Juan Martínez de Irujo
2013/12/14 - 16:06
Aimar Olaizolaren eta Irujoren hitzak, finalaren atarian
Olaizola II.aren ustez, partida zaila izango da, aurkaria oso arriskutsua delako. Martinez de Irujorentzat, aldiz, Aimar da faboritoa eta aurkaririk indartsuena.
2013/12/14 - 15:39
Olaizola II.a eta Irujo, bi pilotari 'kaiola'ko txapelagatik borrokan
Lau t'erdiko Txapelketako finalak ohiko bi izen izango ditu protagonista: Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo. Biak maisu aurreko kuadroetan, eta biak txapela irabazteko irrikaz.
2013/12/13 - 15:32
Leioako zaleen Peruri taldea, Irujoren alde
Juan Martinez de Irujo pilotari nafarrak zaleen taldea du Bizkaian, Leioan hain zuzen ere.
2013/12/12 - 15:13
Zer gertatu zen Olaizola II - Irujo aurreko bi finaletan?
Larunbatean hirugarren aldiz neurtuko dituzte indarrak bi pilotariek Lau t'erdiko txapelketako finalean. Biek dakite txapeldun izatea zer den, baina Irujo bakarrik atera da galtzaile final batean.
2013/12/11 - 16:25
Olaizola II.a eta Irujo, pozik materialarekin
Normal 0 21 Bi pilotari hauek Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko dute datorren larunbatean Ogeta pilotalekuan, eta gustura azaldu dira aukeratu dituzten pilotekin.
2013/12/11 - 16:14
Olaizola II eta Irujo, gustura materialarekin
Bi pilotari hauek larunbatean jokatuko dute Lau'terdiko Txapelketako finala. Pilota biziak aukeratu dituzte, eta Ogetan jokatzeko egokiak direnak.
2013/12/04 - 09:44
Irujo: 'Finalak atzeratu dituenean irabazi egin du'
Juan Martinez de Irujok gizalegez onartu du finala atzeratzea, baina atzerapenak izan direnean Aimarrek irabazi duela gogoratu du.
2013/12/02 - 16:21
Olaizola II.ak Lau t'erdiko finala atzeratzea eskatu du
Goizuetako txapeldunak arazoa fisikoak ditu, eta finala abenduaren 8tik 15eko astera atzeratzea erabaki dute enpresek.
2013/12/02 - 11:59
Irujo-Olaizola final handia, Ogeta pilotalekuan
Gasteizeko Ogeta pilotalekuak hartuko du 2013ko Lau t'erdiko txapelketaren final handia.
2013/12/01 - 21:29
Irujok jokatuko du finala, Olaizola II.aren aurka
Iberoko aurrelariak 20-22 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari. Finalerdia oso orekatua izan da, baina Martinez de Irujo gehiago izan da tanto erabakigarrietan.
2013/11/29 - 18:58
Bengoetxea VI – Irujo: zalantzen finalerdia
Oinatzek materialari egindako kritikek eta Irujoren atzamarraren egoerak airean dute partidaren pronostikoa. Neurketa zuzenean emango dute eitb.com-ek eta ETB1ek.
2013/11/20 - 13:57
Irujo-Bengoetxea VI finalerdia Eibarren jokatuko da
Pilotaren nafarren arteko norgehiagoka Eibarko Astelenara aldatazea erabaki dute (abenduaren 1ean), Bilboko Bizkaian jokatuko zela esan ondoren.
2013/11/19 - 16:44
Irujoren eta Bengoetxearen arteko finalerdia atzeratu da
Iberoko pilotariak lesioa du eskuin eskuko hatz erakuslean, eta gaur azken proba egin du, pilotalekuan. Neurketa abenduaren 1ean jokatuko da.
2013/11/19 - 16:40
Irujo: 'Ez nago ehuneko ehunean, eta Oinatzi irabazi nahi diot'
Aspeko pilotariak Bengoetxearen aurkako finalerdia atzeratzea eskatu du, eta norgehiagoka abenduaren 1ean jokatuko da, Bizkaia pilotalekuan.
2013/11/16 - 22:40
Irujok kostata lortu du finalerdietarako txartela (22-21)
Iberokoak Ezkurdia gainditu du, intentsitate handiko partidan, eta txapelketako finalerdietan izango da.
2013/11/10 - 00:13
Irujok lehen puntua lortu du final-laurdenetan, Xalaren kontra
Nafarrak 22 eta 13 menderatu du aurkaria, partidan sartzea asko kostatu zaion arren. Hurrengo jardunaldian Joseba Ezkurdiaren aurka jokatu beharko du
2013/11/03 - 15:42
Olaizolak erraz gainditu du Irujo Labriten (22-13)
Iberokoak ez du partida sasoi betean jokatu, atzamarrean min baitu eta horrek bere jokoa baldintzatu du. Aurkariak alde zabala izan du markagailuan partida osoan: 13-3, 19-10.
2013/11/01 - 14:43
Martinez de Irujok larunbateko partida jokatzea erabaki du
Pilotariak mina du atzamar batean eta goizean egin du eskuaren egoera zein den ikustenko azken proba.
2013/06/24 - 11:59
Olaizola II.ak bere laugarren txapela erdietsi du
Garaipen honekin Ruebn Beloki, Atano II.a eta Irujo berdindu ditu Buruz Buruko palmaresean.
2013/06/22 - 15:47
Aimar Olaizola eta Martinez Irujo, aurrez aurre txapelaren bila
Olaizola II.ak titulua defendatuko du, eta Iberoko pilotariak bere bosgarren txapela eskuratu nahiko du, Bizkaian. Jarraitu finala zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en, igandean, 17:00etatik aurrera.