Iker Irribarria
2022/07/08 - 18:24
Irribarria eta Zabaleta, nagusi San Fermin Torneoaren binakako txapelketako estreinakoan
Iruñeko Labrit frontoian, Irribarria-Zabaleta bikoteak 22-21 irabazi du torneoaren lehenengo partida. Urrutikoetxea eta Imaz aurkariek jardun ona izan dute, baina ez da nahikoa izan norgehiagokoa bereganatzeko.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/05/19 - 17:45
24 pilotarik jokatuko dute, taldeka, Bizkaia Torneoa
Talde bakoitzean lau pilotari egongo dira eta hiru modalitateetan jokatuko dute: Binaka, Buruz Buru eta Lau T'erdikoan. Finala Bilboko Aste Nagusian jokatuko da.
2022/04/18 - 21:54
Erik Jaka final-laurdenetako ligaxkan izango da (22-15)
Baikoko pilotariak Iker Irribarria gainditu egin du Eibarreko Astelena pilotalekuan.
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/13 - 18:30
Ezkurdia-Agirrek eta Irribarria-Jakak badute final-zortzirenetako materiala
Buruz buruko final-zortzirenetako material aukeraketetan ibili dira pilotariak. Igandean Zarautzen, Joseba Ezkurdiak eta Asier Agirrek neurtuko dituzte indarrak. Astelehenean, berriz, Eibarko Astelenan Iker Irribarriak eta Erik Jakak jokatuko dute elkarren aurka.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2022/03/19 - 22:38
Elezkano II.a eta Zabaleta bizirik atera dira Labritetik; Altuna eta Martija, finalera
Elezkano eta Zabaletak 22-16 irabazi diete Irribarria eta Rezustari. Hala, lehenek finalera sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute; bigarrenak, berriz, kalean geratu dira. Bere aldetik, Altunak eta Martijak finalerako txartela ziurtutatu dute,
2022/03/19 - 14:17
Elezkano II.a-Zabaleta vs Irribarria-Rezusta, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, Iruñeako Labrit frontoian, Elezkano II.a-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteak elkarren aurka ariko dira (17:30).
2022/03/15 - 17:01
Labriteko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Elezkano-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteek Iruñeako Labriten egin dute material aukeraketa. Neuketa larunbatean jokatuko da.
2022/03/14 - 22:21
Lau bikoteek finalera sailkatzeko dituzten aukerak
Oso garesti daude finalerako txartelak. 3. jardunaldia erabakigarria izango da. Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak Irribarria-Rezustari aurre egin beharko diote martxoaren 19an, Iruñean. Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz neurketa berriz, Eibarren izango da, martxoaren 20an.
2022/03/12 - 21:52
Altuna eta Martija garaile Irribarriaren eta Rezustaren aurka, partida ikusgarrian (22-21)
Jokin Altunak eta Julen Martijak finalerdietako ligaxkako bigarren puntua lortu dute Iker Irribarria eta Beñat Rezustari gailenduta.
2022/03/09 - 18:56
Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak, finalerdietako lehen garaipenaren bila
Igandean, martxoaren 13an, neurtuko dituzte indarrak Elezkano II.a-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteek Eibarko Astelena frontoian. Binakako Txapelketako finalerdietako 2. jardunaldian, lehenengoan lortu ez zuten garaipena erdietsi nahi dute.
2022/03/09 - 18:36
Irribarria-Rezusta eta Altuna III.a-Martija, lehen jardunaldiko irabazleak, aurrez aurre larunbatean
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Altuna III.a-Martija eta Irribarria-Rezusta bikoteek martxoaren 12an. Lehen jardunaldiko norgehiagokak irabazi zituzten, eta finalean egoteko aurrerapausoa eman nahi dute.
2022/03/05 - 21:40
Irribarria eta Rezusta, garaile finalerdietako lehen partidan (22-20)
Irribarriak eta Rezustak eskuratu dute finalerdietako ligaxkako lehen puntua. Hasieran asko nabarmendu dira, baina gero kosta egin zaie Laso-Imaz bikotea gainditzea.
2022/03/02 - 18:02
Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak, gogotsu finalerdiei ekiteko
Binakako Txapelketako finalerdiak asteburuan hasiko dira Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteek materiala aukeratu dute Labriten, Iruñean larunbatean jokatuko duten finalerdietako ligaxkako lehen jardunalidiko partidarako.
2022/02/26 - 14:00
Irribarria eta Rezusta finalerdietara sailkatu dira (22-17)
Sufrituta irabazi diete Ezkurdiari eta Tolosari, Binakako Txapelketako playoffetako lehen partidan.
2022/02/25 - 16:50
Ezkurdia-Tolosa vs Irribarria-Rezusta, play-offetako lehen partida, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Donostiako Atano III.a pilotalekuak 2022ko Binakako Txapelketako play-offen lehen neurketa hartuko du ostiral honetan. Bertan, Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteak izango dira aurrez aurre, eta neurketa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai 22:00etatik aurrera