Iker Irribarria
2023/01/23 - 16:34
Ordezkoek bikain erantzun dute Binakakoaren 9. jardunaldian
Binakako ligaxkako 9. jardunaldian Irribarriak eta Iosu Eskirozek Elordi eta Mariezkurrenaren ordezko moduan jokatu dute eta eman zieten aukera aprobetxatuz, lana oso ondo burutu dute.
2023/01/21 - 15:35
Irribarria eta Zabaleta aise nagusitu dira Ezkurdia-Martija bikotearen aurka (22-11)
Irribarriak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Martija 22-11ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Elordi ordezkatu du Irribarriak, eta maila ona eman du.
2023/01/20 - 17:35
Ezkurdia-Martija eta Irribarria-Zabaleta bikoteak lehiatuko dira ostiral honetan Binakakoan
Urdulizen Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko bigarren partida jokatuko da ostiral honetan. Behar gorrian diren Ezkurdiak eta Martijak Elordiren tokia hartuko duen Irribarria eta Zabaleta izango dituzte parean.
2023/01/17 - 21:30
Irribarria, Binakako Txapelketan aukera baliatzeko asmotan
Irribarria Binakako Txapelketara itzuliko da hamar hilabete geroago eta pilotariak bere poza adierazi du. Bestalde, Ezkurdiak eta Martijak galdu ezin duten neurketari aurre egingo diote.
2023/01/16 - 17:23
Elordi baja izango da 9. jardunaldian, eta Irribarriak ordezkatuko du
Mallabiko aurrelariak ezingo du jokatu Ezkurdiaren eta Martijaren aurka ostiral honetan, Urdulizen, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/10/01 - 13:10
Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 15 irabazi diote Irribarriari eta Albisu finalerdietan. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a aise nagusitu dira Jaka-Zabaleta (22-7) bikotearen aurka. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzu igande honetan eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.
2022/09/30 - 17:14
CaixaBank Masterseko bi finalerdiak, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ezkurdia-Mariezkurrena II.a vs Jaka-Zabaleta eta Altuna III.a-Imaz vs Irribarria-Albisu CaixaBank Masterseko finalerdietako partidak eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek, zuzenean, gaur 22:00etan.
2022/09/24 - 23:02
Aspek irabazi du San Mateo Feriako txakoli erronka
Bi eta bat nagusitu zaio Baikori. Bakaikoak eman dio lehen puntua lau t´erdian Baikori, baina binakakoa eta buruz burukoa Asperen alde erori dira. Partida erabakigarrian Irribarriak 18 eta 8 irabazi dio Artolari.
2022/09/15 - 19:26
Caixabank Mastersaren finalaurrekoak aurkeztu dituzte Iruñean
Egun eta toki berean jokatuko dira bi finalerdiak, Nafarroa Arenan. Hilaren 30ean, ostirala, jokatuko dira. Ezkurdia eta Mariezkurrena Jaka eta Zabaletaren aurka arituko dira lehenengoan; bestean, Altuna eta Imaz Irribarria eta Albisuren aurka.
2022/09/10 - 17:07
Irribarriak eta Albisuk Caixabank Masterseko finalerdietarako txartela lortu dute
Zestoan jokatutako lehian 22 eta 17 gainditu dituzte Jaka eta Zabaleta, Jon Ander Albisuren partida bikain baten ostean.
2022/09/05 - 23:29
Elezkano-Imaz bikotea 22 eta 9 gailendu da Irribarria-Albisuren aurka
Elezkano (Altuna III.a ordezkatzen) eta Imaz ligaxkako bigarren postuan sailkatu dira. Hortaz, Urrutikoetxea eta Rezustaren aurka jokatuko dute playoffean. Irribarriak eta Albisuk, berriz, Jaka eta Zabaleta izango dituzte arerio.
2022/09/03 - 16:57
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a Donostia Hiria Torneoko garaile (22-18)
Finalerdietan ezustekoa eman bazuten ere, Irribarria eta Albisu ez dira faboritoen aurka gailentzeko gai izan. Hasieran partida berdindua izan bada ere, gorriek aurre hartu dute eta Donsotia Hiria Torneoa bereganatu dute.
2022/08/28 - 23:05
Iker Irribarria eta Jon Ander Albisu Donostia Hiria Torneoko finalerako sailkatu dira
Bikote urdinak kontrolpean izan du lehia uneoro eta 22-13 nagusitu dira. Ostiraleko finalean, Irribarriak eta Albisuk Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena izango dituzte aurkari.
2022/08/13 - 16:45
Jaka eta Zabaleta lider, Irribarriari eta Albisuri 22 eta 15 irabazita
Irribarria eta Albisu hobeto hasi baziren ere, Jakak eta Zabaletak garaipena lortu zuten Los Arcoseko frontoian. Gorriak 22 eta 15 gailendu ziren.
2022/07/31 - 16:50
Lasok eta Martijak lehen puntua lortu dute
Lasok eta Martijak aurtengo CaixaBank Masterseko lehen puntua lortu dute Irribarria eta Albisu mendean hartuta. Gorriek 22 eta 19 irabazi dute Lekunberriko frontoian jokatutako norgehiagoka.
2022/07/24 - 23:52
Irribarria eta Albisu nagusitu dira CaixaBank Masterseko 2. jardunaldiko lehen partidan
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a bikotea mendean hartu du Irribarria eta Albisu bikoteak. 18-22 gailendu dira urdinak Etxabarriko frontoian.
2022/07/12 - 16:46
Labritek, zutik, ''El Rey'' abestu zion Zabaletari
Labriteko harmailetara bertaratutako zaleek "El Rey" rantxera ezaguna abestuz agurtu zuten Jose Javier Zabaleta, Irribarriarekin batera Altunaren eta Rezustaren aurkako neurketa amaitu ostean.
2022/07/12 - 16:46
Altuna eta Rezusta, sanferminetako binakako torneoko finalera
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak 22-18 irabazi zieten Irribarriari eta Zabaletari, eta, era horretan, ostiralean jokatuko den sanferminetako binakako torneoko finala jokatzeko sailkatu ziren.