Iker Muniain Goñi
2022/09/04 - 20:26
Defentsako akats batek Athleticen denboraldiko lehen porrota eragin du Espanyolen aurka (0-1)
Vivianen eta Yerayren arteko komunikazio faltaren ondorioz, Braithwaite bakarrik geratu da Unai Simonen aurrean, eta garaipenaren gola sartu du perikitoentzat.
2022/08/21 - 21:28
Athleticen joko onak mendean hartu du Valentzia San Mamesen (1-0)
Bilbotarrak aurkaria baino gehiago izan dira partida osoan zehar eta, hainbat aukera argi huts egin ondoren, golaren saria 42. minutuan iritsi da Berenguerren eskutik.
2022/08/16 - 20:24
Muniain, 500 partida Athleticekin
Aurretik, Jose Angel Iribarrek (614), Txetxu Rojok (541), Joseba Etxeberriak (514), Andoni Iraolak (510) eta Markel Susaetak (507) soilik lortu zuten kopuru hori.
2022/08/15 - 22:26
Zutoinek eta Rajkovicek Athleticen ligako debuta zapuztu dute (0-0)
Valverderen mutilek ez dute lortu hiru puntuak bereganatzea hasieratik nagusitu diren partidan. Vesgaren eta Yuriren zutoinera egindako bi jaurtiketak eta Rajovicek goleko lerroan bertan Guruzetari ateratako baloi bat izan dira norgehiagokako jokaldi garrantzitsuenak.
2022/05/07 - 20:34
Athleticek ez ditu aukerak aprobetxatu eta berdindu egin du Valentziaren aurka
Bilboko taldea aurkaria baino gehiago izan da, baina punteria faltak hiru puntuak San Mamesen geratzea eragotzi du.
2022/04/22 - 01:24
Athleticek asko sufrituta irabazi dio Cadizi, lehen ordu erdian hiru goleko errenta izan duen arren (2-3)
Zuri-gorriek 10 jokalarirekin amaitu dute partida, eta Cadizek punturen bat lortzeko merituak egin ditu bigarren zatian.
2022/04/17 - 23:08
Celtaren garaipena, Athleticen partida eskasean (0-2)
Iago Aspasek eta Fran Beltranek lehen zatian egin dituzte galiziarren golak.
2022/03/23 - 18:17
Muniainek uste du ez litzatekeela "porrota" izango Europatik kanpo gelditzea
Iker Muniain Athletic Clubeko jokalariak gogoratu du aurten Europara sartzerik lortuko ez balute bosgarren aldia izango litzatekeela jarraian eta, ondorioz, denboraldiaren hasierako helburua ez betetzea. Halere, oraindik denbora dagoela azpimarratu eta aukera galdutzat ez emateko eskatu du.
2022/02/28 - 12:53
Jokatutako azken 15 kanporaketak eta 8 finalerdiak gainditu egin ditu Athleticek
Zuri-gorriek 2004-2005 denboraldian galdu zuten azken finalerdi bat, Kopan, Betisen kontra.
2022/02/28 - 00:42
Athleticek 4-0 galdu du Bartzelonaren kontra, buruan Kopa zuela
Talde zuri-gorria ondo egon da lehen zatian, baina ezin izan du punturik urratu Camp Nou futbol-zelaian. Aubameyangek, Dembelek, Luuk de Jongek eta Depayk egin dituzte etxekoen golak.
2022/02/21 - 00:12
Athleticek aise irabazi dio Realari bigarren zati bikaina jokatuta (4-0)
Talde zuri-gorriak merezita lortu du garaipena San Mamesen. Alex Remirok penalti bat gelditu dio Iker Muniaini lehen zatian.
2022/01/22 - 12:40
Iker Muniainek positibo eman du covid-19an
Athleticeko kapitainak positibo eman du taldeko jokalariei egindako azken probetan.
2022/01/21 - 11:47
Errege Kopako Athletic Club – Bartzelona (3-2) partidako laburpena eta golak
Bideo honetan dituzu ikusgai Athleticek eta Barçak San Mamesen jokatu duten Kopako final-zortziremetako neurketako gol guztiak eta jokaldi onenak.
2022/01/16 - 22:34
Athletic laugarren Superkopa barik geratu da, Real Madrilekin galduta (0-2)
Ancelottiren taldea hobea izan da Riaden (Saudi Arabia) jokatutako partidan. Modicek (38. minutuan) eta Benzemak (52.ean, penaltiz) egin dituzte neurketako golak. Raul Garciak penalti bat huts egin du azken minutuetan aukera gutxi izan dituen partidan.
2022/01/16 - 18:48
Athletien irteera, finala jokatuko duten zelairantza
Jokalariak hoteletik atera dira eta autobusean joan dira Real Madrilen aurka jokatuko duten finalaren estadiora.
2022/01/15 - 18:27
Iker Muniain: ''Taldea irabazteko gogo handienarekin iritsi da finalera''
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Athleticeko kapitainak Madrili min egitea zaila dela aitortu du, bi taldeek Superkopan jokatuko duten final handiaren atarian.
2022/01/14 - 11:20
Athleticeko jokalariak belar gainean ospatu dute 2022ko Superkopako finalerako sailkapena
Athleticek Atletico Madril kanporatu zuen 2022ko Superkopako finalerdietan (1-2). Jokalari zuri-gorriek zelai gainean ospatu zuten.
2022/01/14 - 09:34
Athletic, 2022ko Superkopako finalista
Talde zuri-gorriak Atletico Madril kanporatu zuen 1-2ko emaitzarekin Riadeko (Saudi Arabia) King Fahd International Stadium futbol-zelaian jokatutako finalerdian.
2022/01/14 - 00:40
Muniain: ''Pozik gaude, beste titulu bat lortzeko aukera daukagu, erokeria da urtebetean lau final jokatzea''
Iker Muniain Athleticeko kapitainak, talde zuri-gorriak Espainiako Superkopako finalerdian Atletico Madrilen aurka lortu duen garaipenari (1-2) buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/01/11 - 20:58
Athletic Riaden da jada Superkopako titulua berresteko helburuarekin
Marcelinok 24 jokalari deitu ditu Superkoparako. Vencedor eta Nuñez ez dira deialdian sartu. Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka.