Iker Irribarria
2019/08/08 - 18:07
Irribarriak eta Urrutikoetxeak errebantxa jokatuko dute, Donostian
Irribarria eta Urrutikoetxearen arteko errebantxaz gain, beste hiru jaialdi egingo dira, bi finalerdi eta finala. Azken hau abuztuaren 31n jokatuko da.
2019/08/07 - 15:27
Ezkurdia eta Martija, Ama Zuria Txapelketako finalera
Ezkurdiak eta Martijak garaipena lortu zuten Irribarriaren eta Rezustaren aurka (22-12) jokatu zuten finalerdian. Bengoetxea VI.a eta Imaz izango dituzte aurkari finalean.
2019/08/02 - 19:51
Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak Zarautzen jokatuko dute
Lau bikotek jokatuko dute torneoa: Olaizola-Albisuk, Irribarria-Rezustak, Artola-Mariezkurrenak eta Altuna-Martijak. Finala abuztuaren 18an izango da.
2019/06/17 - 11:10
Etxeberriak eta Jakak aurrera egin dute Beasainen
Peio Etxeberria eta Erik Jaka San Fermin Torneoko Lau t'erdiko final-laurdenetan dira. Danel Elezkano eta Iker Irribarria kanporatu dituzte, hurrenez hurren.
2019/06/13 - 17:07
Gipuzkoako Aldundiak harrera egin dio Iker Irribarriari
Iker Irribarria 2019ko Buruz Buruko txapeldunari harrera egin diote ostegun honetan Gipuzkoako Aldundian. Pilotari aramarrak Markel Olanoren eta Denis Itxasoren zorion agurrak jaso ditu.
2019/06/12 - 10:54
Irribarriak txapeldunaren kamiseta estreinatu du
Iker Irribarriak lehen aldiz jantzi du Buruz Buruko txapeldunaren kamiseta gorriarekin, finala irabazi zuenetik.
2019/06/10 - 23:43
Iker Irribarriaren biharamun gozoa
Iker Irribarria 2019ko Buruz Buruko txapeldunak Arama bere herrian hartu gaitu, finalaren biharamunean neurketako nondik norakoak aipatzeko.
2019/06/10 - 16:22
Buruz buruko finalak egunkarietan utzitako azalak
Iker Irribarria eta Mikel Urrutikoetxeak jokatutako Buruz buruko finala egunkarietako azaletan agertu zen.
2019/06/10 - 16:02
Zaleek gogotik gozatzeko finala eskaini zuten Irribarriak eta Urrutikoetxeak
Iker Irribarriak 22-20ko emaitzarekin irabazi zion Mikel Urrutikoetxeari Buruz Buruko finala. Emaitza kontuan hartu gabe, zaleek gogotik gozatu zuten Bizkaia frontoian eta telebistaren atzean.
2019/06/10 - 01:13
Harrera beroa Irribarria txapeldunari
Iker Irribarriak hitzordua zeukan Ordiziako sagardotegi batean Buruz Buruko bere bigarren txapela ospatzeko. Bere gertukoek harrera beroa egin diote aramarrari.
2019/06/09 - 22:34
Horrela jaso du txapela Iker Irribarriak
Iker Irribarria Buruz buruko txapelketaren txapelduna da Mikel Urrutikoexea finaleaan garaitu ostean.
2019/06/09 - 22:19
Iker Irribarria: 'Momentu txarretan aurrera egin dugu beti'
Iker Irribarria da 2019ko Buruz buruko txapelaren txapelduna. Hala ere, partida parekatua izan da Araman jaiotako pilotariak dioen moduan.
2019/06/09 - 21:58
Finaleko azken tantoa
Honako hau izan da Buruz buruko finalaren azken tantoa. Iker Irribarria 2019ko txapelduna da.
2019/06/09 - 20:52
Honako hau izan da finaleko lehen tantoa
Honako hau izan 2019ko Buruz buruko finalaren lehen tantoa. Mikel Urrutikoetxea jarri da buruan.
2019/06/09 - 20:04
Iker Irribarriaren adierazpenak finalaren aurretik
Hauek izan dira Iker Irribarriak egindako adierazpenak Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko duen 2019ko Buruz buruko finalaren aurretik.
2019/06/09 - 19:09
Iker Irribarriaren iritsiera
Pilotari Gipuzkoarra Bizkaia frontoian da jada 2019ko Buruz buruko finala Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatzeko.
2019/06/04 - 16:00
Iker Irribarria: 'Helburua, emaitzei begiratuta, finala izaten da'
Ekainaren 9an, larunbatean, jokatuko da Urrutikoetxea eta Irribarriaren arteko 2019ko buruz buruko finala. Ikerrek dioenez, zaila da 19 urteko gazte batentzat haren idoloak garaitzea.
2019/06/03 - 16:55
Iker Irribarria: 'Ondo aritu gara, sentsazio onekin'
Buruz buruko 2019ko finala prestatzeko entrenamenduetan izan da Iker Irribaria. Ikerrek entrenamenduetan ondo aritu direla dio eta sentsazio onekin aritu direla azpimarratu du.
2019/06/03 - 14:48
Urrutikoetxea vs Irribarria, igandean, zuzenean
2019ko Buruz Buruko Finala igande honetan jokatuko da, hilaren 9an. Aurrez aurre, Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria eta partida zuzen zuzenean eskainiko da EiTBn (17:00).
2019/05/28 - 22:40
Urrutikoetxeak eta Irribarriak entrenamenduak egin dituzte Bizkaia frontoian
Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarria pilotariek lan-saioak egin dituzte ekainaren 9an Buruz Buruko finala jokatuko den Bizkaia pilotalekuan. Ondoren, nola dauden azaldu diote ETBri.