Iker Muniain Goñi
2022/01/02 - 15:59
Athleticen 4.000. partida ofiziala 124 urtetan
Jose Angel Iribar, 614 neurketekin, talde zuri-gorriaren historian gehien jokatu duena da.
2021/12/30 - 19:07
Iker Muniain: ''Egunero ziurgabetasuna sentitzen dugu, baina ondo kontrolatuta gaude''
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Athleticeko kapitaina azken egunetan taldean hautemandako koronabirus kasuen inguruan aritu da. Sei positibo izan dira taldea lanera itzuli zenetik, tartean Marcelino Garcia Toral entrenatzailea.
2021/12/12 - 12:13
Marcelino: ''Epaile hau oso gutxi gustatzen zait''
Athleticek 0-1 galdu zuen Sevillaren aurka San Mamesen. Jokaldietako batean, Muniainek kolpe bat jaso zuen, hankatik odoletan utzi zuena. Marcelinok esan du ukaezina dela kontaktua egon zela, baina ezin dela ezer egin epailearen eta Varraren aurka. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2021/11/27 - 00:28
Athleticek denboraldiko zortzigarren berdinketa pilatu du Granadaren aurka (2-2)
Zuri-gorriak irabazten hasi dira partidako 10 minutua bete denerako, baina hutsegiteak egin dituzte, eta andaluziarrak aurretik jarri dira lehen zatian. Bigarrenean, bilbotarrek berdinketa erdietsi dute bisitariek euren atean sartutako golarekin.
2021/11/23 - 22:32
Muniainek bere gogoetak bildu ditu liburu batean
Iker Muniain Athleticeko jokalariak bere gogoetak biltzen dituen liburua aurkeztu du San Mamesen.
2021/11/06 - 00:33
Athleticek garesti ordaindu du partida hasiera eta galdu egin du Cadizen aurka (0-1)
Bukaerako 0-1ekoak Athleticen partida txarra zigortu du, denboraldiko bigarren porrota jasoz, biak etxean.
2021/11/01 - 18:31
Muniain: ''Giro bikaina izan da harmailetan, derbi handi honetan''
Iker Muniain Athleticeko jokalariak Realaren aurkako (1-1) euskal derbiari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/01 - 00:07
Realak eta Athleticek bana berdindu dute geldikako jokaldiak baliatuta (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute bigarren zatian, Isakek penaltiz sartutako golaren bidez, baina Muniainek, Remiroren hutsa baliatuta, markagailua orekatu du 93. minutuan, falta jaurtiketa batean.
2021/10/24 - 01:21
Athleticek irabazi egin dio Vila-reali, Muniainek penaltiz sartutako golari esker (2-1)
Aurrelari nafarrak ez du hutsik egin 11 metroetatik eta garaipena eman die zuri-gorriei. Aurretik, lehen zatian, Raul Garciak etxeko taldea aurreratu du eta Coquelinek markagailua berdindu du.
2021/09/12 - 01:53
Athleticek Mallorca garaitu eta galdu gabe jarraitzen du lau partidaren ostean (2-0)
Zuri-gorriek 8 puntu dituzte (bi garaipen eta bi berdinketa) eta sailkapenaren goialdean kokatu dira laugarren jardunaldiaren hasieran.
2021/07/15 - 18:07
Iker Muniain: ''Guztiagatik borrokatzen saiatuko gara''
Athleticeko kapitaniak azaldu duenez, taldea 2021/2022 denboraldian Kopa, Superkopa eta Europarako sailkapena lortzea du helburu.
2021/04/18 - 02:32
''Final bat irabazteko lehiatu egin behar da, eta guk gaur ez dugu horrelakorik egin''
Athleticeko entrenatzaileak bere gain hartu du porrotaren erantzukizun osoa, zuri-gorriek Bartzelonaren aurka galdutako finalean.
2021/04/18 - 01:21
Bigarrenean ere, agur Kopari (0-4)
Athleticek Errege Kopako bigarren finala galdu du bi asteren buruan, oraingoan, Bartzelonaren aurka. Kataluniarrek lau gol egin dituzte 12 minutuan, 60. minututik 72. minutura bitartean.
2021/04/17 - 01:07
Athletic eta Barça taldeetako kapitainak eta entrenatzaileak, Koparekin
Iker Muniain Athleticeko kapitainak, Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak, Leo Messi Barçako kapitainak eta Ronald Koeman teknikariak, Errege Kopako finalaren aurreko argazki ofiziala atera dute.
2021/04/16 - 20:17
Athletic-Bartzelona, titulua irabazteko bigarren aukera bilbotarrentzat
Lehoiek Realaren aurka duela 15 egun galdutako 2020ko Errege Kopa ahaztu nahi dute; kataluniarrek, berriz, Ronald Koeman entrenatzaile dutenetik lehen titulua irabaztea.
2021/04/16 - 17:19
Rafa Alkortak Muniainen egoera eta finala aztertu ditu
Athleticeko kirol zuzendariak ireagarri duenez, Athletickeo jokalariak arazo muskularrak dauzka, nekearen ondorioz.
2021/04/16 - 07:42
2021eko Kopako finala
Galeria honetan 2021eko apirilaren 17an Sevillako Cartuja estadioan Athletic eta Bartzelonaren artean jokatutako Errege Kopako finalarekin zerikusia duten irudiak aurkituko dituzu.
2021/04/15 - 23:40
Muniain herrenka iritsi da Sevillara eta zalantzan dago finalerako
Athletic ostegun gauean iritsi da Sevillara, bertan (Cartujan) jokatuko baitu Errege Kopako finala Barçaren aurka larunbatean. Iker Muniain jokalaria, herrenka jaitsi da autobusetik.
2021/04/04 - 02:48
''Duela bi hilabete alde ona bizitzea egokitu zitzaigun, oraingo honetan alde txarra''
Iker Muniainek dioenez, futbola horrelakoa da, "batzuetan irabazten da eta beste batzuetan galtzen da". Kapitainak Reala zoriondu du eta altxatu behar direla esan du, bigarren finalari begira.
2021/04/02 - 23:54
Kopa, txapeldunaren zain
Marcelino García Toral (Athletic) eta Imanol Alguacil (Reala) entrenatzaileak, Iker Muniain (Athletic) eta Asier Illarramendi (Reala) jokalariekin batera egon dira garaikurraren ondoan.