Lierni Osa
Izeta VI.ak eta Lierni Osak markak jarri dituzte Zarautzen
Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak bikain bete du erronka ahalegina. Zarauztarraren helburua ordubete eta lau minututik jaistea zen, eta 59 minutu eta 3 segundoan gelditu du kronoa. 100 kiloko bolari 50 altxaldi eman dizkio, 10 kanaerdiko moztu ditu eta maila onean aritu da 5 kilometroko korrikaldian. Hala, buruan zuen denbora hobetu du, 5 minutu jaitsita. Lierni Osak ere marka ahalegina zuen, eta 62 kiloko bolarekin 72 altxaldi egin ditu 10 minutuan.
Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute
Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.