Lezamako kirol instalazioak
2019/12/29 - 15:38
Adurizek talde-lana egin du eta Muniainek bakarkakoa
Athletic lanera bueltatu da Gabonetako oporren ostean, Sevillaren aurkako partida prestatzen hasteko. Adurizek taldekideen erritmo berean egin du lan. Muniainek bakarkako lana egin du.
2019/12/29 - 14:20
Athletic lanera itzuli da Gabonetako oporren ostean
Talde zuri-gorriak Lezaman egin du lansaioa, urtarrilaren 3an Sevillaren aurka jokatuko duen partida prestatzen hasteko. Aduriz taldekideekin entrenatu da, eta, Muniain bakarka.
2019/11/22 - 11:37
Athleticek harrobiarekin egiten duen lana eredu jarri du AEBn
Athleticek euskal jatorriko jokalariak ez dituela "munduan zehar bilatzen" azpimarratu du Jon Berasategi taldeko zuzendari nagusiak, jokalari horiek klubera "arrazoi naturalengatik" iristen direlako.
2019/10/08 - 18:18
Yuri Berchicheren sendatze-prozesua, bide onetik
Athleticeko jokalaria den Yuri Berchichek sorbaldako lesioa jasan zuen Valentziaren aurkako partidan. Lanean ibili da Lezaman, eta baliteke Valladoliden aurkako partidarako prest egotea.
2019/08/28 - 16:19
Williams: 'Derbia ez da edozein partida'
Iñaki Williams, Athletic Club taldeko aurrelaria, euskal derbia jokatzeko irrikan da. Ikusi Lezaman emandako prentsaurreko osoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2019/07/29 - 18:17
Rafa Alkorta: 'Gure helburua Lezama munduko harrobirik onena izatea da'
Athleticeko kirol-zuzendariak, Andoni Yarza eta Andoni Bombinekin batera, Lezamako proiektu berria aurkeztu du. Alkortak adierazi duenez, ez da aldaketa handirik izango.
2019/07/29 - 17:55
Athleticek Lezamako proiektu berria aurkeztu du
Rafa Alkortak, Athleticeko kilo-zuzendariak, Lezamako proiektu berria aurkeztu du, Andoni Yarza eta Andoni Bombinekin batera.
2019/05/28 - 13:46
Xabi Etxeitak ez du Athleticen jarraituko
2006/07 denboraldian heldu zen Bilbao Athleticera, SD Amorebietatik, eta 2009/10 denboraldira arte egon zen Lezaman.
2019/05/21 - 18:23
Athleticek agur esan dio denboraldiari, Lezaman azken lan-saioa eginda
Talde zuri-gorriak 2018-2019 denboraldiari agur esan dio, astearte honetan Lezaman egin duen entrenamenduarekin. Susaeta, Rico eta Iturraspe jokalariek, agur esan diote taldeari.
2019/05/08 - 17:50
Markel Susaeta: 'Nire asmoa One club Man izatea zen'
Entrenamendua bukatuta hedabideen aurrean agertu da eibartarra Lezamako prentsa aretoan eta bertan komunikatu bat irakurri du. Ez ditu galderarik onartu.
2019/05/01 - 16:16
Ibai Gomez: 'Orkatila ondo dago'
Talde zuri-gorriko erdilaria prentsa aurrean agertu da eta asteburuan jokatzeko prest ikusten duela bere burua esan du. Erritmo onean entrenatu da.
2019/04/30 - 18:42
Dani Garcia, Capa, Yeray eta Ibai, talde-lanera bueltatu dira
Athleticeko jokalariak diren Dani Garcia, Ander Capa, Yeray Alvarez eta Ibai Gomez, euren lesioak ahazten hasi dira, eta taldekideen erritmo berean egin dute astearteko lan-saioa.
2019/04/16 - 17:28
Athleticek adin txikiko haurrak babesteko plana abian jarri du
Kirol esparruetan haurrentzako babesa eta eremu seguruak sortzea du helburu. Iñaki Alonso izango da arduraduna.
2019/04/01 - 17:22
Unai Simon: 'Oso pozik nago familia handi honekin nire kontratua eguneratu dudalako'
Unai Simon Athleticeko atezainak kontratua eguneratu du Bilboko klubarekin, eta 50 milioi euroko etete-klausula izango du.
2019/03/26 - 19:03
Capa, prest Gironaren aurka jokatzeko
Ander Capa Athleticeko jokalariak gainditu du aste batzuetan jokatu gabe mantendu duen lesioa, eta prest da Montiliviko ostiraleko partidarako. Prentsaurrekoan hitz egin du.
2019/03/25 - 18:59
Athletic Gironaren aurkako partida prestatzen hasi da
Euren selekzioekin dauden, Iñigo Martinez, Muniain, Unai Simon eta Kodro falta izan dira. Ostiralean jokatuko du talde zuri-gorriak Ligako partida Montilivin.
2019/03/24 - 15:34
Athleticek porrota jaso du Espanyolen aurka eta bigarren partida jarraian galdu du
Talde zuri-gorriak 1 eta 2 galdu du Espanyolen aurka Lezaman jokatu duen Iberdrola Ligako 25. jardunaldiko partida.
2019/03/20 - 21:15
Lekue pozik azaldu da Athleticekin 'berriro debutatzeagatik'
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak zazpi hilabete eman ditu lesionatuta, eta denboraldiko lehen minutuak jokatu zituen joan zen larunbatean Atleticoren aurka. Jatorrizkoa gaztelaniaz.
2019/03/18 - 21:10
Capa talde-lanera bueltatu da
Athleticek lan-saioa egin du Lezaman, larunbatean Atletico Madrili irabazi ostean. Ander Capak entrenamendua osatu du taldekideen erritmo berean. Aduriz eta Sancet ere taldearekin aritu dira.
2019/03/06 - 15:06
Kodro: 'Bolada ona daramagu, nahiz eta Valentzian galdu'
Athleticeko jokalari berriak ondo ikusten du talde zuri-gorria nahiz eta azken jardunaldian galdu. Jakin badaki ere golak ezinbestekoak direla. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).