Imanol Alguacil
2022/09/07 - 16:17
Realaren azken entrenamendu-saioa Manchesterrera bidaiatu aurretik
Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegun honetan, irailaren 8an. Txuri-urdinek lan-saioa izan dute Zubietan Ingalaterrarako hegaldia hartu aurretik.
2022/09/02 - 16:02
Imanol Alguacilek partida zaila eta gogorra aurreikusten du Atletico Madrilen aurka
Realeko entrenatzailea den Imanol Alguacilek, talde txuri-urdinak Atletico Madrilen aurka larunbatean Reale Arenan jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz hitz egin du.
2022/09/02 - 15:57
Imanol: ''Sadiqek sakontasuna, lehiakortasuna, gola eta abiadura emango dizkigu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, taldeak fitxatu berri duen Umar Sadiq jokalariari buruz hitz egin du. Gainera, lehenago fitxatu zuten Sorlothi buruz ere mintzatu da. Bi jokalariak Atletico Madrilen aurkako partidarako deialdian sartu dira.
2022/09/01 - 20:58
Realak ofizial egin du Sadiq Umar aurrelariaren fitxaketa
Aurrelari nigeriarrak 2027-28 denboraldiaren amaierara arte sinatu du talde txuri-urdinarekin eta 25 zenbakidun elastikoa jantziko du.
2022/08/29 - 18:03
Alexander Sorlothek Realean jokatuko du beste denboraldi batez
Iaz, 8 gol sartu zituen talde txuri-urdinean, eta denboraldia ezin hobeto amaitu zuen; taldeko jokalari esanguratsuenetako bat izan zen.
2022/08/26 - 17:56
Imanol, begi bat Ligan eta bestea Europan
Realeko entrenatzaileak atzean utzi nahi du Barçaren aurkako porrota, larunbatean Elxen aurka duten partida irabazita. Europa Ligan egokitu zaien multzoaz ere hitz egin du.
2022/08/19 - 16:27
Imanol: ''Gure asmoa Bartzelonari irabaztea izango da, nahiz eta izugarrizko taldea edukiko dugun aurrean''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Bartzelonaren aurka igandean Reale Arenan jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2022/08/12 - 16:30
Imanol: ''Gogotsu eta ilusioarekin goaz Cadizera eta hamaikako on bat ateratzeko moduan gaude''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak igandean Cadizen aurka jokatuko duen Santander Ligako lehen jardunaldiari buruz hitz egin du. Denboraldiaurrearen balantzea ere egin du.
2022/07/07 - 16:50
Reala lanera itzuli da Anoetan
Imanol Alguacilek gidatzen duen taldea lanera bueltatu da gaur Anoetan denboraldiaurreari hasiera emateko. Mohamed Ali Cho eta Brais Mendez lehen aldiz entrenatu dira talde txuri-urdinarekin.
2022/05/15 - 23:48
Realak Europa Liga jokatuko du, Vila-realen aurkako neurketa irauli eta gero (1-2)
Isaken eta Zubimendiren golek garaipena eman diote Imanolen taldeari, eta txuri-urdinak, horrenbestez, Europa Ligan arituko dira hirugarrenez jarraian.
2022/05/14 - 17:51
Imanol: ''Vila-real izugarrizko taldea da''
Entrenatzaile oriotarrak argi utzi du Realaren helburua geratzen diren bi partidak irabaztea dela. Bihar, Vila-realen aurka, eta azken jardunaldian, Atletico Madrilen aurka, txuri-urdinek irabazi nahi dute bostgarren postua eskuratzeko.
2022/05/05 - 16:17
Imanol: ''Hil ala biziko partida da, beraientzat eta guretzat''
Realak Levanteren etxean jokatuko du ostiral honetan, LaLiga Santanderreko 35. jardunaldian.
2022/05/02 - 00:00
Garaipenak ihes egin dio Realari Vallecasen (1-1)
Sorloth, lehen zatian, eta Falcao, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak. Txuri-urdinek sailkapeneko seigarren tokian jarraitzen dute.
2022/04/22 - 01:40
Bartzelonarekin etxean galdu eta seigarren postuan jarraitzen du Realak (0-1)
Donostiarrek gola egiteko aukerak sortu dituzte, baina ez dute errematean asmatu. Partidako gol bakarra Aubameyangek egin du, 10. minutuan.
2022/04/20 - 20:08
Imanol: ''Europan sartzen bagara, ez zait inporta bihar galtzea''
Realak Bartzelona hartuko du larunbatean Reale Arenan (21:30etan), LaLiga Santanderreko 33. jardunaldiko partidan.
2022/04/16 - 13:07
Aukerak bai, baina golik ez, Realaren eta Betisen arteko berdinketan (0-0)
Donostiarrak nagusi izan dira lehenengo zatian eta bigarrenean andaluziarren erasoa ito dute. Silvak txartel gorria ikusi du partidaren luzapenean.
2022/04/14 - 16:06
Imanol: ''Betisen aurkakoa partida berezia da, irabaziz gero, euren aurretik jarriko garelako''
Realak Betis hartuko du ostiralean Reale Arenan, LaLiga Santanderreko 32. jardunaldiko partidan.
2022/04/08 - 17:02
Imanol: ''Izugarrizko partida zaila daukagu aurrean''
Realeko entrenatzaileak oso ondo ezagutzen ditu Elxek dituen indarguneak. talde txuri-urdinak 3 puntuak behar ditu, Txapeldunen Ligan sartzeko aukerekin jarraitzeko.
2022/04/01 - 15:55
Imanol: ''Espanyol kalitate handiko taldea da''
Realak Espanyol hartuko du astelehenean Anoetan, LaLiga Santaderreko 30. jardunaldiko partidan.
2022/03/20 - 21:27
Realaren bigarren zati ona ez da nahikoa izan Sevillan garaipena lortzeko (0-0)
Bi taldeek golak egiteko hamaika abagune izan dituzte. Talde txuri-urdinak seigarren postuan jarraituko du, Europa Ligako postuetan.