Juan Martínez de Irujo
2015/01/14 - 18:07
Binakako txapelketaren final-laurdenetan ere, lesioak protagonista
Ezta Juan Martinez de Irujo ezta Barriola ere, ez dira Atano III.ean izango ostiral honetan. Beraien ordez, Altuna III. eta Cecilio arituko dira.
2015/01/14 - 15:53
Irujo azken orduko baja da, eskuin eskua minduta duelako
Iberoko pilotaria Donostian izan da goizean entrenatzen, Apezetxea eta Jokin Etxanizekin. Eskuin eskua justu duela ikusita, ostiralean ez jokatzea erabaki du Irujok. Altunak hartuko du bere lekua.
2015/01/10 - 20:24
Altunak eta Merinok ezustekoa eman dute Labriten (22-19)
Ezkurdia-Zabaleta bikoteak laugarren puntua erdietsi du, Etxebarrin Zubieta eta Pablo Berasaluze mendean hartuta (22-15).
2015/01/04 - 19:16
Berasaluzeren eta Zubietaren partida handia
22-21 gainditu dute Retegi Bi-Rezusta bikotea Eibarko Astelena pilotalekuan.
2015/01/03 - 20:40
Ezkurdiak eta Zabaletak, hirutik hiru
22-11 irabazi dute Olaizolaren eta Beroizen kontra. Txapelketako partida guztiak irabazi dituzte.
2015/01/01 - 20:29
Landutako garaipena lortu dute txapeldunek, bigarrena, 22-17
Irujo eta Barriola jaun eta jabe izan dira lehen tantoetan, baina Bengoetxea VI.ak eta Aretxabaletak hobera egin dute, eta zenbait momentuta estu eta larri jarri dituzte gorriak.
2014/12/27 - 21:10
Aurreneko puntua erdietsi dute Irujok eta Barriolak (22-14)
Bizkaian jokatutako neurketan Berasaluze-Zubieta bikotea hartu dute mendean.
2014/12/21 - 21:16
Ezkurdiak eta Zabaletak txapeldunei irabazi diete (19-22)
Gazteek Binakako Txapelketaren lehenengo puntua eskuratu dute, Martinez de Irujo eta Barriolari irabazita Eibarko Astelena pilotalekuan. Partida berdindua eta sufritua izan da.
2014/12/21 - 14:41
Lau t'erdiko txapeldunak debuta egingo du Binakakoan
Juan Martinez de Irujok, Barriolarekin batera, Binakako Txapelketaren bere lehenengo partida jokatuko du, Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etan.
2014/12/21 - 01:00
Irujo-Barriola vs. Ezkurdia-Zabaleta, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Pilotarekin batera, tarte nabarmena hartuko dute saskibaloiak eta atletismoak.
2014/12/14 - 22:00
Irujok aise menderatu du Olaizola II.a kaiolako finalean (22-17)
Inoiz finalik galdu gabea zen Aimar kaiolan, baina gaur ezinean ibili da hasieratik Juan Martinez de Irujoren kontra. Indartsuago eta azkarrago mugitu du pilota Iberkoak, eta gaina hartu dio une oro.
2014/12/14 - 20:38
Irujo: 'Txapela merezi nuen'
Finala ona ez dela izan aitortu du Iberoko txapeldunak, "baina ni Aimar baino azkarrago ibili naiz eta hortxe egon da partidako gakoa", adierazi du.
2014/12/14 - 18:36
Irujok hiru handiak irabazi ditu
Juan Martinez de Irujok, 2006an eguin zuen bezala, hiru txapelak irabazi ditu aurten, Buruz Burukoa, Binakakoa eta 4 t'erdikoa. Aimar Olaizolak ezin izan du Iberoko pilotariaren kontra.
2014/12/13 - 17:21
Olaizola II.a – Irujo, historia egingo duen klasiko handia
Goizuetakoak irabaziz gero, Lau t’erdiko txapela zortzigarrenez jantziko luke, mitoa handituz. Irujok, berriz, bigarrenez lortuko luke hiru txapela handiak urte berean irabaztea.
2014/12/13 - 16:10
Hiru aldiz irabazi dio Aimarrek Irujori kaiolako finala
12 final jokatu dituzte Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok elkarren aurka. Lau t'erdiko Txapelketako hirurak Olaizola II.ak irabazi ditu: 2011n, 2013an eta 2015ean.
2014/12/09 - 20:56
Martinez de Irujo: 'Lana eginda dago'
Igandeko Lau T'erdiko Txapelketaren Finalerako prest dago Irujo, azken entrenamendu gogorra osatuta. Urduritasuna nabaritzen hasi da, eta 'hobeto' entrenatu nahiko luke, baina sentsazio onekin doa.
2014/12/02 - 11:42
Finalerako sarrerak salgai daude jada
Juan Martinez de Irujoren eta Aimar Olaizolaren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, 40 eta 100 euro artean.
2014/12/01 - 15:30
Finala Bilbon jokatuko da, abenduaren 14an
Martinez de Irujo eta Olaizola II.aren arteko finala Bizkaia pilotalekuan jokatuko da, abenduaren 14an. Sarrerak asteartean jarriko dira salgai; merkeena 40 euroan, garestiena 100 euroan.
2014/12/01 - 14:15
Bilbok hartuko du kaiolaren final handia
Juan Martinez Irujoren eta Aimar Olaizola II.aren arteko partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko.
2014/12/01 - 12:13
Abenduaren 14an, Bilbon, finalaren egoitza?
Oraindik ofiziala ez da, baina Juan Martinez de Irujok adierazi zuen bart hilaren 14an Bilbon jokatu daitekeela kaiolako finala.