Joseba Etxeberria
2021/05/24 - 00:37
Bilbao Athletic ez da Bigarren Mailara igoko
Zuri-gorriek garaipena behar zuten aurrera egiteko; alabaina, Burgosekoek luzapenean erdietsi dute kanporaketa guztiz erabakita utzi duen gola, Saul Berjonen bitartez.
2021/05/20 - 19:01
Etxeberria: ''Prest gaude, gure maila ematen badugu igotzeko aukerak izango ditugu''
Joseba Etxeberria Bilbao Athleticeko entrenatzaileak Bigarren Mailarako igoera faseko Burgosen aurkako finalari buruz hitz egin du.
2021/04/13 - 01:27
Joseba Etxeberria, 2009ko finala gogoan
Athleticen Kopako finalen aro berria 2009an hasi zen, Mestallan, orduan ere Bartzelona aurkari zela. Joseba Etxeberriarekin batera gogoratu dugu garai hura. Harmailetan jendea zegoen garaia.
2020/04/30 - 16:16
Etxeberria: ''Titulu garrantzitsuena zaleen berotasuna izan da''
Joseba Etxeberriak hitz egin du gaur bideo-konferentziaz. Egungo Bilbao Athleticeko entrenatzailea berriz ere futbolaz gozatzeko irrikan dago.
2019/07/15 - 16:09
Joseba Etxeberriaren Bilbao Athleticek denboraldi-aurreari ekin dio
Lehen lansaioa zuzendu du Etxeberriak Bilbao Athleticeko entrenatzaile gisa. Ondoren, prentsaurrekoa eskaini du. Pozik azaldu da erronka berriarekin.
2019/05/29 - 16:02
Joseba Etxeberria: 'Erronka oso polita da'
Talde zuri-gorriko jokalari ohiak Bilbao Athletic zuzenduko du datorren denboraldian. Etxera itzultzen dela esan du.
2019/05/28 - 22:26
Joseba Etxeberria izango da Bilbao Athleticeko entrenatzaile berria
Jokalari zuri-gorri ohiak Athleticen bigarren taldea zuzenduko du hurrengo bi denboraldietan, eta kontratua beste denboraldi batez luzatzeko parada izango du.
2019/01/31 - 17:20
Etxeberriak eta Lopez Rekartek, euren derbiak hizpide
Larunbatean jokatuko dute Athleticek et Realak Anoetan. EiTB Joseba Etxeberria eta Aitor Lopez Rekarte jokalariekin egon da euskal derbiaz hitz egiteko.
2018/10/30 - 22:02
Etxeberria eta Alkorta, kezkatuta Athleticen bolada txarrarekin
Joseba Etxeberriak eta Rafael Alkortak Athleticen bolada txarrari buruz hitz egin dute ETBrekin. Bi jokalari ohiak kezkatuta azaldu dira.
2018/09/17 - 16:19
Joseba Etxeberria, Tenerifetik at
Klubak entrenatzaile kargutik kendu du elgoibartarra. Ligako oso hasiera kaskarra izan dute.
2018/05/11 - 00:35
Athleticek eta Joseba Etxeberriak eten egin dute elkarrekin zuten lotura
Jokalari zuri-gorri ohia Tenerife taldeko egungo entrenatzailea da, eta 2019ra arte zeukan kontratua Athleticekin.
2018/02/05 - 22:26
Tenerifek ofizial egin du Joseba Etxeberriaren fitxaketa
Euskal teknikariak Bigarren B Mailako Amorebieta utzi eta kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du talde kanariarrean denboraldi amaierara arte.
2018/02/05 - 21:11
Etxeberria: 'Tenerife talde handia da, eta aukera oso ona da niretzat'
Joseba Etxeberria Tenerife taldeko entrenatzailea da. Elgoibarrekoa astelehen honetan iritsi da Tenerifera eta aireportuan egin ditu lehen adierazpenak.
2018/02/05 - 15:29
Joseba Etxeberria, Tenerife taldeko entrenatzaile berria
Euskal teknikariak Bigarren B Mailako Amorebieta utzi du, eta kargutik kendu duten Jose Luis Marti ordezkatuko du talde kanariarrean.