Julen Martija
2022/02/20 - 21:40
Altunak eta Martijak irabazi egin dute eta finalerdietarako ligaxkara sailkatu dira zuzenean (22-15)
Altunak eta Martijak txapelketako 10. puntua lortu dute Laso eta Imazi irabazita. Hartara, Aspeko bikoteak ligaxkako lehen postua eskuratu du, baita finalerdietako ligaxkan zuzenean egoteko eskubidea ere. Eurekin batera Elezkano-Zabaleta bikoteak ere leku segurua dute.
2022/02/17 - 16:41
Playofferako eta finalerdietarako txartelak jokoan, asteburu honetako partidetan
Ezkurdia-Tolosak Urrutikoetxea-Arangurenen aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean. Bi bikoteek garaipena behar dute playoffean sartzeko. Igandean, Altuna-Martijak euren esku dute finalerdietan matematikoki sartzea. Laso-Imazek beste emaitzen zain egon beharko dute.
2022/02/14 - 22:33
Gauza asko erabakitzeke Binakako Txapelketako azken jardunaldian
Jardunaldi bakarra falta da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko. Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija eta Elezkano-Zabaleta bikoteek 9na garaipen dituzte. Lasok eta Imazek 8. Peña II.a eta Albisu playoffetara sailkatuta daude. Beste guztia airean dago.
2022/02/12 - 12:19
Bederatzigarren garaipena, Altuna-Martija bikotearentzat (22-8)
Gorriak jaun eta jabe izan dira Peña-Albisuren aurka jokatutako 13. jardunaldiko partidan. 18 eta 1eko partziala egin dute, eta Altuna nahieran aritu da aurreko koadroetan.
2022/02/05 - 12:18
Altuna-Martija bikoteak bolada onari eusten dio (22-14)
Txapelketako lider jarri dira 12. jardunaldiko lehen partidan Urrutikoetxea-Arangureni 22 eta 14 irabazita. Bikote urdina burua altxa ezinda dabil eta bosgarren porrota kateatu dute.
2022/02/02 - 18:17
Puntu garrantzitsuak jokoan, helburu ezberdinak dituzten bikoteen artean
Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteak elkarren aurka ariko dira otsailaren 4an (ostirala), Gernikan, Binakako Txapelketako 12. jardunaldian. Hilaren 6an, igandean, Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak ariko dira nor baino nor, Eibarren.
2022/01/30 - 21:58
Garaipen erosoa bereganatu dute Altunak eta Martijak Atanon (22-7)
Jokin Altunak eta Julen Martijak ez dute zailtasun handirik igaro Donostiako Atano III.a pilotalekuan Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenari irabazteko. Hala, Aspeko bikoteak zazpigarren garaipena bereganatu du.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/22 - 22:20
Altunak eta Martijak Elezkano eta Zabaleta liderrak gainditu dituzte (22-13)
Jokin Altunak eta Julen Martijak Binakako Txapelketako seigarren puntua bereganatu dute ligaxkako lider diren Elezkano-Zabaleta bikoteari nagusituta.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/08 - 12:39
Altuna III.a-Martija bikoteak aise irabazi du Irribarria-Rezustaren kontra (22-12)
Zallako pilotalekuan Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta bikoteek.
2021/12/26 - 21:17
Altunaren eta Martijaren garaipen garrantzitsua (22-19)
Hirugarren puntua erdietsi dute Altunak eta Martijak Peña II.a eta Albisu Bilbon irabazita. Sailkapenean, seigarren jardunaldia amaitu denean, laugarren postuarekin berdinduta daude.
2021/12/23 - 17:06
Altuna III.ak eta Martijak bi material aukeraketa egin dituzte goiz bakarrean
Abenduaren 23ko goizean bi material aukeraketa egin dituzte Jokin Altunak eta Julen Martijak; lehena Bilbon Peña II.a-Albisu bikotearen aurka abenduaren 26an jokatuko duten neurketarako, eta bigarrena Eibarren urtarrilaren 1ean Lasoren eta Imazen aurka jokatuko duten partidarako.
2021/12/18 - 12:21
Hirugarren puntua lortu du Urruti-Aranguren bikoteak, Urdulizen erakustaldia emanda (22-4)
Altuna III.a eta Martija 22 eta 4 jipoitu dituzte, Binakako Txapelketako 5. jardunalidiko lehen partidan.
2021/12/15 - 17:32
Jokin Altuna prest da ostiralean Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida jokatzeko
Altuna III.a-Martija eta Urrutikoetxea-Aranguren bikoteek Urdulizen jokatuko dute ostiralean Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko partida. Jada materiala aukeratu dute.
2021/12/12 - 20:31
Jakak eta Mariezkurrenak hasierako 0-9koa irauli behar izan dute irabazteko
Binakako Txapelketako bigarren puntua eskuratu dute P. Etxeberria-Martija bikoteari 22-14 irabazita. Hasiera oso kaxkarra izan dute Jakak eta Mariezkurrenak.
2021/12/10 - 18:02
Peio Etxeberriak Altuna ordezkatuko du Jaka eta Mariezkurrenaren aurkako partidan
Altunak min hartu du ezker eskuan eta ezin izango du igandean jokatu behar zuen Binakako Txapelketako partida jokatu.
2021/12/09 - 17:02
Altuna-Martija eta Jaka-Mariezkurrena garaipena lortzen saiatuko dira Logroñon
Altunak eta Martijak bi garaipen lortu dituzte Binakako Txapelketan aurretik jokatutako hiru partidetan, Jakak eta Mariezkurrenak, berriz, bakarra. Partida zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/12/06 - 21:53
Elezkano II.ak eta Zabaletak lehen porrota jaso dute Altuna III.aren eta Martijaren aurka galduta
Altuna III.ak eta Martijak 22-17ko emaitzarekin irabazi dute Elezkano II.aren eta Zabaletaren aurka Tolosan jokatu duten Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida.