Jose Javier Zabaleta
2023/04/03 - 18:33
Elordi eta Zabaleta, txapeldunak merezimendu osoz
Txapelketak iraun dituen 4 hilabeteetan 15 partida irabazi dituzte eta soilik 3 galdu. Elordi, debutariak eta lau aldiz txapeldun izan den Zabaletak bikote bikaina egin dute. Elkarren osagai ezin hobea izan dira.
2023/04/03 - 15:27
Mallabiak Aitor Elordiren txapela ospatu du, aurrelari txapeldunarekin batera
Iruñean jokatutako finala irabazita, Elordik bere jaioterrian ospatu du garaipena, dozenaka lagunekin eta seniderekin. Harrera ederra egin diote.
2023/04/02 - 23:49
2023ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2023/04/02 - 23:14
Jose Javier Zabaletak irabazi du EITB Pilotari Onena saria, bere kirol ibilbidean bigarren aldiz
Pilotan aditua den EITBko epaimahaiak Binakako Txapelketan parte hartu duen beste edozein pilotariri baino puntu gehiago eman dizkio. Horrenbestez, Zabaletak bere bigarren Urrezko Eskua bereganatu du; 2021ean ere jaso zuen, eta Unai Lasori hartu dio lekukoa (Lasok 2021ean irabazi zuen).
2023/04/02 - 23:05
Jose Javier Zabaletak irabazi du EITB Pilotari Onena Saria
Jose Javier Zabaleta pilotariak irabazi du EITBko adituek aukeratzen duten Binakako Txapelketako pilotari onenaren saria, egindako txapelketa onaren ondorioz 148 puntu lortuta.
2023/04/02 - 22:44
Elordi eta Zabaleta, finalean nagusi
Aspeko bikotea 5-0 aurreratu da eta nahiz eta gorriek 8-8 berdintzea lortu duten, hori izan da finaleko berdinketa bakarra. 12-17 zirela, Lasok mina hartu du eta aldageletara joan behar izan du. Hortik aurrera tanto bakarra egin dute gorriek eta Elordik eta Zabaletak irabazi dute finala.
2023/04/02 - 22:40
Zabaletaren aitonak eta amonak eta Elordiren koadrillako kideek txapeldunak zoriondu dituzte
Jose Javier Zabaletak eta Aitor Elordik zorion mezu bereziak jaso dituzte ETBren platoan elkarrizketa ematen ari zirela: nafarrak bere aitona-amonaren zorion mezua jaso du; bizkaitarrak, aldiz, bere lagunen animo mezuak.
2023/04/02 - 22:13
Elordik eta Zabaletak jantzi dute Binakako txapela Nafarroa Arenan
Elordi eta Zabaletak jaso dute txapela Nafarroa Arenako podiumeko koskarik altuenean. Jose Javier Zabaletak jaso du EITB Pilotari Onenaren saria.
2023/04/02 - 22:12
Elordi eta Zabaleta: ''Txapel honen zati handi bat Tolosarentzat da''
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta pozez gainezka azaldu dira kamera aurrean Binakako Txapelketako txapela irabazi ondoren. Gainera, txapelaren zati bat Tolosari eskaini nahi izan diote.
2023/04/02 - 21:45
Elordi eta Zabaletari Binakako txapela eman dien azken tantoa
Laso eta Imaz mendean hartu dituzte Elordik eta Zabaletak. Aspeko bikoteak Elordiren bi pareta ederrarekin bereganatu du Binakako txapela.
2023/04/02 - 21:29
Elordi eta Zabaleta, Binakako txapeldunak
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak jantzi dituzte 2023ko Binakako Txapelketako txapelak, finalean Unai Laso eta Ander Imaz mendean hartuta 13-22ko emaitzarekin.
2023/04/02 - 17:26
Pilotazaleak ari dira Iruñeko kaleak girotzen, Binakako Finalaren aurretik
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteen zaleak Iruñeko kaleetan barrena dabiltza finalaren aurreko orduak giro ederrean igarotzen.
2023/04/01 - 18:01
Zabaleta, laugarren txapelaren bila
Apirilaren 2ko igande honetan Binakako Txapelketaren finala jokatuko da Nafarroa Arenan. Jose Javier Zabaletarekin izan gara. Aspeko atzelariak laugarren txapela jantzi nahi du.
2023/04/01 - 14:50
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta, Binakako txapelaren bila
Igandean, apirilaren 2an, jokatuko da Binakako Txapelketako finala Nafarroa Arenan. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 17:00etan.
2023/03/30 - 17:32
Pilota hautaketa azkarra eta denen gustukoa 2023ko Binakako finalerako
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteek 2023ko Binakako Finalerako pilotak hautatu dituzte ostegun honetan, Nafarroa Arenan. Ondoren, finalaren aurreko prentsaurrekoan agertu dira.
2023/03/27 - 17:34
Xabi Tolosa, min hartuta eta lur jota, Binakako finalik gabe
Bilboko Bizkaia Frontoian Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteek jokatu zuten partida 19-15 Altunaren eta Tolosaren alde zela, atzelariak min hartu zuen eskuin hankako gihar bikian, eta ez jarraitzea erabaki zuen. Atzo gauean Anoetako kideen babesa jaso zuen.
2023/03/27 - 01:43
Tolosaren lesioak finalerako txartela eman die Elordi eta Zabaletari
Gorriek erakustaldia eman dute Binakako Txapelketako finalerako bigarren txartela lortzeko lehian, baina partidako azken tantoetan atzelariak min hartu du eta ezin izan du jokatzen jarraitu. Hortaz, urdinei eman diete garaipena.
2023/03/26 - 23:20
2023ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, apirilaren 2an.
2023/03/26 - 22:52
Tolosak min hartuta, Elordi-Zabaleta bikoteak jokatuko du finala
Xabier Tolosak negarrez utzi du Bizkaia Frontoia bere lesioak finalerako txartela Elordi-Zabaleta bikoteari eman dien partidan. Gorriak 19-15 irabazten zihoazela, Atzelariak ziztada sentitu du eskuin hankan eta ezin izan du jokatzen jarraitu.
2023/03/26 - 22:28
Altuna III.a, Elordi eta Zabaleta, hunkituta Tolosak lesioagatik Binakako finalerdietako partida utzi ostean
Jokin Altuna, Xabier Tolosaren bikotea Binakako Txapelketan, eta haien aurkariak izan diren Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, hunkituta agertu dira partida amaieran Tolosak, min hartuta, finalerdietako partida utzi behar izan duelako.