Julen Martija
2019/02/04 - 16:44
Estutu egin da finalerdietarako txartela eskuratzeko lehia
Altunaren eta Martijaren garaipenak presioa sartu die laugarren postuan dauden Artolari eta Mariezkurrenari. Olaizola II.a-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteek garaipen bat gehiago behar dute.
2019/01/27 - 23:41
Altuna III.a-Martija bikoteak bizirik jarraitzen du Binakako Txapelketan
Altunak eta Martijak garaipena lortu dute Irribarriaren eta Zabaletaren aurka (22-20), eta finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.
2018/12/01 - 15:03
Altuna III-Martija, irabazle Irribarriaren eta Zabaletaren aurka
Jokin Altunak eta Julen Martijak 22-19 irabazi diote Iker Irribarriari eta Jose Javier Zabaletari, Binakako Txapelketako 2. jardunaldiko partida. Bitik bi irabazi dituzte Altunak eta Martijak.
2018/11/05 - 17:19
Ladis Galarzak Binakako Txapelketa jokatuko du
Galarza izango da Aspe enpresaren laugarren atzelaria 2019ko Binakako Txapelketan, Rezustarekin, Martijarekin eta Zabaletarekin batera.
2018/09/20 - 14:38
Artola eta Martija, garaile asteazkeneko partida bikainean
Artola eta Martija bikoteak 18-14ko markagailua irauli eta 20-22 irabazi zuten Elezkano II.aren eta Albisuaren kontra Adarragako pilotalekuan bart jokatutako partidan.
2018/03/23 - 14:14
Julen Martija: 'Ez naiz batere lasaia'
Bigarren urtea du profesionaletan Martijak eta maila bikaina ematen ari da Binakako Txapelketan. Berak eta Altunak miraria behar dute finalean sartzeko, baina nafarra harro dago egindako lanaz.
2018/03/18 - 22:36
Ezkurdiak eta Zabaletak Altuna-Martija bikoteari irabazi diote
Eibarko Astelenan jokatu den partidaren emaitzaren ostean, aukera guztiek zabalik jarraitzen dute Binakako Txapelketan. Dena azken jardunaldian erabakiko da.
2018/02/03 - 21:53
Altuna III-Martija eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteen garaipenak
Jokin Altunak eta Julen Martijak 22-11 irabazi diote Urrutikoetxeari eta Untoriari. Aspekoak ia finalerdietarako sailkatu dira. Ezkurdia-Zabaleta bikoteak 22-21 irabazi dio Olaizola II-Imaz bikoteari.
2018/01/14 - 21:32
Altuna III-Martija, garaile Laso-Albisu bikotearen aurka
Jokin Altunak eta Julen Martijak 22-13 irabazi diote Laso-Albisu bikoteari eta seigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan.
2018/01/02 - 18:24
Sailkapena, bero-bero
Lau bikote berdinduta daude lau garaipenekin. Asteburu honetan Binakako Txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatuko da.