Imanol Alguacil
2024/11/29 - 01:09
Imanol: ''Bigarren zatian askoz hobeto egon gara, beraien gainetik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Ajaxen aurka lortutako garaipenaz (2-0) hitz egin du, Reale Arenan jokatutako Europa Ligako 5. jardunaldian. Bigarren zatian hobera egindako aldaketak izan direla garaipenerako gakoa azpimarratu du.
2024/11/27 - 19:14
Imanol, Oyarzabal hizpide: ''Entrenatzaileak eta kapitainak asko sentitzen dute Realak galtzea''
"Horixe izan da; partida galdu dugula, entrenatzailea haserre, eta jokalariak ere bai", azaldu du Imanolek, igandean San Mameseko derbia amaituta esandakoaz. Realeko entrenatzaileak zehaztu duenez, "Mikel Oyarzabal nire luzapena da, zelaian zein zelaitik kanpo".
2024/11/23 - 15:05
Imanol: ''Seguruenik gure momenturik onenean gaude''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean, 21:00etan, San Mamesen. Imanol Alguacilentzat oso partida berezia da.
2024/11/22 - 00:33
Imanol: ''Lehen zatian erabakita utzi dugu kanporaketa''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Jove Españolen aurka Kopako lehen kanporaketan lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik azaldu da taldeak erakutsitako jarreragatik, baita jokalari gazteenei emandako aukeragatik ere.
2024/11/20 - 15:50
Imanol Alguacil: ''300 partida asko dira, baina gehiago nahi ditut''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du gaur, biharko Kopa partida dela eta. Gainera, 300 partida beteko ditu bihar Realeko aulkian eserita. Gehiago nahi dituela azaldu du.
2024/11/09 - 15:06
Imanol, Kopako partida atzeratuari buruz: ''Ez da posible izan data aldatzea, eta egokitu egingo gara''
Jove Español Alacanteko taldearen aurkako Errege Kopako partida atzeratua azaroaren 21ean jokatuko du Realak, hainbat jokalari selekzioarekin arituko diren astean eta Athleticen aurkako derbia jokatu baino hiru egun lehenago. Hauxe da Imanol Alguacilen iritzia.
2024/11/08 - 01:00
Imanol: ''Ez da lehen aldia arerioa baino hobeak izanda galdu egiten duguna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako 4. jardunaldian Viktoria Pilsenen aurka jasotako porrotaz hitz egin du (2-1). Zorte txarra izan dutela esan du, baina taldearen joko ona eta jarrera nabarmendu ditu.
2024/11/06 - 21:30
Imanolen eta Valverderen iritzia, Athletic-Reala derbiaren balizko atzerapenaren gainean
Realak Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa oraindik jokatu gabe du, eta, berez, azaroan jokatu beharko luke, bigarren kanporaketa abenduaren hasieran baita. San Mameseko derbia, hasiera batean, azaroaren 24rako dago iragarrita, baina baliteke aldaketarik izatea.
2024/11/06 - 20:51
Imanol Alguacil: ''Aurrean daukagun arerioa ez da samurra eta izugarrizko partida egin beharko dugu''
Realaren entrenatzaileak Viktoria Pilsenen aurkako Europa Ligako partidari buruz hitz egin du. Txapelketako 4. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da bihar, azaroak 7, Doosan Arenan, Bulgarian.
2024/11/02 - 15:22
Imanol: ''Valentziakoa tragedia izugarria da, eta logikoa izango zen partida guztiak bertan behera uztea''
Realak Sevilla izango du aurkari igandean (18:30), etxetik kanpo. Imanol Alguacilen arabera, Andaluziako taldea "arerio gogorra" izango da, "jokalari eta entrenatzaile onak dituelako". Barrenetxea eta Turrientes deialditik kanpo geratu dira.
