahalik eta hondakin gutxien botatzen errepidera.
2019/05/18 - 15:22
Irizar: 'Pello Bilbaoren garaipena pozgarria izan zen euskal txirrindularitzarentzat'
Markel Irizarrek, Giroko 7. etapan gertatutakoaren analisia egin digu. Pello Bilbaoren etapa garaipenak euskal txirrindularitzarentzat zer suposatzen duen adierazi digu.
2019/05/17 - 16:55
Markel Irizarren bulegoa, autobus barruan
Trek-Segafredo taldeko autobus barruan txirrindulari bakoitzak bere 'txokoa edo bulegoa' du. Markel Irizarrek bideo honetan erakusten du zein den bere lekua eta bertan dituen gauzak.
2019/05/16 - 17:03
Masajeak, oso beharrezkoak txirrindularientzat
Markel Irizarrek Trek-Segafredo taldeko masajista asturiarra aurkeztu digu. Inolako zalantzarik gabe oso papel garrantzitsua betetzen dute txirrindularien errekuperazioan.
2019/05/15 - 17:00
Irizarrek Trek Segafredo taldearen gosaria erakutsi digu
Markel Irizarren gaurko bideoan bere taldeak zer gosaltzen duen ikusi daiteke, beti Kim Rokkjaer sukaldariaren laguntzaz.