Lezamako kirol instalazioak
2022/06/21 - 16:58
Jon Uriartek Athleticentzat duen kirol proiektuaren berri eman du
Carlos Aviña mexikarra da berak aukeratutako futbol zuzendaria. Sergio Navarro arduratuko litzateke Lezamaz, Xabier Arrieta emakumezkoen futbola kudeatzeaz eta Iraia Ituregi izango da emakumezkoen taldeko entrenatzailea. Gizonezkoen taldeko entrenatzailearen inguruan, berriz, txintik ez.
2022/06/02 - 19:19
Athleticek Lezamako kirol instalazioetako hiru gune berriak erakutsi ditu
Athleticek bisita gidatua egin du Lezamako kirol instalazioetako hiru gune berrietatik. Eraikin nagusia, lehen taldearen eraikina eta harrobiko jokalarien egoitza erakutsi ditu.
2022/05/26 - 22:35
Argentinako selekzioa Lezaman entrenatu da, Finalissimaren atarikoan
Italiaren aurka jokatuko duten finala prestatzeko, argentinarrek Athleticen kirol-instalazioak aukeratu dituzte. Ekainaren 1ean, Wembleyen, Amerika Kopako eta Eurokopako txapeldunak lehiatuko dira.
2022/05/15 - 17:41
Athleticek ezin izan du Sevilla garaitu, agurrez betetako jardunaldian (1-4)
Lezaman jokatutako partidaren atarikoan, Sophie Istillart baionarrak, Vanesa Gimbert bergararrak eta Erika Vazquez iruindarrak omenaldiak jaso dituzte. Hiru futbolariek agur esan diote futbolari. Partida 4-1 irabazi du Sevillak eta Athleticen gola Vazquezek sartu du.
2022/04/30 - 17:07
Athleticek Granadilla gainditu du (2-1)
Iraia Iturregiren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du. Pekek eta Luciak egin dituzte zuri-gorrien golak.
2022/04/20 - 17:13
Marcelino: ''Zalantzarik gabe, denboraldiko Cadiz onena izango dugu aurrez aurre''
Athletic Clubeko entrenatzaileak komunikabideen aurrean agertu da Cadizen aurka aritu aurretik. Iñigo Martinezek partida hori jokatuko duela ere argitu du.
2022/04/13 - 16:15
Oscar de Marcos: ''Urtebete gehiago jarraitzea da nire asmoa''
Laguardiako jokalariak prentsaurrekoan adierazi duenez, Athleticek jokalari arabarraren kontratua urtebetez luzatzeko intentzioa du.
2022/04/12 - 22:46
Joseba Etxeberria Lezamara itzuliko da Mirandesekin, Amorebietaren aurka jokatzeko
Apirilaren 15ean Amorebietak Mirandesen aurka jokatuko du SmartBank Ligako partida Lezaman. Joseba Etxeberria da Mirandeseko entrenatzailea, eta bere talde ohia izan zenaren aurka ariko da. Athleticen harrobiko taldeak ere entrenatu ditu, eta Lezamara itzulera berezia izango da Etxeberriarentzat.
2022/04/04 - 18:55
UEFAk oinarrizko futboleko Europako elkarte profesional onena izendatu du Athletic
Bilboko taldeak 2021/22 denboraldiko Europako klub onenaren saria jaso du UEFA Grassroots Award sarietan.
2022/04/02 - 18:02
Athleticek 2-2 berdindu du Valentziarekin
Lezaman jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 26. jardunaldiko partidan, Athleticek ezin izan du Valentzia gainditu. Partida aldakor batean, Valentziak sartu du lehen gola. Zuri-gorriek partida iraultzea lortu dute, Irene Oguizaren bi golei esker, baina Valentziak partida berdindu du 57. minutuan.
2022/03/16 - 15:19
Mikel Balenziaga: ''Oso seguru nago beste urtebete hemen egotearekin''
Mikel Balenziagak kontratua luzatu du Athleticekin. Sasoi honetan 28 partidu jokatu ostean, Athleticek eta defentsa gipuzkoarrak kontratua berritzea adostu dute. Honela, 2023ko ekainaren 30era arte egongo da Athleticen.
2022/03/02 - 17:48
Kopako Athletic Club-Sevilla (0-1) partidako laburpena, gola eta jokaldi onenak
Bideo honetan duzu ikusgai Athleticek eta Sevillak Lezaman jokatu zuten Erreginaren Kopako final-zortzirenetako norgehiagokako laburpena.
2022/03/02 - 01:26
Athleticek agur esan dio Kopari, Sevillaren aurka galduta (0-1)
Zuri-gorriek porrota jaso dute Lezaman jokatutako Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidan, eta txapelketatik at geratu dira.
2022/02/02 - 22:38
Athletic Club - Eibar (3-1) euskal derbiko laburpena eta gol guztiak
Athleticek garaipena lortu du Eibarren aurka Lezaman jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 20. jardunaldiko euskal derbian.
2022/02/02 - 21:58
Athletic, nagusi Eibarren aurkako euskal derbian
Zuri-gorriek 3-1eko emaitzarekin lortu dute garaipena talde armaginaren aurka Primera Iberdrola Ligako 20. jardunaldiko partidan.
2022/01/04 - 19:28
Basque Teameko kirolariek Lezamako instalazioetan hartuko dute ostatu
Lehen bi atletak Lezaman dauden dagoeneko, Odei Jainaga eta Hamid Ben Daoud.
2021/11/08 - 21:32
Yuri baloiarekin ariketak egiten hasi da; Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera aritu dira
Yuri Berchiche bakarlanean ibili da Lezamako kirol-instalazioetan. Berdegunean korrika egin du, eta baloiarekin ariketak egiten ibili da. Bestalde, Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera entrenatu dira.
2021/10/30 - 23:07
Ingalaterrak Euskal Selekzioa gainditu du, oinez jokatzen den futbolean
Lezaman jokatu da Euskal Selekzioaren eta Ingalaterraren arteko lehia; 50 eta 60 urte bitarteko mailetan aritu da eta batean zein bestean, galdu egin du euskal taldeak.
2021/09/24 - 15:35
Athleticek Lezamako gazteen egoitza inauguratu du
Athleticek Lezamako gazteen egoitza inauguratu du, inguruan bizi ez diren jokalarientzat. Hala, 13 gizonezko eta 5 emakumezko gazte dira, gaurtik aurrera, Lezaman biziko direnak. Hauen artean, Nico Serrano nafarra.
2021/09/23 - 18:53
Velez de Mendizabal: ''Eibar momentu onean iristen da, baina dena emango dugu irabazteko''
Iñigo Velez de Mendizabal Amorebietako entrentzaileak, talde bizkaitarrak Eibarren aurka larunbatean Lezaman jokatuko duen SmartBank Ligako euskal derbiari buruzhitz egin du.