Labrit frontoia
2018/05/12 - 21:05
Olaizola, Buruz Buruko finalera, Elezkano kanporatuta
Partida handia egin du Goizuetakoak Iruñeko Labriten, eta 22-13 irabazi dio Zaratamokoari. Hamargarrenez egongo da Buruz Buruko finalean.
2018/04/25 - 18:48
Bengoetxeak eta Elezkanok pilotak aukeratu dituzte
Oinatz Bengoetxea eta Danel Elezkano pilotariek larunbatean jokatuko dute Iruñeako Labrit pilotalekuan Buruz Buruko final-laurdenetako partida.
2018/01/04 - 16:38
Jardunaldiko partida Eibarren jokatuko da
Olaizola II.a-Untoria eta Elezkano II.a-Rezusta lau garaipenekin sailkapenaren buruan dira beste bi bikoteekin berdinduta. Neurketa igandean jokatuko da, zuzenean ETBn.
2017/11/20 - 20:45
Altunak eta Urrutikoetxeak elkarren aurka jokatuko dute lehen jardunaldian Labriten
Asteartean aurkeztuko da 2018ko Binakako Txapelketa. Ostiralean, azaroaren 24an, hasiko da. Azaroaren 25ean, larunbatean, Lau t'erdiko txapeldunak eta txapeldunordeak neurtuko dituzte indarrak.
2017/11/11 - 21:56
Agirrek Lau t'erdiko Promozio txapela lortu du, Peñari irabazita
Jon Ander Peñari irabazi dio iruindarrak Labrit pilotalekuan (22-20), oso bukaera estuan, eta lehen mailarako txartela eskuratu du.
2017/11/11 - 21:51
Agirre, Lau t'erdiko Promozio txapeldun
Asier Agirrek 22-20 irabazi dio Peñari Lau t'erdiko Promozio finala. Neurketa parekatua eta ikusgarria izan da. Agirrek lehen mailako txapelketa jokatuko du datorren urtean.
2017/11/04 - 20:49
Jokin Altunak bigarrenez jarraian jokatuko du finala
Amezketarra aise gailendu zaio Aimar Olaizolari, 22 eta 12, Labrit pilotalekuan jokatutako finalerdian.
2017/11/04 - 11:34
Dena prest 4 t'erdiko finalerdiak jokatzeko
Olaizola II.a-Altuna III.a Iruñan eta eta Urrutikoetxea-Bengoetxea VI.a Logroñon, 4 t'erdiko finalerdiak.
2017/10/31 - 18:10
Olaizolaren eta Altunaren adierazpenak finalerdei buruz
Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak larunbatean jokatuko dute Labriten Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia. Astearte honetan materiala aukeratu dute. Ondoren, adierazpenak egin dituzte.
2017/10/21 - 23:18
Bengoetxea VI.a garaile, baina kezkatuta min hartu duelako
Oinatz Bengoetxeak 22-21 irabazi dio Danel Elezkanori final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida, baina kezkatuta dago min hartu baitu partidan zehar.
2017/10/21 - 21:57
Bengoetxearen garaipenak aukera guztiak ireki ditu taldean
Elezkanori markagailua irauli dio nafarrak Iruñeko Labrit pilotalekuan (22-21), eta A Multzoko pilotari guztiek dituzte sailkatzeko aukerak.
2017/10/12 - 20:50
Lehen puntua lortu du Olaizolak Bengoetxearen aurka final-laurdenetan
Neurketa zirraragarria izan da Iruñeko Labrit pilotalekuan, emozioz eta tanto handiz beterikoa.
2017/07/14 - 22:29
Ezkurdia eta Rezusta, txapeldun
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta izendatu dira txapeldun San Fermin Txapelketan. Fianlean 9-22 irabazi diote Oinatz Bengoetxeari eta Mikel Beroizi.
2017/05/13 - 20:49
Bengoetxeak finalerako txartela lortu du Urrutikoetxea kanporatuta
OInatz Bengoetxeak 22-8 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Buruz Buruko Txapelketako finalerdietako partida eta final handirako sailkatu da.
2017/05/10 - 16:42
Bengoetxea eta Urrutikoetxea, arazorik ez finalerdietako partidarako
Pilota aukeraketa izan da gaur Labriteko pilotalekuan. Biak gustura agertu dira.
2017/03/20 - 16:27
Labrit eta Bizkaia, azken jardunaldiko frontoiak
Bengoetxea VI - Larunbe eta Elezkano II - Zabaleta bikoteak Labriten arituko dira larunbatean eta Irribarria - Rezusta eta Olaizola II - Untoria bikoteak igandean, Bilbon.
2017/03/18 - 13:40
Olaizola II-Untoria eta Elezkano II-Zabaleta, aurrez aurre Labriten
Gaur punturik gabe gelditzen den bikotea amildegi ertzean geldituko da. Irabazten duena berriz, itxaropentsu joango da hurrengo astean, finalaurrekoetako ligaxkako azken partida jokatzera.
2017/03/12 - 21:40
Irribarria-Rezusta, garaile Elezkano II-Zabaleta bikotearen aurka
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak 22-15 irabazi dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka. Ondorioz, lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan.
2016/11/12 - 13:46
Bengoetxea VI.a eta Urrutikoetxea finaleko lehen txartelaren bila
Lau t´erdiko Txapelketa azken txanpa sartuko da asteburu honetan. Aurreneko finalaurrekoa gaur jokatuko dute Oinatzek eta Mikelek Labriten. Nafarra saiatuko da txapeldunari lanak ematen.
2015/03/31 - 17:39
Oinatz Bengoetxea kezkatuta azaldu da aurkarien pilota baten kontura
Leitzakoari biziegia iruditu zaio Ezkurdia eta Zabaletaren pilota bat; Arbizukoari, berriz, biziagoa iruditu zaio aurkarien bat. Aldiz, bat datoz honetan: Labrit Sakanakoentzat egokiagoa dela.