2024/10/26 - 16:10
Alguacil: ''Biharko partida irabaziz gero, Osasunarekin enpatatuta egongo ginateke; arerio zuzena da orain''
Osasunaren kontra neurtuko ditu indarrak igandean Realak, eta derbi giroa nagusi izango da Donostiako zelaian. Azken bi partidak irabazi dituzte txuri-urdinek, eta, entrenatzailearen arabera, biharko helburua da hiru puntuak etxean gelditzea.
2024/10/24 - 23:01
Realak Makabi Tel Aviv menderatu du, 1-2, eta gora egin du sailkapenean, Europa Ligan
Jon Pachecok, 19. minutuan, eta Sergio Gomezek, 64.ean, Realaren bi golak sartu dituzte; Makabik 82.ean sartu du 1-2koa. Gipuzkoako taldeak merezita irabazi du, aurkariak baino hobeto jokatu baitu, eta partida kontrolpean izan duelako.
2024/10/23 - 23:18
Imanol Alguacil: ''Ez da erraza izango, jokalari onak, trebeak eta ausartak dituzte''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, Makabi Tel Aviven aurkako neurketaren atarian, Europan irabazteak zer ekarriko duen badakiela esan du, eta taldeak irabazteko ahal bezain beste egingo duela adierazi du.
2024/10/23 - 17:45
Aperribay: ''Imanolek Realean jarraitu nahi duela esan digu, eta badaki guk ere berak segitzea nahi dugula''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak EITB Mediari esan dionez, Imanol Alguacil entrenatzaileak talde txuri-urdina zuzentzen jarraitu nahi du, eta klubaren helburua da orioko teknikariak karguan segitzea da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/10/07 - 02:03
Imanol: ''Izorratuta nago, gehiago merezi genuen''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Atletico Madrilen aurka lortutako berdinketa baloratu du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligaren 9. jardunaldian. Egindako partidarekin, gehiago merezi zutela adierazi du, eta harro agertu da bere taldeaz.
2024/10/05 - 17:29
Imanol: ''Istripua izan da Atleticok lau gol jasotzea; betiko Atletico ikusiko dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailearen aburuz, Atleticok aste barruan jokatutako Txapeldunen Ligako lehian 4-0eko emaitzarekin galdu izana "istripua" baino ez da izan, eta bihar Reale Arenan Madrilgo taldearen alderdirik onena ikusiko dutela uste du.
2024/10/04 - 01:48
Imanol: ''Jokalari batzuk gaur pisutsu ikusi ditut, gozatu gabe, eta horrela zaila da''
Realaren eta Anderlechten arteko partida amaituta, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak esan du bere jokalariek ez dutela asmatu azken minutuetan.
2024/10/04 - 01:31
Imanol: ''Lotsa, izugarrizko pena; hau ez dakit nola baina moztu egin behar da''
Talde txuri-urdinak Reale Arenan Anderlechten aurka jokatutako partidaren ostean, Realeko entrenatzaileak gogor salatu ditu Belgikatik iritsitako ultrek sortutako istiluak.
2024/10/03 - 22:59
Realak ezin izan du punturik batu Anderlechten aurka, Reale Arenan (1-2)
Talde txuri-urdina aurretik jarri da, bosgarren minutuan, Pablo Marinen bidez, baina Belgikako taldeak markagailua irauli du, 29. eta 40. minutuetan Luis Vazquezek eta Leonik golak sartuta. Beraz, Realak, Europa Ligan, bi partida jokatuta, puntu bat duela jarraitzen du.
2024/09/27 - 17:41
Imanol: ''Egoerari buelta eman nahi diogu; ea Valentziaren aurka partida borobila egiten dugun''
Realak Valentziaren kontra jokatuko du larunbatean etxean, 18:30ean. Orain arte, aurtengo Ligan, Realak ezin izan du punturik batu etxeko partidetan, eta Imanol entrenatzaileak nabarmendu du euren asmoa dela "zaleak gustura joatea eta guk hiru puntuak lortzea".