Imanol Alguacil
2025/02/19 - 19:08
Imanol, berritzeaz: ''Jokin Aperribayrekin adostuta dut apirilaren bukaeran erantzungo dudala''
"Berak argi dauka, nik ere bai, eta hala izango da", azaldu du Realaren entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinak Midtjyllanden aurka jokatu behar duen partidaren bezperan. Gerora, gaztelaniaz, zehaztu du "maiatzaren hasieran" har lezakeela erabaki hori.
2025/02/17 - 00:53
Imanol: ''Ez nago ados ez kaleratzearekin, ez penaltiarekin''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak Betisen aurka jasotako porrotaz (3-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 24. jardunaldian. Adierazi du epailearen erabakiek partida baldintzatu dutela.
2025/02/13 - 22:17
Imanol: ''Oso ondo lehiatu dugu eta jarraipena eman behar diogu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako play-offeko joaneko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz hitz egin du (1-2). Hala, gol bateko abantailarekin jokatuko dute itzuliko partida Reale Arenan.
2025/02/12 - 23:29
Imanol, Kopako zozketaz: ''Oso ondo iruditzen zait Real Madril egokitu zaigula''
Errege Kopako zozketa eginda, Real Madrileko zale batzuk pozik omen zeuden, talde zuriak Realaren aurka jokatu beharko baitu; horren harira galdetu diotenean, Realeko entrenatzaileak gogora ekarri du nola, 2020an, Realak Real Madril kanporatu zuen, eta gerora Kopa irabazi zuen.
2025/02/12 - 23:18
Imanol: ''Midtjylland, fisiko aldetik, talde indartsua da''
Realak, ostegunean, Danimarkan jokatuko du, Midtjyllanden kontra, Europa Ligako play-offean, joaneko partidan. Aurreko egunean, prentsaurrekoan, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak ohartarazi du aurkari "gogorra" izango dela.
2025/02/06 - 23:44
Imanol: ''Aurrekoan ez genuen asmatu areetan, gaur bai''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Osasunaren aurka Errege Kopako final-laurdenetan lortutako garaipenaz (2-0) hitz egin du.
2025/02/05 - 14:54
Imanol: ''Igandeko porrota ahaztuta daukagu, ilusioa dugu biharko''
Imanol Alguacilek ostegun honetan Osasunaren kontra jokatuko duten Errege Kopako partida nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan. Aipatu duenez, igandeko porrota ahaztu dute, eta ilusioz hartu dute erronka berria.
2025/02/01 - 14:50
Imanol: ''Izugarrizko lana egin beharko dugu partida aurrera ateratzeko''
Realak Osasunari egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako 22. jardunaldian.
2025/01/31 - 00:11
Realak PAOK menderatu (2-0) eta AZ Alkmaarren edo Midtjyllanden aurka jokatuko du play-offa, itzulikoa etxean
Orri Oskarssonek sartu ditu Realaren bi golak, PAOKen kontra, eta, hala, euskal taldeak, Europa Ligako liga fasea hamahirugarren postuan amaituta, AZ Alkmaar edo Midtjylland izango du aurkari; zozketa ostiralean egingo dute, eta play-offean final zortzirenetarako sailkatzea izango da jokoan.
2025/01/29 - 19:07
Imanolek adierazi du Realak ''disfrutatu'' egin behar duela PAOKen kontra, eta ''helburua irabaztea'' dela
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak talde txuri-urdinak PAOKen aurka urtarrilaren 29an jokatuko duen Europa Ligako partidari buruz hitz egin du, neurketaren bezperan.
2025/01/29 - 18:37
Imanol: ''Berritzeko aukera daukat, nahi dudanean sinatu dezaket, baina ez dut edozelan berritu nahi''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du PAOKen aurkako Europa Ligako 8. jardunaldiko partidaren bezperan. Besteak beste, esan du kontratua berritzeko aukera mahai gainean daukala, baina gaineratu du ez duela edozelan berritu nahi. Gainera, aitortu du jarraitu nahi duela.
2025/01/24 - 00:42
Imanol: ''Honek hobetu egingo gaitu, aurrera begiratuz''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligan Lazioren aurka jasandako porrotaz (3-1) hitz egin du. Lehenengo zatia ikusita, bigarrenean egindakoarekin pozik geratu dela adierazi du, aldeko golak duen garrantzia azpimarratuta.
2025/01/15 - 15:16
Imanol Alguacil: ''Jokalariak ilusioz beteta daude''
Imanol Alguacil Realearen entrenatzaileak Errege Kopako final-zortzirenetan Rayoren aurka jokatuko duten partidaren gainean hitz egin du prentsaurrekoan.
2025/01/14 - 00:52
Realak amaiera eman dio Marcelinok Reale Arenan zuen boladari, Vila-reali irabazita (1-0)
Donostiarrek hiru puntuak poltsikoratu dituzte Take Kubok bigarren zatiaren hasieran sartutako gol bikainari esker.
2025/01/05 - 19:54
Errege Kopako Ponferradina-Reala partidaren laburpena eta golak (0-2)
Reala Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Ponferradina 0 eta 2 garaituta. Txuri-urdinen golak Mikel Oyarzabalek eta Brais Mendezek egin dituzte.
2024/12/21 - 19:43
Imanol: ''Arlo guztietan hobeak izan dira, eta horregatik irabazi dute''
Realak 2 eta 0 galdu du EA Sports Ligako 18. jardunaldian Celtaren etxean jokatutako partida.
2024/12/16 - 10:08
Reala eta Las Palmas ez dira sortutako aukerak aprobetxatzeko gai izan (0-0)
Donostiako taldeak eta Kanarietakoak puntu bana lortu dute, hainbat aukera izan dituen neurketan.
2024/12/11 - 19:09
Imanol: ''Dinamo Kievek ez du punturik Europa Ligan, baina ahal beste eman beharko dugu irabazteko''
Imanol Alguacil Realearen entrenatzaileak talde txuri-urdinak abenduaren 12an Anoetan jokatuko duten Dinamo Kieven kontrako Europa Ligako norgehiagokari buruz hitz egin du.
2024/12/09 - 15:10
Logroñes-Athletic, Ponferradina-Reala eta Tenerife-Osasuna, final-hamaseirenetako kanporaketak
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, urteko lehen asteburuan (urtarrilak 3-4-5), maila txikiena duen taldearen zelaian.
2024/12/04 - 18:30
Imanol Alguacil: ''Kategoriak zeozergatik daude eta dudarik gabe hori zelaian azaldu behar dugu''
Imanol Algualcil Realaren entrenatzaileak bihar, abenduak 5, Conquenseren aurka duen Errege Kopako partidaren gainean hitz egin du. Alguacilek nabarmendu du Reala zelaian nagusitasunez aritu beharko dela, izan ere, Cuencako taldea Bigarren Federazio Mailako taldea da.