Iker Vicente
2019/10/27 - 16:15
Iker Vicente, aizkolarien errege berria
Euskal Herriko txapeldun berria da Iker Vicente, igande honetan Gasteizen jokatuko den finala irabazi ostean.
2019/10/27 - 14:20
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiako aizkolaria nagusitu da finalean eta txapela jantzi du lehen aldiz txapelketa honetan. Aitzol Atutxaren lekukoa hartu du.
2019/06/08 - 18:07
Iker Vicentek Urrezko Aizkolarien txapela irabazi du berriro ere
Iker Vicentek Urrezko Aizkolari txapela irabazi egin du berriro ere. Nafarrak ez du arerio zuzenik izan finalean eta Julen Alberdi eta Mikel Larrañaga menderatu ditu.
2019/01/05 - 22:04
Vicente: 'Txapelketako arantza kendu nahi nuen apustuarekin, baina ezin'
Aitzol Atutxa txapeldunari apustua luzatu zion Iker Vicente txapeldunordeak, baina ez da apusturik egongo. Ostiralean esan zuen bezala, Atutxa ez da Kantabriko tabernako zitara azaldu.
2019/01/05 - 00:46
Ez da apusturik izango Vicenteren eta Atutxaren artean
Aizkolari bizkaitarrak jakitera eman duenez, ez da Tolosako Kantabriko tabernara bertaratuko Iker Vicente nafarrak botatako erronka onartzeko.
2018/12/29 - 15:29
Iker Vicentek desafioa bota dio Aitzol Atutxa txapeldunari
Nafarrak 60 ontzako 20 egurretara jokatu nahi dio desafioa bizkaitarrari eta diru kontuak zehazteko Errege bezperan elkartuko dira. Lehia Tolosako zezen plazan eta apirila baino lehen izatea nahi du.
2018/12/25 - 18:57
Vicenteren desafio-proposamena Atutxari
Iker Vicentek desafio-proposamena egin dio Aitzol Atutxari. Urtarrilaren 5ean jakingo dugu apustua egongo den ala ez.
2018/12/25 - 18:42
Iker Vicentek desafio-proposamena egin dio Aitzol Atutxari
ETBk jakin duenez, txapeldunordeak desafioa egin dio bost aldiz jarraian Euskal Herriko txapelduna izan den aizkolariari. 2019ko urtarrilaren 5ean jakingo dugu Atutxaren erantzuna zein den.
2018/11/09 - 16:25
Hiru aizkolari, Larrakoetxea Sari Nagusiko txapelaren bila
Atutxa II, Vicente eta Arria V elkarren aurka neurtuko dira lehiaketa berri honetan. Duela egun batzuk Atutxak irabazitako Euskal Herriko txapelaren ostean, Vicentek errebantxa lortzen saiatuko da.
2018/11/07 - 22:16
Hiru aizkolari erronka baten aurrean
Larunbatean, Loiun, Aitzol Atutxak, Iker Vicentek eta Arria V.ak desafio erraldoia jokatuko dute hamalau kanaerdikora. Garaileak, txapela, eta mila euro eramango ditu.
2018/10/28 - 15:26
Aitzol Atutxa, Euskal Herriko txapeldun bosgarrenez jarraian
Dimako aizkolaria nagusitu da Iruñean eta bosgarren urtez jarraian izan da txapeldun.
2018/06/05 - 15:03
Iker Vicente, XXI. mendeko aizkolaria
Urrezko Aizkolarien Txapelketa irabazi zuen asteburuan Iker Vicentek. 20 urte besterik ez ditu eta etorkizun handiko aizkolaria da Otsagabikoa.
2018/06/03 - 16:59
Iker Vicentek irabazi du Urrezko mailako aizkolarien saria
Eusko Labol Saria eskuratu du Otsagabiko aizkolariak. 21 segundo atera dizkio Aitzol Atutxari, azken urteetako garaileari.