Luis Sabalza
2026/01/14 - 13:58
Luis Sabalza eta Jokin Aperribay itxaropentsu Kopako aukera aprobetxatzeko
Luis Sabalza Osasunako presidenteak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak Getarian bazkaldu dute Anoetan jokatuko den Errege Kopako derbiaren aurretik. Espero bezala, bakoitzak bere taldea animatu du, Ligari begira motibatuko dituen garaipena lortzeko itxaropenarekin.
2017/11/29 - 15:35
Luis Sabalzak baikor ikusten du etorkizuna
Osasunaren oinarriak sendotu nahi ditu Luis Sabalza Osasuna taldeko presidentea berriak. Sailkapeneko goiko postuetan amaituko dela taldea esan du ere.
2017/11/15 - 23:18
Sabalza, Osasunako presidente bigarren aldiz
Baieztatu duenez, hauteskundeak egotea nahi izango zukeen, eta 'damu' da bazkideek ez dutelako bozkatzeko aukerarik izan.
2017/11/13 - 21:42
Osasunaren hauteskunde-batzordeak Luis Sabalza izendatu du presidente
Ez du ditu ontzat hartu Juan Ramon Lafon eta Victor Alvarez hautagaiek aurkeztutako helegiteak.
2017/10/10 - 22:40
Sabalzak bere taldea aurkeztu du
Luis Sabalza oraindik Osasunako presidentea da, baina gaur aurkeztu du datozen hauteskundeetarako hautagaitza. Aurretik egin duen kudeaketa jarri du bermetzat.
2017/03/23 - 22:56
Osasunako presidenteak hauteskundeak iragarri ditu
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Luis Sabalzak 2018rainoko agintea ez duela beteko esan du ez ohiko batzarraren amaieran.
2017/01/06 - 19:31
Luis Sabalza presidentea, Errege Mago jantzita
Osasunako agintari nagusiak Zangozan urtero egiten duten Errege Magoen Misterioan parte hartu du.
2017/01/05 - 20:42
Sabalza: 'Vasiljevic da jokalariengan konfiantza gehien duena'
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunako presidentearen iritziz, Osasuna Lehen Mailan jarraitzeko ametsari eusteko moduan da.
2016/10/04 - 18:19
Luis Sabalzak ukatu egin du Enrique Martini ultimatuma eman izana
Osasunako presidenteak ETBri esan dionez, "Enrique Martin Monreal entrenatzaileak ez du jaso bi partidako ultimatuma klubaren partetik".
2016/06/18 - 23:47
Sabalza: 'Oso pozik nago igoera lortu dugulako'
Luis Sabalza Osasunako presidentea pozik azaldu da talde gorritxoak Lehen Mailara igotzea lortu duelako. Bideo honetan dituzu adierazpenak (jatorrizkoa gaztelaniaz).
2016/01/12 - 17:08
Sabalza: 'Osasuna beste ekimen batzuetarako erabili nahi izan dute'
Epaileak Osasunak ez duela kirol deliturik egin esan du. Zuzendari eta langile ohi batzuek egindako legez kanpoko ekintzen biktima izan dela jakinarazi du. (Jatorrizkoa gaztelaniaz)
2015/09/11 - 16:59
Gertatutakoa klubaren funtzionamendu okerrari egotzi dio Sabalzak
Klubak "errekurtsoa aurkezteko aukerak" aztertzen ari dela eta zigorrekin lotutako faxak jasotzeko arduradun bat eta bakarra jarriko dutela iragarri du.
2015/09/10 - 20:56
Sabalza: 'Hainbat ezbeharren ondorioa izan da, denok gara errudunak'
Presidenteak "barkamena" eskatu die zaleei, Unai Garcia hamaikakoan sartzean egindako hutsagatik.
2015/06/26 - 18:26
Sabalza: 'Harrobia ondo ezagutzen duen norbait nahi genuen'
Klubaren birmoldaketa tarteko, haztegia ondo ezagutzen duen norbait nahi zutela esan du Sabalzak. Gainera, emaitza onak lortu zituenez, Enrique Martinen alde egitea erabaki dutela baieztatu du.
2015/03/06 - 15:18
Luis Sabalza: 'Ez galdetu ezer; negargura ematen dit'
Gorritxoen presidenteak konfirmatu egin du kluba akusazio partikular modura aurkeztuko dela prozesuan.
2015/01/21 - 17:43
Abalari baiezkoa eman dio Nafarroako Gobernuak
Luis Sabalza presidenteak prentsaurrekoa eskaini eta klubaren egoera aztertu du.
2014/12/18 - 15:37
'Igotzen saiatu behar dugu, asko jota, hemendik hiru urtera'
2015erako "Osasunak aurrea egitea" eta klubak "lasaitasuna eta poztasuna berreskuratzea" nahi du.
2014/12/10 - 16:19
Sabalzak harro hartu du gorritxoen presidentetza
Osasunako presidente berri izendatu dute Luis Sabalza astearte honetan. Izan ere, hauteskunde batzordeak ez zituen aintzat hartu taldeko 3 akziodunek jarritako errekurtsoak.
2014/12/09 - 21:22
Luis Sabalza, Osasunako presidente berria
Nafarroako taldaren Hauteskunde Batzordeak ontzat eman du hautagaitza, eta hurrengo lau urteetan izango da presidente. Bihar 10:00etan izendatuko dute, Sadarren.
2014/12/05 - 12:24
Hiru bazkidek Luis Sabalzaren hautagaitza inpugnatu dute
Hauteskunde-batzordeak asteartera arteko epea du orain Sabalzaren hautagaitza atzera botatzeko.