Karmele Gisasola
2024/04/30 - 01:09
Karmele Gisasola:''Kubikoarekin ez dudana disfrutatu, baldarrarekin disfrutatu dut''
Bigarrenez jarraian, Karmele Gisasola "Harri Herri" saioko finalera sailkatu da. Ergobia taldeko taldekideekin batera, Mollarrikoak izango ditu aurkari iazko txapeldunak.
2023/10/01 - 17:22
Gisasola eta ''Urra'' hirugarrenez nagusi Bi Harri txapelketan
Emakumezkoetan, Ainitze Zumetak eta Karmele Gisasolak lehia polita izan zuten. Gisasolak 41 jasoaldi eman zizkien 63 eta 51 kiloko harriei, eta garaile izan zen. Gizonezkoetan, berriz, Mikel Lopetegi "Urra" eta Paulo Azpiazu lahiatu ziren. "Urra" izan zen txapeldun.
2022/09/23 - 18:05
Karmele Gisasola, Lucia Orbe eta Nerea Arruti, prest Euskal Pentatloiko finalerako
Larunbat honetan, irailaren 24an, jokatuko dira Euskal Pentatlloiko banakako finalak. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte emakumezkoen zein gizonezkoen probak, 22:00etan.
2022/06/19 - 23:19
Karmele Gisasolak hirugarren txapela jarraian lortu du Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketan
'Zelai III.a' nagusitasunez gailendu da 75 kiloko zilindroa, 62,5eko kuboa eta pisu bereko bola altxatu behar zituzten harri-jasotze proban.
2021/11/21 - 17:18
Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile
Nagusitasunez gailendu zaizkie aurkariei igande honetan Bilbao Arenan jokatu den txapelketan.
2021/10/12 - 17:57
Karmele Gisasolak 10 kiloko ingudearekin burua kolpatu du
Atxondon bost kirol saio misto berrian parte hartzen ari zela, hamar kiloko ingudearekin burua kolpatu du Karmele Gisasolak. Zauria egin du, handi samarra eta konorterik galdu ez badu ere, saioa laga du eta erietxera eraman dute.
2021/09/26 - 17:07
Gisasola eta Iruretagoiena, Euskal Pentatloiko txapeldunak
Karmele Gisasola "Zelai III.a"-k bereganatu du Emakumezko Euskal Pentatloiaren lehendabiziko ekitaldia. Gizonezkoetan, aldiz, Andoni Iruretagoiena izan da txapelduna.
2021/09/26 - 01:37
Karmele Gisasola, Emakumezko Euskal Pentatloiaren lehen irabazlea
Karmele Gisasola "Zelai III.a"-k bereganatu du Emakumezko Euskal Pentatloiaren lehendabiziko ekitaldia. Luzia Orbe izan da bigarren eta Garazi Arruti, hirugarren.
2021/06/13 - 17:20
Hodei Ezpeleta, Urdax Magunazelaia eta Karmele Gisasola, garaileak Lekunberrin
Ezpeletak Urrezko Aizkolari Txapelketa irabazi du; Magunazeiaia harrijasotzailea 'Urra' zauztarrari gailendu zaio eta emakumezkoetan Gisasola izan da onena.
2021/03/10 - 20:32
Karmele Gisasola, markarik marka
Harrijasotzaile mallabitarrak handia egin zuen otsailaren 27an. Aspaldian, nabarmen egin du hobera. Euskal Telebistari elkarrizketa eskaini dio Karmele Gisasolak.