Imanol Alguacil
2025/04/15 - 23:02
Zale batek, Zubietan, Imanoli: ''Berrituko duzu, ez?''; eta Imanolek: ''Bai, bai''
EITBko kamera batek hartu du une hori. Realeko entrenatzailea zale batzuekin zebilen, talde txuri-urdinak Zubietan egindako entrenamenduan, eta zale batek galdetu dio berrituko ote duen; oriotarrak baietz esan dio.
2025/04/12 - 18:50
Imanol: ''Goleko bi jokaldiak gure akatsak dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Mallorcaren aurkako porrotaz (0-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 31. Jardunaldian.
2025/04/04 - 17:53
Imanol: ''Datorren urtean ere Europan egon nahi dugu, eta horretan saiatuko gara''
Realak igande eguerdian Las Palmasen zelaian du zita. Bernabeuko partidaren ondoren, Imanolek jai eman zien atzo hainbat jokalariri, eta gaur itzuli dira lanera. Imanol ilusioz da datozen 9 partidei ekiteko.
2025/04/02 - 11:17
Imanol: ''Izugarrizko pena, ez da posible izan, baina nahiko gertu egon gara''
Reala Errege Kopako finalik gabe geratu da, finalerdietako itzuliko partidan Real Madrilen aurka 4-4 berdinduta. Joanekoan Madrilgo taldeak garaipena lortu zuenez (0-1), txuri-urdinak kanporatuta geratu dira. Imanol Alguacil entrenatzaileak neurketaren analisia egin du, norgehiagoka amaitutakoan.
2025/04/02 - 03:59
Real Madril-Reala Kopako finalerdietako partidako laburpena (4-4)
Ander Barrenetxeak, Pablo Marinek, eta, bi aldiz, Mikel Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; euskal taldea, 80. minutuan, 1-3 ari zen irabazten. Real Madrilek luzapenean egin du 4-4koa, kanporaketa penaltietan erabakiko zela ematen zuenean.
2025/03/31 - 15:58
Imanol Alguacil: ''Area batean eta bestean asmatzean dago gakoa''
Realak Real Madrilen etxean jokatuko du, astearte honetan, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa. Imanolek adierazi duenez, taldeak gaitasuna dauka kanporaketa gainditu eta finalera aurrera egiteko.
2025/03/29 - 17:59
Imanol: ''Gazte asko zeuden zelaian, etorkizuna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Valladoliden aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/28 - 16:49
Imanol: ''Badaezpada, gazte guztiak sartu ditugu deialdian''
Txuri-urdinek Valladolid jasoko dute Reale Arenan bihar, hilak 29. Aguerd ez dago donostiarren deialdian, ezta gaur entrenatu den Pacheco ere.
2025/03/16 - 22:17
Realak puntu bat atera du Vallecasetik (2-2)
Zubimendik aurretik jarri ditu donostiarrak lehen zatian baina bigarrenean Rayok emaitza irauli du Trejok eta Pedro Diazek egindako golekin. Binakoa, Mariezkurrena gazteak sartu du.
2025/03/15 - 17:12
Imanol: ''Rayo aurkari zuzena da, eta Ligan zentratu nahi dugu''
Realak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du igandean, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partida.
2025/03/14 - 01:09
Imanol: ''Gustatuko zitzaidan beste arbitraje bat izatea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan Manchester Uniteden aurka jasandako porrotaz (4-1) hitz egin du. Arbitrajeak partida asko baldintzatu duela nabarmendu du.
2025/03/13 - 23:59
Realak Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Donostiarrek Nizan jokatuko dute lehen partida, irailaren 25ean, eta zortzigarren eta lehen fasea etxean itxiko dute, urtarrilaren 30ean, Paoken aurka.
2025/03/13 - 23:59
Epailearen erabakiek kaltetuta, Realak ezin izan du Old Trafforden, eta Europa Ligatik kanpo gelditu da
Mikel Oyarzabalek aurretik jarri du Reala, penaltiz, baina Manchester Unitedek partida irauli du, penaltiz ere, oso eztabaidagarriak izan diren bi jokalditan, eta azken minutuetan sartutako beste bi golen bidez. Azken ordu erdian, talde txuri-urdina hamar jokalarirekin aritu da.
2025/03/12 - 22:55
Aihen eta Imanol, ''ilusio handiz'', Old Traffordeko partida hizpide: ''Erronka da''
Realak, ostegunean, Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan, Manchester United izango du aurkari, Old Trafford zelai mitikoan. Donostiako 1-1ekoaren ostean, talde txuri-urdinak ilusio handia du, sailkatzea lortu eta final-laurdenetan izateko.
2025/03/08 - 15:16
Imanol: ''Sevillak talde ona dauka, eta gugandik puntu batera dago''
Realak Sevilla hartuko du Reale Arenan EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidan.
2025/03/06 - 21:59
Realak eta Manchester Unitedek 1-1 berdindu dute, eta kanporaketa Old Trafforden erabakiko da
Joshua Zirkzeek 57. minutuan jarri du aurretik Manchester United, baina 70. minutuan sartu du Mikel Oyarzabalek 1-1ekoa, penaltiz. Final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak aurrera egin ahala, Reala gero eta hobeto aritu da, eta Manchesterren saiatuko da sailkapena lortzen.
2025/03/01 - 16:25
Imanol: ''Bartzelonak ez du pistoia jaisten, eta beti saiatzen da gol asko sartzen''
Imanol Alguacilen arabera, Realak Bartzelonaren aurka igandean etxetik kanpo jokatuko duen partida "oso zaila" izango da, Hansi Flicken taldea "denboraldi izugarria" egiten ari delako eta jokalari guztiak euren "mailarik onenean" daudelako.
2025/02/27 - 01:26
Imanol: ''Galdu arren, harro egoteko arrazoiak ditugu''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak Real Madrilen aurka jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du, Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan. "Harro" agertu da taldeak egindako partidaz, eta epailearen jarduna ere kritikatu du.
2025/02/25 - 15:32
Imanol, Real Madrilen aurkako partidaz: ''Lehiakor azaltzea da gure helburua''
Realak Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko du Real Madrilen aurka, Reale Arenan. Imanol Alguacil neurketa nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
2025/02/21 - 01:08
Imanol: ''Taldeak izugarrizko minutu onak izan ditu''
Realeko entrenatzailea Europa Ligako itzuliko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz (5-2) aritu da, final-zortzirenetarako txartela lortu eta gero.