Jaume Ponsarnau
2024/10/08 - 14:24
Ponsarnau: ''Ilusioz ekiten diogu Europako erronkari eta pozik Casilla mitikoan jokatuko dugulako''
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Bilboko taldeak Balkan Botevgarden kontra urriaren 9an jokatuko duen Europe Cupeko partidari buruz. Casillan jokatuko du Bilbao Basketek. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/03/24 - 20:56
Jaume Ponsarnau: ''Miribillan jai ederra bizi izan dugu''
Bilbao Basket 82 eta 80 gailendu zaio Baskoniari, Endesa Ligan jokatutako euskal derbian. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2023/10/17 - 23:00
Ponsarnau, Wloclaweken jokatu aurretik: ''Ez dugu egokitzeko astirik, exijentzia handiko partida izango da''
Surne Bilbao Basketek asteazkenean ekingo dio FIBA Europe Cup txapelketari, egungo txapeldunaren etxean, alegia, Anwil Wloclawek aurkari, Polonian. Neurketa eitb.eus-ek eta ETB4k emango dute zuzenean, 18:50etik aurrera.
2023/10/06 - 19:16
Ponsarnau: ''Nik Hakanson txalotuko dut''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak adierazi duenez, igandean Ludde Hakanson txalotuko du, Suediako joko-antolatzailea UCAM Murtziako jokalari gisa Miribillara itzuliko denean.
2023/09/29 - 17:53
Jaume Ponsarnau: ''Uste dut proposamena oldarkorra izango dela bi taldeen aldetik''
Bilbao Basketek Baskoniaren aurka jokatuko du, larunbatean, Buesa Arenan. "Uste dut une honetan bi staff-etako inork ez duela kontrol osorik, eraikitzen ari diren bi talde direlako". Era berean, "biharko partidan, bi taldeen proposamena oldarkorra izango dela uste dut", adierazi du Jaume Ponsarnauk.
2023/08/14 - 16:56
Jaume Ponsarnau: ''Gaitasuna batu nahi izan dugu exijentzia handiko denboraldi honi aurre egiteko''
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak hedabideen aurrean azaldu duenez, ilusioz beteta ekingo diote denboraldi berriari. Ligako talde onenen artean egotea da helburua. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/05/31 - 19:52
Ponsarnau: ''Oso pozik nago, lan eta giro testuingurua positiboa baita''
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak urtebetez luzatu du bere kontratua, 2025era arte. Entrenatzaile katalanak bere poztasuna erakutsi du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
2023/05/31 - 14:58
Jaume Ponsarnauk 2025era arte berritu du Bilbao Basketekin zuen kontratua
Entrenatzaile kataluniarra 2022-23 denboraldian ibili da lehen aldiz Bilbao Basketen, eta Bilboko taldea Endesa Ligako hamabigarren tokian sailkatu da. Ponsarnauk, hortaz, gutxienez bi denboraldi gehiago emango ditu Bilbao Basketen entrenatzaile gisa.
2023/01/24 - 18:02
Jaume Ponsarnau: "Harro gaude, ilusionatuta Txapeldunen Ligarekin, zaleen izenean ondo egiteko gogoz"
Surne Bilbao Basketek asteazkenean ekingo die Txapeldunen Ligako final zortzirenei, Miribillan, Darussafakarren aurka, 20:00etan. eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute partida. Bilboko taldearen entrenatzailearekin izan da EITB Media.
2022/06/23 - 18:42
Ponsarnauk Bilbao Basketen lan onari jarraipena eman nahi dio
Bilbao Basketek Jaume Ponsarnau entrenatzailea aurkeztu du. Teknikariak adierazpenak egin ditu aurkezpen-ekitaldiaren ostean.
2022/06/21 - 16:08
Jaume Ponsarnau, Bilbao Basketen entrenatzaile berria
Kataluniako entrenatzaileak Mumbruren lekua hartuko du.
2015/12/01 - 21:59
Gipuzkoa Basketek Porfi Fisac nahi du Ponsarnau ordezkatzeko
Solobasketen arabera, Segoviako teknikoa aukeratu du Donostiako taldeak, eta fitxaketa negoziatzen ari da Palentziarekin, gaur egun entrenatzen duen taldearekin, hain zuzen.
2015/12/01 - 12:55
Jaume Ponsarnau entrenatzailea kargutik kendu dute
Jon Txakartegik eta Lolo Encinasek zuzenduko dute taldea beste entrenatzaile bat kontratatu arte.
2015/04/17 - 17:53
Muturreko partidak GBC eta Baskoniarentzat
Gipuzkoarrek Fuenlabrada jasoko dute, mailari eusteko giltzarri izan daitekeen lehian. Baskoniak ere aurkari zuzen bat, CAI Zaragoza, izango du aurrean.
2014/12/26 - 19:21
Taldea 'frustazioaren' kontra borrokan ari dela esan du Ponsarnauk
Gipuzkoarren entrenatzaileak azaldu duenez, taldeak frustazio bat dauka "izan ahal agren taldea izateko baldintzarik onenak ez ditugulako".
2014/10/17 - 20:43
GBC Obradoirori irabazteko prest dago, Ponsarnauren ustez
Aldagelan "antsietatea" ez dagoela aitortu du Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak eta orain arte egindako lanaren saria laster helduko dela adierazi du.
2014/07/23 - 17:40
Jaume Ponsarnau ilusioz gainezka iritsi da Gipuzkoa Basketera
Gipuzkoa Basketek bere historiako bosgarren entrenatzailea izango dena aurkeztu du Illlunben. Jaume Ponsarnauk 43 urte ditu, eta hurrengo bi denboraldiak Donostian emango ditu.
2014/07/22 - 15:41
Jaume Ponsarnau, Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria
Uda honetan 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin izan da Grezian jokatutako Europako Txapelketan. Finalean, ezin izan zuten Turkia gainditu (65-57).