Juan Martínez de Irujo
2020/03/27 - 00:12
Gasteizen gaur irabazten duen bikoteak finala jokatuko du
Bengoetxea VI-Untoria eta Irujo-Rezusta sari handiaren bila abiatuko dira Ogeta pilotalekuan gaur arratsaldean. Olaizola II.a eta Urrutikoetxea apirilaren 9an gaurko garaileen zain egongo dira Bilbon.
2020/03/27 - 00:06
Pilota aukeraketak ez du eztabaidarik piztu
Bengoetxea VI.a, Untoria, Irujo eta Rezusta pozik joan dira Gasteiztik etxera datorren iganderako materiala berezi ondoren. Aitzakiarik ez dago. Ogetan nagusitzen den bikotea finalean izango da.
2020/03/26 - 20:53
Mtz. de Irujo eta Rezustaren garaipena Atano III.enean
Juan Martinez de Irujo eta Beñat Rezustak txapelketako bigarren puntua eskuratu dute Donostiako Atano III.a pilotalekuan Jokin Altuna eta David Merinori 22-16 irabazi eta gero.
2020/03/26 - 20:49
Irujo eta Rezustak 22-15 irabazi diete Bengoetxea eta Untoriari
Juan Martinez Irujok eta Beñat Rezustak binakako txapelketako hamaikagarren garaipena lortu dute. 22-15 irazi diete Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriari Eibarko Astelena pilotalekuan.
2020/03/26 - 20:44
Irujo eta Rezusta, garaile Irribarria-Zubieta bikotearen aurka
22-17ko emaitzarekin nagusitu dira Juan Martinez de Irujo eta Beñat Rezusta Eibarko Astelena pilotalekuan. Ondorioz, lehen puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan.
2020/03/26 - 00:20
Irujok eta Rezustak bizirik jarraitzen dute
Aspeko bikoteak 22-16 irabazi die Artolari eta Albisuri. 14an berdin zirela, Artolak min hartu du hatz batean eta horrek erabat baldintzatu du partida. Artola eta Albisu aukerarik gabe gelditu dira.
2020/03/26 - 00:11
Olaizola II eta Urrutikoetxea, haserre materialarekin
Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea haserre agertu dira Irujoren eta Rezustaren aurka jokatu behar duten Binakako Txapelketako partidarako pilotekin, Bilbon egin duten material aukeraketan.
2018/11/12 - 12:11
Lau t'erdikoaren palmares historikoa
Igandean Jokin Altunaren eta Joseba Ezkurdiaren arteko finala izango dugu 17:00etatik aurrera ETB1en. Horregatik, hainbat datu eta palmares historikoa bildu ditugu.
2018/04/30 - 17:49
Irujo: 'Ezkurdia eta Urrutikoetxea dira txapela lortzeko hautagai nagusiak'
Juan Martinez de Irujo pilotari ohia Joseba Ezkurdiaren aholkularia da Buruz Buruko Txapelketan. ETBri elkarrizketa eskaini dio eta bere pronostikoa eman digu.
2018/01/12 - 18:43
Vicente del Bosquek euskaraz eman dio hasiera sagardo denboraldiari
Espainiako selekzionatzaile ohiarekin batera, kirol munduko hainbat pertsona ezagun izan dira: Juan Martinez de Irujo, Imanol Agirretxe eta Abraham Olano, besteak beste.
2017/06/24 - 23:26
Juan Martinez de Irujok omenaldi hunkigarria jaso du Labriten
Iberoko (Nafarroa) pilotariak agur esan behar izan zion pilotari bihotzeko gaixotasun bategatik. Historiako pilotari onenetako bat izan da, eta larunbat honetan omenaldi beroa jaso du.
2017/05/30 - 12:29
Urduliz, Iruñea, Donostia eta Tolosa, egoitzak
Martinez de Irujo eta Rezusta bikoteak Atano III. pilotalekuan defendatuko dute lidergoa Altuna III.a - Merino II.aren kontra.
2017/05/22 - 16:51
Irujok eta Barriolak Aimar eta Aretxabaleta jipoitu dituzte finalean
Tanto oso lehiatuak jokatu dituzten arren, urdinak jaun eta jabe izan dira, eta garaipena ziurtatuta izan dute 14 eta 0 aurreratu direnetik.
2017/05/20 - 15:58
Txalo zaparrada beroa eman diote Juan Martinez de Irujori
Labriten bildutako zaleek eta pilotariek txalo zaparrada beroa eman diote Juan Martinez de Irujori nafarrak bere agurra iragartzeko emandako prentsaurrekoaren bukaeran.
2017/05/20 - 15:56
Irujok behin betiko utziko du pilota
Iberoko txapeldun handia jokatu gabe egon da azken urtea bihotzeko arazoengatik, eta orain jokalari izateari utziko diola iragarri du Labriten, debuta egin zuen pilotalekuan.
2017/05/20 - 15:21
Irujo: 'Ez dut berriro jokatuko, baina ez ditut kantxak utziko'
Juan Martinez de Irujok bere ibilbide profesionala amaitutzat ematea erabaki du, bihotzeko gaixotasunak behartuta. "Nire titulu guztiak emango nituzke pilotan jokatzen jarraitzeagatik", esan du.
2016/10/09 - 20:44
Irujo: 'Osasunez ondo sentitzen naiz, baina oraindik ezin dut jokatu'
Juan Martínez de Irujo frontoietara itzuli da lehen aldiz bihotzeko arazoengatik bajahartu behar zuela iragarri zuenetik. Ezkurdiaren botileroa izan da. ETBri elkarrizketa eskaini dio Lekuberrin.
2016/10/09 - 20:27
Irujo frontoian berragertu da Ezkurdiaren botilero bezala
Juan Martinez de Irujo frontoietara itzuli da bihotzeko arazoengatik bajan dagoen arren. Ez du jokatu, baina kontrakantxan izan da Joseba Ezkurdiari aholkuak ematen Lau t'erdiko txapelketako partidan.
2016/07/13 - 13:45
Martinez de Irujo: 'Bihotzeko arazoak atzeman dizkidate'
Juan Martinez de Irujo pilotariak jakitera eman duenez, behin behinean pilota utzi beharko du bihotzeko arazoak atzeman dizkiotelako.
2016/07/13 - 13:02
Juan Martinez de Irujok bihotzeko arazoak ditu
Sendatu arte pilota utzi behar duela iragarri du, Fernando Vidarte eta Txema Urrutia ondoan zituela.