Javier Calleja
2021/12/24 - 11:57
Alavesek Javi Calleja entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du
Radio Vitoriak konfirmatutakoaren arabera, klubak urtarrilean emango du ofizialki erabaki horren berri. Madrildarrak kontratua du 2023ko ekainera arte.
2021/12/20 - 18:55
Calleja: ''Sailkapenak ez digu eragin behar, garaipena lortu nahi dugu aurkari zail baten kontra''
Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak, Arabako taldeak Vila-realen aurka asteartean jokatuko duen Santander Ligako 4. jardunaldiko atzeratutako partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/12/18 - 17:17
Alavesek galdu egin du etxean ezin sendoago dabilen Rayo Vallecanoren aurka (2-0)
Gasteiztarrek lehen zati kaskarra egin dute, eta Iraolak zuzentzen duen taldeak horixe bera baliatu du neurketako bi golak sartzeko.
2021/12/13 - 19:18
Callejak aldaketak egingo ditu Linaresen kontra, baina ez da aurkariaz fidatzen
Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak, Arabako taldeak Linaresen aurka asteartean jokatuko duen Errege Kopako bigarren kanporaketako partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/12/10 - 15:23
Calleja: ''Eraginkorragoak izan behar dugu area barruan''
Alavesek Getaferen aurka jokatuko du larunbat honetan Santander Ligako 17. jardunaldian. Bi taldeak sailkapeneko beheko postuetan daude. Talde gasteiztarreko entrenatzaileak aurkariaren arean eraginkortasunak izango duen garrantzia azpimarratu du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2021/12/04 - 14:05
Calleja: ''Sinestezina da partida punturik lortu gabe amaitzea''
Alavesek 2-1 galdu zuen Granadaren aurka Santander Ligako 16. jardunaldian. Gasteiztarren entrenatzailearen ustez, bere taldeak berdinketa lortzea merezi izan zuen, baita garaipena ere, eta punturik lortu ez izana deitoratu du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2021/12/02 - 19:30
Calleja: ''Ez goaz berdinketaren bila Granadara, irabaztea dugu helburu''
Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak, Arabako taldeak Granadaren aurka ostiralean jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/29 - 19:07
Calleja: ''Ilusioz hartzen dut Kopa, ahalik eta urrunen iritsi nahi dugu''
Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak, Arabako taldeak Unamiren aurka Errege Kopan astearte honetan jokatuko duen partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/26 - 17:42
Calleja: ''Jardunaldi bakoitzean lehen mailako talde bat izatea dugu jokoan''
Alaveseko entrenatzaileak adierazi du ez duela konfiantzarik nahi bere taldean, bolada ona izan arren, eta "jardunaldi bakoitzean" lehen mailako taldea izatea jokoan dutela ohartarazi du.
2021/11/19 - 16:13
Javier Calleja: ''Zenbat eta erronka handiagoa, orduan eta motibazio handiagoa dugu''
Alavesek Sevillaren aurka jokatuko du larunbat honetan Sanchez Pizjuanen Santander Ligako 14. jardunaldian. Gasteizko taldearen entrenatzaileak Andaluziako taldearen bolada eten nahi du, eta horrek motibazio gisa balio diela esan du.
2021/11/07 - 01:23
Javier Calleja: ''Taldeak aurrerapausoa eman du eta partidari buelta ematea lortu du''
Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak bere jokalariek Levanteren aurkako garaipena lortu eta jaitsiera postuetatik irteteko egindako partida goraipatu du.
2021/11/06 - 22:16
Alavesek buelta eman dio partidari Levanteren aurka eta jaitsieratik irten da (2-1)
Gasteiztarrek Levanteren lehen zatiko gola irauli dute, Ligan garaipena ezagutu gabe jarraitzen duena. Emaitza honekin, Alaves jaitsiera postuetatik atera da.
2021/11/06 - 11:58
Javier Calleja: ''Guretzako garrantzitsua baldin bada, are gehiago eurentzako''
Talde gasteiztarrak Levante hartuko du arratsaldeko 18:30ean Mendizorrotzako futbol-zelaian. Hiru puntu oso inportante aurkari zuzenaren aurka.
2021/10/31 - 01:07
Alavesek meritu handiko puntua lortu du Camp Noun (1-1)
Bartzelona aurreratu da markagailuan bigarren zatiaren hasieran, baina Luis Riojak partida berdindu du, banakako jokaldi eder baten ostean.
2021/10/29 - 16:30
Calleja: ''Bartzelonari irabazteko, horretarako gai zarela sinetsi behar duzu, eta guk sinesten dugu''
Alavesek Bartzelonaren aurka jokatuko du larunbatean, Camp Nou zelaian, LaLigako 12. jardunaldiko partida. (Jatorrizko hitzak, gaztelaniaz).
2021/10/25 - 20:36
Calleja: ''Elxen aurkako partida denboraldiko garrantzitsuena da niretzat''
Javier Calleja Alaveseko entrenatzaileak, Arabako taldeak Elxen aurka asteartean Mendizorrotzan jokatuko duen norgehiagokaz hitz egin du.
2021/10/22 - 18:43
Calleja: "Liga amaitzen denean, Alaves Lehen Mailako taldea izango da"
Alaves egoera zailean dago une honetan, hiru puntu besterik ez baititu bildu 8 jardunaldi jokatu ostean. Alabaina, Cadizen aurkako partidaren aurretik, Javier Calleja entrenatzailea sinetsita agertu da bere taldeak mailari eutsiko diola maiatzaren 22an LaLiga amaitzen den egunean.
2021/10/17 - 16:24
Javier Calleja: ''Niretzat, Betisen aurkako partida hau hil edo bizikoa da''
Alavesek Betis hartuko du astelehenean Mendizorrotzan, LaLiga Santanderreko 9. jardunaldian. (Jatorrizko hizkuntzan, gaztelaniaz).
2021/10/08 - 15:52
Osasunak Alavesi irabazi dio Taxoaren (2-1)
Chimy Ávilak aurretik jarri ditu gorritxoak 6. minutuan. Bigarren zatian, De la Fuentek banakoa egin du 62.ean eta Barberok 2 eta 1koa 73.ean.
2021/10/02 - 14:22
Javi Calleja: ''Gola egitea kosta egiten zaigu, eta arriskua sortzea ere kosta egiten zaigu''
Alavesek 1-0 galdu du Athleticen aurka, LaLigako 8. jardunaldian San Mamesen jokatutako derbian. (Jatorrizko audioa, gaztelaniaz).