Iker Irribarria
2021/12/21 - 22:32
Irribarria eta Rezusta, Binakako Txapelketako sailkapeneko lidergoan lehen bost jardunaldien ostean
Bost jardunalditan lau garaipen lortuta daude sailkapeneko lehen postuan Irribarria eta Rezusta. Bigarren postuan daude Elezkano II.a eta Zabaleta, hauek ere lau garaipenekin. Bi bikote hauek izan dira onenak lehen bost jardunaldietan.
2021/12/21 - 00:35
Irribarriak eta Rezustak laugarren garaipena lortu dute Jaka eta Mariezkurrena II.a mendean hartuta
Irribarriak eta Rezustak irabazi egin dute Jaka-Mariezkurrena II.a bikotearen aurka (22-16) astelehen honetan jokatu duten Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida. Sailkapenaren gorenean berdinduta daude Elzekano II.a-Zabaleta bikotearekin.
2021/12/16 - 17:18
Irribarria-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteak, prest asteleheneko partidarako
Astelehenean, abenduaren 20an, Jaka-Mariezkurrena II.a eta Irribarria-Rezusta bikoteak elkarren aurka lehiatuko dira Tolosan Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partidan. Materiala aukeratu dute Beotibar pilotalekuan.
2021/12/11 - 14:01
Irribarria-Rezusta bikoteak sendo jarraitzen du (15-22)
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak Urrutikoetxea-Aranguren gainditu zuten Zeanurin jokatutako Binakako Txapelketako laugarren jardunaldian.
2021/12/08 - 22:11
Irribarria eta Rezusta, nagusi Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak bigarren garaipena eskurtu dute Binakako Txapelketan, asteazken honetan garaipenik lortu gabe jarraitzen duten Ezkurdia-Tolosa bikotea mendean hartuta (22-11) hirugarren jardunaldiko partidan.
2021/12/02 - 16:17
Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Gaur amaitu dira Binakako Txapelketaren 3. jardunaldiko material aukeraketak. Bergaran, asteazkenean, hilaren 8an, Ezkurdia eta Tolosa Irribarria eta Rezustaren aurka neurtuko dira. Ezkurdia ez da material aukeraketara joan txertoa hartu behar izan duelako.
2021/12/02 - 11:12
Irribarriari harrera egin diote Gipuzkoako Foru Aldundian
Buruz Buruko txapeldun berriak Markel Olano ahaldun nagusiarengandik eta Denis Itxaso kirol eta kulturako arduradunarengandik jaso du esker ona.
2021/11/28 - 21:48
Elezkanok eta Zabaletak txapelketako bigarren garaipena lortu dute Irribarria eta Rezustaren aurka
22-16 nagusitu dira Azkoitiako Gurea frontoian eta Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Irribarriak eta Rezustak ezin izan dute pasa den astean lortutako garaipena errepikatu eta haien lehen porrota jasan dute.
2021/11/25 - 15:51
Elezkano-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta partidarako pilotak aukeratu dituzte Azkoitian
Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian, Elezkano eta Zabaleta Irribarria eta Rezustaren aurka lehiatuko dira igande honetan Azkoitian. Arrazoi pertsonalak direla eta, Zabaleta ez da material aukeraketan egon. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2021/11/20 - 21:55
Laso-Imaz eta Rezusta-Irribarria bikoteek irabazi egin dute euren estreinaldian
Laso eta Imazek 9-22 azpiratu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren, Labriten; Bartzelonan, berriz, Rezusta eta Irribarria Altuna eta Martija baino gehiago izan dira (11-22).
2021/11/02 - 11:06
Bengoetxea VI-Untoria bikotea, garaile Irribarria eta Zubietaren aurka
Oinatz Bengoetxeak eta Alvaro Untoriak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Irribarria-Zubieta bikotear 22-13 irabazi ostean.
2021/11/02 - 10:57
Bengoetxea VI.ak eta Untoriak seigarren puntua erraz eskuratu dute
22-11 menderatu dituzte Irribarria eta Merino gaur arratsaldean Labriten. Galtzaileak ia aukerarik gabe gelditu dira. Partida azkarra da eta Oinatzek ondo bukatu du eskuetatik.
2021/10/29 - 15:50
Bengoetxea VI.a eta Irribarria, finalerako bigarren txartelaren bila
Mikel Urrutikoetxea gaur arratsaldean Eibarko Astelenako garailearen zain egongo da maiatzaren 29an. Oinatz ohituta dago gisa honetako partidak jokatzen baina Ikerrentzat lehenengo finalaurrekoa da.
2021/10/29 - 15:49
Bengoetxea VI.a - Irribarria finalerdiko azken tantoa
Aramako gazteak erakustaldia eman du Astelena pilotalekuan eta aise gailendu da 22-10. Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari maiatzaren 29ko finalean.
2021/10/29 - 15:48
Irribarria finalerako sailkatu da Bengoetxeari 22-10 irabazita
Aramako gazteak aho zabalik utzi ditu Astelenan bildu diren pilotazaleak. Partidaren erdira arte eutsi dio Bengoetxeak, baina bigarren zatian 0-13ko partzialarekin erabaki du lehia Irribarriak.
2021/09/25 - 17:52
Elordik Lau t'erdirako txartela lortu du, Iker Irribarria garaitu ostean (12-22)
Aitor Elordik Iker Irribarria garaitu (12-22) eta Lau t'erdikorako txartela lortu du. Honako hau izan da partidako azken tantoa.
2021/09/04 - 17:38
Iker Irribarria: ''Gozamen honek ez dauka preziorik''
Aramako pilotaria kantxetara itzuli da zazpi hilabete bajan eman ostean, belaunean izandako lesioaren ondorioz. Rezustarekin batera aritu da eta 22 eta 8 irabazi diete Bengoetxea eta Imazi.
2021/08/31 - 16:41
Iker Irribarria ostiralean berragertuko da
Urtarrilaren 31an kantxaratu zen azken aldiz. Errotulan ebakuntza eginda, eta urte erdi pasatxo joan eta gero, Aramako aurrelariak ostiralean jarriko ditu berriro takoak Arteagan.
2021/06/15 - 15:59
Iker Irribarria, bizikleta gainean osatzen
Lau hilabete eta erdi daramatza frontoietatik kanpo ebakuntza eta gero. Belauna sendatu eta lehiatzeko gogoekin da Aramako pilotaria.
2021/05/31 - 15:41
Artola-Albisu bikotearen garaipena Irribarriaren eta Merinoren aurka
22-20ko emaitzarekin lortu dute garaipena Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk. Ondorioz, Binakako Txapelketako sailkapeneko laugarren postuan ekingo diote azken jardunaldiari.