Ion Izagirre Insausti
2023/07/07 - 20:35
Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Libourne-Limoges (200,7 km)
Esprinterrak berriro protagonista izan daitezkeen etapa bat izango da, eta helmugan haien artean indartsuenak izango dira nabarmentzea lortuko dutenak, azken zatia laburra baita, baina gogorra.
2023/07/07 - 19:39
Frantziako Tourreko 7. etapako azken kilometroa eta esprinta
Frantziako Tourrak atzean uzti du jada 7. etapa. Garaipena esprintean erabaki da eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa.
2023/07/07 - 19:18
Philipsenek bere 3. etapa garaipena bereganatu du Tourrean, 7. etapako esprintean Cavendish mendean hartuta
Jasper Philipsen nagusitu da Frantziako Tourreko 7. etapan. Ondorioz, belgikarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du lasterketa honen 2023ko edizioan. Hirutik hiru esprintetan nagusitu da. Cavendish izan da bigarren eta Girmay hirugarren.
2023/07/06 - 20:49
Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Mont de Marsan-Bordele (169,9 km)
Mendate bakar bat jarriko da bidean helmugatik 30 bat kilometrora, Cote de Beguey (4. maila, % 4,4an), eta horrek ez lieke ahalegin handirik suposatu beharko txirrindulariei.
2023/07/06 - 19:31
Pogacarrek etapa irabazi du eta Vingegaard lider berriarekiko denbora murriztu du
Esloveniarrak 28 segundoko aldea lortu du aurkari zuzenarekiko, sailkapen nagusian hurbilduz.
2023/07/06 - 12:36
Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Tarbe-Cauterets Cambasque (144,9 km)
Txirrindulariek Pirinioetako mendialdetik jarraituko dute, baina kilometrajeari dagokionez motzagoa izango da. Hala ere, zailtasun handiko mendateak ez dira faltako.
2023/07/05 - 01:12
Philipsen bigarrenez gailendu da esprintean, eroriko ugari izan dituen etapa bukaeran
Caleb Ewan bigarren izan da, eta Phil Bauhaus, hirugarren. Adam Yatesek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, Bilbon hasi eta amaitu zen lehenengo etapatik.
2023/07/05 - 00:18
Philipsenen bigarren garaipena, Pirinioen bezperan
Belgikarrak bigarren garaipena jarraian lortu du 2023ko Frantziako Tourrean. Adam Yatesek lider jarraitzen du.
2023/07/04 - 21:13
Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Laruns (162,7 km)
Goizegi izango da etapako irabazlea Tourreko lider iraunkor izendatzeko, baina baten bat atzean geratzen bada, agur esan diezaioke bere aukerei.
2023/07/03 - 23:13
Jasper Philipsen garaile Baionan, aurtengo Tourreko lehen esprint handian
Bigarren Phil Bauhaus izan da, eta hirugarren Caleb Ewan. Adam Yatesek sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du, hirugarren egunez jarraian.
2023/07/03 - 21:57
Tourreko 3. etapako protagonisten hitzak, Baionako helmugan
Mikel Landa, Gorka eta Jon Izagirre, Alex Aranburu eta Pello Bilbao txirrindulariek 3. etapa nola bizi izan duten kontatu dute Baionako helmugan.
2023/07/03 - 21:37
Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)
Etapa laua da, mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa. Horrenbestez, trantsiziozko eguna izan liteke, kontuan izanik tropelak biharamunean igo beharko dituela 2023ko Tourreko lehen mendate handiak.
2023/07/02 - 19:30
Victor Lafayk irabazi du Donostian, Van Aerten eta Pogacarren aurretik
Adam Yatesek sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, Gasteizen hasi den 208,9 kilometroko jardunaldian. Pello Bilbaok bosgarren egin du.
2023/07/01 - 22:15
Adam Yatesek irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa, Bilbon, azken metroetan Simon anaia mendean hartuta
UAE Emirates taldeko txirrindulari britainiarrak bereganatu du etapa garaipena Bilbon, eta liderraren maillot horia jantzi du. Adam Yates ihes eginda iritsi da azken metroetara bere anaia Simonekin batera, eta nagusi izan da azken metroetan.
2023/07/01 - 20:59
Jon Izagirre: ''Zaleena ikaragarria izan da''
Gipuzkoarrak sufritu egin du Frantziako Tourreko 1. etapan, batez ere Viverora igoeran, baina bertan bildutako milaka zaleen babesa oso gertutik sentitu du.
2023/07/01 - 14:59
Horrela atera da Bilbotik 2023ko Frantziako Tourra
Lasterketaren 110. ekitaldia San Mamesetik atera da, ohorezko aurreskuaren ostean. Lehenenko pedal kolpeak zalez gainezka izan diren Bilboko kaleetan eman dituzte.
2023/07/01 - 14:39
Jon Izagirre: ''Etapa gogorra, urduria eta azkarra espero dugu''
Cofidis taldeko gipuzkoarrak Tourraren 110. ekitaldiari "gogotsu" heltzen diola adierazi du 1. etapako irteeran.
2023/06/30 - 21:21
Vingegaard eta Pogacar, faboritoak Tourra irabazteko; 31 urteren buruan, lasterketa Euskal Herrian hasiko da
Lehen hiru etapak, Bilbo-Bilbo, Gasteiz-Donostia eta Zornotza-Baiona, Euskal Herrian jokatuko dituzte. 70 mendate puntuagarri izango dira 2023ko Frantziako Tourrean, kopururik handiena 1995etik, eta Cavendishek Tourrean lortutako etapa garaipenen errekorra hausteko aukera du.
2023/06/30 - 15:28
2023ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala eta dortsalak
Uztailaren 1ean hasi eta 23an amaituko den lasterketak 22 talde eta 176 txirrindulari izango ditu Bilboko irteeran.
2023/06/29 - 21:13
Jon Izagirre: ''Garaipenen bat eskuratzen saiatuko gara''
Jon Izagirre Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarrak Euskal Herrian lehiatuko diren etapetako bat bereganatzen saiatuko dela adierazi du taldeen aurkezpenean, eta zaleen harrera ikaragarria izaten ari dela.