Marcelino Garcia Toral
2021/11/25 - 16:55
Marcelinok ''ausardia'' eskatu die aurrelariei eta ''babesa'' zaleei
Athleticek eta Granadak ostiral honetan San Mamesen neurtuko dituzte indarrak, azken emaitzen ostean bizi duten bolada txarrari aurre egiteko asmoz. Marcelinok erasoan hobetzeko beharra azpimarratu du.
2021/11/20 - 01:16
Golik gabeko berdinketa baino ezin izan du lortu Athleticek Levanteren etxean (0-0)
Zuri-gorriak erabat kamuts ibili dira erasoari begira; gainera, bigarren zatian zelairatu den Asier Villalibre Gernikako aurrelariak min hartu berriro ere, eta zelaia utzi behar izan du.
2021/11/19 - 12:21
Marcelino: ''Levantek bolada txarra gure aurka eten ez dezan saiatu behar gara''
Athleticek Levanteren aurka jokatuko du Santander Ligako 14. jardunaldiko partida. Marcelinok argi dauka ez direla aurkariak sailkapenean duen posizioagatik fidatu behar.
2021/11/06 - 00:33
Athleticek garesti ordaindu du partida hasiera eta galdu egin du Cadizen aurka (0-1)
Bukaerako 0-1ekoak Athleticen partida txarra zigortu du, denboraldiko bigarren porrota jasoz, biak etxean.
2021/11/04 - 18:20
Marcelino: ''Partidari erritmo bizia jarri behar diogu eta erremateetan asmatu beharra daukagu''
Athleticeko entrenatzailea den Marcelino Garcia Toralek, talde zuri-gorriak Cadizen aurka ostiralean San Mamesen jokatuko duen partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/04 - 18:07
Marcelinok Capak zergatik ez duen jokatzen azaldu du
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak Ander Capak bizi duen egoerari buru hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/01 - 00:07
Realak eta Athleticek bana berdindu dute geldikako jokaldiak baliatuta (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute bigarren zatian, Isakek penaltiz sartutako golaren bidez, baina Muniainek, Remiroren hutsa baliatuta, markagailua orekatu du 93. minutuan, falta jaurtiketa batean.
2021/10/31 - 02:37
Reala – Athletic, sasoi betean dauden bi talderen arteko derbia
Txuri-urdinak txapelketako liderrak dira 24 puntu pilatu ostean; zuri-gorriak, aldiz, zortzigarren tokian daude kokatuta 17 punturekin, baina Europako postuak gertu dituztela.
2021/10/30 - 15:55
Marcelino: ''Oker egongo giñateke partida hau errebantxa moduan hartuko bagenu''
Athleticek Realaren aurka jokatuko du igandean, Reale Arenan, LaLigako 12. jardunaldiko partidan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2021/10/25 - 19:15
Marcelinok aldaketak egingo ditu Espanyolen aurkakoan eta partida zaila aurreikusten du
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Espanyolen aurka asteartean jokatuko duen neurketaz hitz egin du. Villalibre ez dela jokatzeko prest egongo jakinarazi du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/10/24 - 01:21
Athleticek irabazi egin dio Vila-reali, Muniainek penaltiz sartutako golari esker (2-1)
Aurrelari nafarrak ez du hutsik egin 11 metroetatik eta garaipena eman die zuri-gorriei. Aurretik, lehen zatian, Raul Garciak etxeko taldea aurreratu du eta Coquelinek markagailua berdindu du.
2021/10/22 - 18:20
Marcelino: ''Denon artean San Mames gotorleku bihurtu behar dugu''
Athleticek Vila-real hartuko du larunbatean, San Mamesen. Marcelino entrenatzaile zuri-gorriaren esanetan, bilbotarrek euren helburuak erdietsi nahi badituzte, ezinbestekoa da etxeko partidak aurrera ateratzea.
2021/10/02 - 13:49
Marcelino: ''Egindakoaz harro egon behar du Iñakik, eta emozionalki ere on egingo dio''
Marcelinok Iñaki Williams zoriondu du Athleticeko jokalariak ligan jarraian jokatutako partiden marka hautsi ostean.
2021/10/02 - 13:35
Marcelino: ''8 jardunaldi jokatuta, hanka-sartze bat eta zazpi partida on egin ditugu''
Athleticek Alavesi irabazi dio San Mamesen, 1-0, LaLigako 8. jardunaldian, Raul Garciak egindako golari esker. (Jatorrizko audioa, gaztelaniaz).
2021/10/02 - 01:49
Athleticek bultzada hartu eta jaitsiera postuetan utzi du Alaves (1-0)
Atsedenaldiaren atarian Raul Garciak sartutako gol bakartiak garaipena eman die zuri-gorriei. Aurretik, Pachecok penalti bat gelditu dio Raul Garcia berari neurketako lehen minutuetan.
2021/10/01 - 14:05
Derbian garaipena lortuta iritsi nahi dute etenaldira Athleticek eta Alavesek
Callejaren taldea konfiantza berreskuratuta doa San Mamesera, aurreko jardunaldian Atletico Madril txapeldunari gailendu ostean. Lehoiek, berriz, azken bi partidetako azken minutuetan galdutako puntuak ahaztu nahi dituzte.
2021/09/30 - 17:12
Marcelino: ''Guretzat oso garrantzitsua da San Mames gotorleku izatea''
Athleticek Alaves hartuko du ostiralean San Mamesen, LaLigako 8. jardunaldiko partidan.
2021/09/25 - 20:20
Luzapenak garaipena kendu dio Athletici (1-1)
Zuri-gorriek abantaila lortu dute Iñigo Martinezen burukadarekin, baina ezin izan dute huts eta batekoa mantendu partida amaierara arte. Berdinketarekin batera, Iñaki Williamsek jarraian jokatutako partiden marka berdindu du (202).
2021/09/20 - 20:35
Marcelinok aldaketak egingo ditu Athleticen hamaikakoan, Rayoren aurkako partidarako
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Rayo Vallecanoren aurka astearte honetan jokatuko duen Ligako partidaz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/09/19 - 13:12
Marcelino: ''Pozik gaude puntuarekin, baina hiru puntuak nahi genituen''
Athleticek hutsean berdindu du Atletico Madrilen aurka. Nahiz eta gol aukera gehiago izan, Marcelino pozik agertu da berdinketarekin prentsaurrekoan.